Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
VI. PAZKO‑DOMEKEA - A
GAIXOAREN PAZKOA
ESPIRITU SANTUA DOGU LAGUNTZAILEA
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on guztioi, eta Jesus berbiztuak bete zagiezala bere maitasunez.
Jesus Jauna betiko bizi da eta geugan bizi da. Haren
Espirituak, Haren maitasunaren indarrak bultzatzen gaitu eta bere bidetik
eroaten gaitu. Horregaitik, Jesusen biztuerea ospatzea, Espiritu Santuagandik
hartu dogun bizi barri hori ospatzea da.
Gaur, otsailaren 11an, Gaixoaren Munduko Egunagaz hasitako kanpainari amaiera emongo jako Gaixoaren Pazkoagaz. Aurtengo kanpainaren goiburua: “Samariar Onaren errukia". Gure arteko askok jasaten dau nekea eta bakardadea gaixotasunaren aurrean. Jesusek maitasun apartekoz inguratu zituan gaixoak. Guk ere ez daiguzala baztertu, baizik zaindu daiguzala maitasunez.
Eukaristia honetan gogoan ditugu
gaixo guztiak. Hasi gaitezan abestuz
"Abestu dagigun danok misterio..."
BATZARRA UR BEDEINKATUAZ TXIPRIZTINTZEA
Bateoko urak Jesusen bizitza barrian sartu ginduzan. Horregaitik, Pazko‑aldian, damu‑otoitza egin beharrean, geure buruak ur bedeinkatuaz txipriztintzen ditugu Jesukristogaz daukagun loturea gogoratzeko eta barriztatzeko.
(Ur bedeinkatuaz txipriztindu)
Jaungoiko ahalguztidunak garbitu gagizala pekatutik
eta, Eukaristia honen bidez,
bere erreinuko mahaian jarteko gai egin gagizala. Amen.
HITZAREN LITURGIA
Ap Eg 8, 5‑8. 14‑17:
Jesusen ikasleak ez ziran asko, baina bai kemenez eta iraupenez betetako fededunak. Felipek Barri Ona eta osasuna eroango ditu Samariako lurraldera.
Erantzun‑Salmoa: 65. Salmoa
Gaur ere, berbiztuaren Espiritua, gutako bakoitzarengan lanean dihardu. Goratu dagigun Jauna, esker onez
"Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari"
1 Pe 3, 15‑18:
San Pedroren denporetan lez, gaur ere, fededunak eta Mezatara gatozenak ez gara gehiengoa gure gizartean. Horregaitik oso ondo jatorkuz irakurgai honetan entzungo ditugun berbak.
Jn 14, 15‑21:
Jesusek bere Espiritua agintzen
deusku. Pazkoak dakarren bizia, guregan eta munduan sendotuko dauan egiaren
Espiritua.
"Goratu dagigun Jauna, “aleluia" abestuz
GURA BADOGU HOMILIA OSTEAN
Hegoak zelan askatu baina?
Gure indarra makala!
Bihotzez gura doguna beti
zuzen betetzen ez dala!
Kateak eten, erroz barritu
barrua eta azala.
Berbiztuaren Espirituak
horra eroan gaizala!
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: Elizeak, bere lehenengo pausoak emoten hasi zanean, sarri joten eban otoitzera. Pedrok eta Juanek, Samariara joan ziranean, hango kristau alkartearen alde otoitz egin ebela esan deusku lehenengo irakurgaiak. Geuk ere horixe egingo dogu une honetan:
- Elizearen alde: Gizon‑emakume guztientzat salbamen‑bide izateko zeregina zintzo bete dagiala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Ospitaletan, kliniketan edo etxean aurkitzen diran gaixoen alde: guk deutsegun maitasuna ikusi dagiela eta euren ezinean behar daben laguntza aurkitu dagiela gugan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI
-
Osasun arloan eta Osasun Pastoraltzan diharduenen alde. Gaixoen familiak, boluntarioak, arreta
eta zaintza eskaintzen daben guztiak, Espirituaren indarraz, eredu izan
daitezan guretzat. ESKATU DEIOGUN JAUNARI
- Hemen alkartuta gagozan guztion alde, gure ahalegina ingurumena zaintzearen aldekoa izan daitela : kontsumitu arduraz, birziklatu, bidezko merkataritzako produktoak kontsumitu...mundu zuzenago baten alde jokatu. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jaungoiko Aita, Zeuk agertu deuskuzu Jesusen eta Haren Ebanjelioaren barri pozgarria. Lagundu eiguzu barri on hori edozeinen aurrean noiz‑nahi eta non‑nahi emoten. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
OHARRAK
AZKEN AGURRA
Otoitzak konpromisora eroan behar gaitu. Gogoratu daigun zer eskatu dogun Meza honetan eta izan gaitezan Jaungoikoaren lankide gure gizartean batez ere ez daiguzan ahaztu inoiz gaixoak, edadetuak, bakardadea bizi dabenak eta zaindu daiguzan beti.
"Zeru lurren Erregina.
VI.
PAZKO‑DOMEKEA - A
PASCUA
DEL ENFERMO
ESPIRITU SANTUA DOGU LAGUNTZAILEA
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on guztioi, eta Jesus berbiztuak bete zagiezala bere maitasunez.
Jesus Jauna betiko bizi da eta geugan bizi da. Haren
Espirituak, Haren maitasunaren indarrak bultzatzen gaitu eta bere bidetik
eroaten gaitu. Horregaitik, Jesusen biztuerea ospatzea, Espiritu Santuagandik
hartu dogun bizi barri hori ospatzea da.
En este domingo se nos invita a celebrar la Pascua del Enfermo que pone fin a la Campaña del enfermo, iniciada el 11 de febrero con la Jornada Mundial. Este año la Campaña tiene como tema: “La compasión del Buen samaritano". Hay muchos hermanos y hermanas que experimentan el cansancio y la soledad ante la enfermedad. Hoy especialmente recordamos en esta eucaristía a toda persona enferma y a quienes caminan a su lado. Que Cristo Resucitado nos anime en esta misión de acompañar con nuestros cuidados.
"Abestu
dagigun danok misterio..."
BATZARRA UR BEDEINKATUAZ TXIPRIZTINTZEA
Bateoko urak Jesusen bizitza barrian sartu ginduzan. Horregaitik, Pazko‑aldian, damu‑otoitza egin beharrean, geure buruak ur bedeinkatuaz txipriztintzen ditugu Jesukristogaz daukagun loturea gogoratzeko eta barriztatzeko.
(Ur bedeinkatuaz txipriztindu)
Jaungoiko ahalguztidunak garbitu gagizala pekatutik
eta, Eukaristia honen bidez,
bere erreinuko mahaian jarteko gai egin gagizala. Amen.
HITZAREN LITURGIA
Ap Eg 8, 5‑8. 14‑17:
Jesusen ikasleak ez ziran asko, baina bai kemenez eta
iraupenez betetako fededunak. Felipek Barri Ona eta osasuna eroango ditu
Samariako lurraldera.
Felipe, uno de los discípulos de Jesús, anuncia la Buena
Noticia y hace signos milagrosos, para que crean y se conviertan.
Erantzun‑Salmoa: 65. salmoa
Gaur ere, berbiztuaren Espiritua,
gutako bakoitzarengan lanean dihardu.
Goratu dagigun Jauna, esker onez
Aclamemos a Dios, el Señor que
manifiesta su bondad con toda la humanidad.
"Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari"
1 Pe 3, 15‑18:
San Pedroren denporetan lez, gaur ere, fededunak eta
Mezatara gatozenak ez gara gehiengoa gure gizartean. Horregaitik oso ondo
jatorkuz irakurgai honetan entzungo ditugun berbak.
El apóstol nos pide, que glorifiquemos a Jesús
resucitado, con la vida y con las obras. Así daremos razón de nuestra
esperanza.
Jn 14, 15‑21:
Jesusek bere Espiritua agintzen
deusku. Pazkoak dakarren bizia, guregan eta munduan sendotuko dauan egiaren
Espiritua.
Al despedirse Jesús hace una promesa: os enviaré al Espíritu santo, que
estará siempre con vosotros.
"Goratu dagigun Jauna,
“aleluia" abestuz
GURA BADOGU HOMILIA OSTEAN
Gure indarra makala!
Bihotzez gura doguna beti
zuzen betetzen ez dala!
Kateak eten, erroz barritu
barrua eta azala.
Berbiztuaren Espirituak
horra eroan gaizala!
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: Elizeak, bere lehenengo pausoak emoten hasi zanean, sarri joten eban otoitzera. Pedrok eta Juanek, Samariara joan ziranean, hango kristau alkartearen alde otoitz egin ebela esan deusku lehenengo irakurgaiak. Geuk ere horixe egingo dogu une honetan:
- Elizearen alde: Gizon‑emakume guztientzat salbamen‑bide izateko zeregina zintzo bete dagiala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Ospitaletan, kliniketan edo etxean aurkitzen diran gaixoen alde: guk deutsegun maitasuna ikusi dagiela eta euren ezinean behar daben laguntza aurkitu dagiela gugan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI
- Para que, las personas enfermas experimentando el misterio del dolor, sientan también la presencia cercana y maternal de la Virgen. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
-Para que nuestra comunidad cristiana se muestre siempre cercana a las necesidades de las familias con miembros mayores y sea un verdadero hogar de acogida, acompañamiento y servicio para ellas. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jaungoiko Aita, Zeuk agertu deuskuzu Jesusen eta Haren Ebanjelioaren barri pozgarria. Lagundu eiguzu barri on hori edozeinen aurrean noiz‑nahi eta non‑nahi emoten. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
OHARRAK
AZKEN AGURRA
Otoitzak konpromisora eroan behar gaitu. Gogoratu daigun zer eskatu dogun Meza honetan eta izan gaitezan Jaungoikoaren lankide gure gizartean batez ere ez daiguzan ahaztu inoiz gaixoak, edadetuak, bakardadea bizi dabenak eta zaindu daiguzan beti.
Al volver a nuestros hogares y ocupaciones. Vayamos
afianzados en la Palabra del Señor, siempre viva y operante.
La fuerza del Espíritu que hemos recibido en esta
eucaristía, nos ayude a vivir cerca de
los enfermos y los ancianos que necesitan de nuestro apoyo y nuestro amor.
"Zeru lurren Erregina"

No hay comentarios:
Publicar un comentario