2024 uda

jueves, 19 de septiembre de 2024

Mertzedetako Amaren Jaia Gernikan


 1625.eko urtarrilaren 8an, andra alkarte bat etorri zan Ibarruritik Errenteriara. Mertzedeetako Amaren zaindaritzapean, 400 urtez osaptu dabe jai hau. Bake aldi eta gerra sasoietan. Aurten be ospatuko da mezea, ikastetxeko irakasle eta ikasleekaz batera, martitzenean goizeko 10:30etan. Erdu!

Beste ekintza batzuen artean, mezatan Jon Enbeitak sortu eta egokitu dan bertsoa kantatuko da:

Barri Onaren espiritua
laster zendun zeuregandu
Txiroen lagun, txikien babes
eta minduen ukendu
Mertzedetako Dama
Barri Onaren Ama
ez guregandik urrundu
Egia eta justiziaren
langile izaten lagundu.

San Bartolome egunean hasi ziran mojak ospatzen euren 400. urtebetetzea Errenterian, parrokia osoagaz batera.


Zorionak Mesedeetako familia osoari!



No hay comentarios: