Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, Jaunaren Egunean, Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi.
Gure eguneroko bizitzan behar dogun eusgarria, Jaungoiko Aitak Jesukristogan eskeintzen deusku. Baina, kontuz! Eukaristian ez dau lekurik aurkituko bereaz beteta dagoanak. Eukaristiak, gose dana, behartsu sentitzen dana, beteten dau.
Hasi gaitezan abestuz.
"Goazen
alkarturik"
DAMU-OTOITZA
Eukaristiaren hasieratik agertu daigun Jainko-errukiaren egarri gareala eta eskatu deiogun Aitari gure pekatu guztien parkamena:
- Jesus Jauna, maite gaituzun Artzain Ona. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, zeure Ogitik jaten emoten deuskuzuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, zure Aitaren seme-alaba izateraino jazo gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Is 55, 1-3:
Profeten bidez berba egiten deutso Jaungoikoak bere herri Israeli. Egoera larrien erdian, itxaropenera dei egingo deutso.
Erantzun-Salmoa: 144. salmoa
Salmisteagaz batera, kanta dagigun
esker onez, bere mahaira deitzen deuskun Jainkoaren bihotz on eta errukiorra.
“ Jaunari kanta, ona ...”
Erm 8, 35. 37-39:
Jesus benetan maite badogu, ez inork ez
ezerk ezingo gaitu Kristoren maitasunetik aldendu.
Mt 14, 13-21:
Gaurko Ebanjelioan, Jesus agertuko jaku gose dan gizatalde haundi bati jaten emoteko mirari bat egiten.
Prestau gaitezan Haren berbak entzuteko, pozez beterik Aleluia abestuz
GURA BADOGU
Benetako mirari
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Jesusegan ikusten dogu, Jaungoikoa behartsuekin errukitu egiten dala. Aurkeztu deioguzan uste osoz, geure inguruan ikusten ditugun beharrizanak:
- Eleiza osoaren alde: beti behartsuen zerbitzura bizi daitela, Jaungoikoaren dohaia bazter guztietara banatuz. Egin dagigun otoitz.
- Munduan zehar, egoera larrian bizi diren guztien alde, amaitu daitezela gure arteko desberdintasunak eta danetik daukagunok, Jesusen ebanjelioari jarraituz, garenetik eta daukagunetik alkarbanatzen saiatu gaitezala. Egin dagigun otoitz.
- Udaldian, hainbat personak euren denporea eskeintzen dabe ume, edadetu edo atzeratuei laguntzen euren oporraldian: Jaunak saritu dagizala eta euron jokabideak geu ere besteak zerbitzera eroan gagizala. Egin dagigun otoitz.
- Eukaristiaren ospakizun honetan alkartuta gagozan guztion alde: ez inork ez ezerk ez gagizala aldendu Kristoren maitasunetik, alkarri zerbiduz eta alkar maitatuz bizi gaitezan. Egin dagigun otoitz.
Entzun, Aita ona, gure eskariak; eta zure guganako maitasuna ezagutu dogunok, besteekin bihotz haundiko izan gaitezala. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Egunokaz, geu gareana eta daukaguna besteekin alkarbanatzen jakin dagigula. Gure bost ogiak eta arrain biak, nahiz eta gauza gitxi dirala uste izan, alkarbanatzen baditugu, janari ugari bihurtu leitekez.
Hartu dagigun Jaunaren bedeinkapena.
Eskerrik asko Jauna
URTEAN ZEHARREKO XVIII. DOMEKEA - A
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, Jaunaren Egunean, Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi.
Gure eguneroko bizitzan behar dogun eusgarria, Jaungoiko Aitak Jesukristogan eskeintzen deusku. Baina, kontuz! Eukaristian ez dau lekurik aurkituko bereaz beteta dagoanak. Eukaristiak, gose dana, behartsu sentitzen dana, beteten dau.
En nuestra sociedad todo se aprecia por el precio que
cuesta; pero Dios se da gratuitamente.
El Amor se entrega y no puede hacer otra cosa.
Necesitamos la Palabra de Dios y el Pan de la eucaristía,
para alimentar nuestra vida de creyentes y mantenernos fieles en el seguimiento
de Jesucristo.
Hasi gaitezan abestuz.
"Goazen alkarturik"
DAMU-OTOITZA
Mezearen hasieratik agertu daigun Jainko-errukiaren egarri gareala eta eskatu deiogun Aitari gure pekatu guztien parkamena:
- Jesus Jauna, maite gaituzun Artzain Ona. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, zeure Ogitik jaten emoten deuskuzuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, zure Aitaren seme-alaba izateraino jazo gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Is 55, 1-3:
Profeten bidez berba egiten deutso Jaungoikoak bere herri Israeli. Egoera larrien erdian, itxaropenera dei egingo deutso.
Nuestra sed y hambre sólo pueden llenarse en Dios. ¿Por
qué fatigarnos corriendo tras ídolos?
Nuestro pan y vino es Jesús.
Erantzun-Salmoa: 144. salmoa
Salmisteagaz batera, kanta dagigun
esker onez, bere mahaira deitzen deuskun Jainkoaren bihotz on eta errukiorra.
Con el salmista cantamos al Dios que
es rico en misericordia y nos invita a su mesa.
“ Jaunari kanta, ona
...”
Erm 8, 35. 37-39:
Jesus benetan maite badogu, ez inork
ez ezerk ezingo gaitu Kristoren maitasunetik aldendu.
Nada puede apartar de Dios a los que
le aman. Los cristianos nos sabemos en manos del Padre y nada puede separarnos
de Él.
Mt 14, 13-21:
Gaurko Ebanjelioan, Jesus agertuko jaku gose dan gizatalde haundi bati jaten emoteko mirari bat egiten.
Dios pide nuestra colaboración para saciar
el hambre del mundo. No dudemos en poner nuestro poquito de pan, de amor y de
fuerza en sus manos.
Prestau gaitezan Haren berbak entzuteko, pozez beterik Aleluia abestuz
GURA BADOGU
Benetako mirari
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Jesusegan ikusten dogu, Jaungoikoa behartsuekin errukitu egiten dala. Aurkeztu deioguzan uste osoz, geure inguruan ikusten ditugun beharrizanak:
- Eleiza osoaren alde: beti behartsuen zerbitzura bizi daitela, Jaungoikoaren dohaia bazter guztietara banatuz. Egin dagigun otoitz.
- Dadles vosotros de comer, hemos escuchado en el evangelio. Que los gobernantes trabajen por el verdadero desarrollo y la dignidad de todas las personas, favoreciendo siempre al más débil. Egin dagigun otoitz.
- Por los que tienen oportunidad de unas vacaciones. Que disfruten de un merecido descanso y puedan también dedicar tiempo a leer y reflexionar, para que se renueven física y espiritualmente. Egin dagigun otoitz.
- Eukaristiaren ospakizun honetan alkartuta gagozan guztion alde: ez inork ez ezerk ez gagizala aldendu Kristoren maitasunetik, alkarri zerbiduz eta alkar maitatuz bizi gaitezan. Egin dagigun otoitz.
Entzun, Aita ona, gure eskariak; eta zure guganako maitasuna ezagutu dogunok, besteekin bihotz haundiko izan gaitezala. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Geu gareana eta daukaguna besteekin alkarbanatzen jakin dagigula. Gure bost ogiak eta arrain biak, nahiz eta gauza gitxi dirala uste izan, alkarbanatzen baditugu, janari ugari bihurtu leitekez.
Que sepamos dar de lo que tenemos, como lo hicieron los
discípulos de Jesús, que le presentaron los cinco panes y los dos peces y se
hizo el milagro. Hubo pan para todos
Recibamos la bendición del Señor.
Eskerrik asko Jauna
URTEAN ZEHARREKO XVIII. DOMEKEA
Zatoze,
eta jan ordaindu barik.
Isaias Profetearen liburutik (Is 55, 1-3)
Hau
dino Jaunak:
«Egarri zareen guztiok, zatoze uretara,
etorri, dirurik ez dozuenok ere;
erosi garia
eta jan ordaindu barik,
ardoa
eta esnea hutsean.
Zergaitik
eralgi dirua
goserik
itziko zaitueen janaritan,
eta
lansaria
aseko
ez zaitueen gauzatan?
Entzun
Niri arretaz, eta ondo jango dozue,
janari
gozo mamintsuz elikatuko zaree.
Etorri
Nigana eta egon adi,
entzuidazue
eta biziko zaree.
Betiko
ituna egingo dot zuekin,
Davidi
eginiko maitasunezko agintzariari leial eutsiz.
Erantzun‑salmoa Sal 144, 8‑9.15‑16. 17‑18
Zabaltzen dozu Zure esku hori, Jauna, eta asea emoten deuskuzu.
Samurra da Jauna ta errukiorra,
hasarre‑gatxa ta guztiz onbera.
Ona da Jauna guztientzat,
errukior, Berak egin dituenentzat.
Guztien begiak dagoz Zeuri begira,
Zeuk emoten deutsezu euren sasoian janaria.
Zabaltzen dozu zure esku hori,
pozik emoten asea bizidun danei.
Zuzena da Jauna bere bide guztietan,
zintzoa, bere lan guztietan.
Bertan dago Jauna deitzen deutsoenakandik,
zintzoro deitzen deutsoen guztiakandik.
Ezin izango gaitu ezerk aldendu
Kristogan agertzen dan Jainkoaren maitasunetik.
San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik (Erm 8, 35. 37-39)
Senideok:
Nork aldenduko gaitu Kristok deuskun
maitasunetik? Atsekabeak,
larriak, erasoaldiak, goseak, jantzirik ezak, arriskuak, ezpateak? Guzti
horreetan erraz
urteten dogu garaile, maite
izan gaituan Hari esker.
Ziur dakit: ez
heriotzak eta ez biziak, ez
aingeruk eta ez goiko beste indarrek,
ez oraingokok eta ez gerokok,
ez ezelako agintek, ez ortziko eta ez
lur azpiko indarrek, ez beste ezelako
izakik, ez gaituala aldenduko Jainkoak Jesu Kristo gure Jaunagan agertu
deuskun maitasunetik.
Jan
eben danek, asetu ziran arte.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 14, 13-21)
Aldi
haretan, Joan Bateatzailearen heriotzearen barri jakitean, Jesus bazter batera joan zan bera bakarrik txalupaz. Baina
ohartu zan jentea eta oinez jarraitu eutson herrietatik. Txalupatik urtetean, Jesusek jentetza
handia ikusi eban; erruki izan ebazan
eta gaixoak osatu eutsezan.
Ilunabarrean,
ikasleak hurreratu eta esan eutsoen:
«Leku bazterra da hau eta orduak
aurrera doaz. Bialdu egizu jentea, auzoetara joan eta jatekoa erosi dagian». Jesusek esan eutsen: «Ez dabe zertan
joan; emoiezue zeuek jaten». Hareek, orduan: «Ez dogu hemen bost ogi eta arrain bi besterik». Eta Jesusek: «Ekarri hona».
Jenteari
bedar gainean jesarteko agindu ondoren,
hartu ebazan bost ogiak eta arrain biak eta, begiak zerura jasorik,
bedeinkapen-otoitza egin, ogiak zatitu eta ikasleei emon eutsezan, eta ikasleek
jenteari. Asetzeraino jan eben
guztiek, eta gelditutako hondarrakaz hamabi otzara bete batu ebezan. Bost mila gizon inguru
ziran jan ebenak, emakumeak eta umeak aparte.