Páginas

domingo, 1 de septiembre de 2019

Txomin Artetxe abadea gogoan

Ibarruri & Artea
Agorrilaren 31an, zapatua, Artean batu dira Txomin Artetxe abadea gogoratuz Ibarruriko bere lagunak eta Arteako bere familia, lagun arteko giro ezin hobean.


Urte bete inguru Txomin Artetxe abadea hil zala (zehatza izanik 2018.eko ekainaren azken egunean). Baina Ibarruriko bere lagunek ez dabe ahaztu.

Ekitaldia lagun arteko mezagaz hasiko da Arteako parrokian 12.00. Sarrera libre.


Ondoren, Arteako kanposantuan erresponsua bere hilobi ondoan.
Jarraitzeko bisita gidatua herritik eta poteoa.
Ordu bi t'erdietan alkartasun bazkaria ekomuseoan.

Mahaian


Mahaian
Txomin Artetxe San Martin ermitean

Hona Jon Enbeita bertsolariak, berba gitxi eta bihotz handiz, bere hileta mezatan kanta zituan bertsoak Txomin esker onez gogoratuz:

Berbako gizon, gizon zuzena,
Jainkoaren ordezkari,
gizon serio bezain alaia,
Egiaren zerbitzari,
gizon jantzia bezain umila,
emona zeure herriari,
ia hirurogei urte luzetan
Ibarruriko gidari.
Orain betiko zerua dozu
egindako lanen sari.
Argi barritik jarraitu Txomin,
izaten gure zaindari.

     (Jon Enbeita)

Gehiago jakiteko, klikatu berton:

Txomin Artetxe abadea

No hay comentarios:

Publicar un comentario