Iraultza askoren barri izan dogu
bizitzan zehar. Historian aldi bi dagoz: iraultzaren aurrekoa eta iraultzaren
ostekoa. Iraultzaren ostean dana da ezbardin. Holan, historian zehar, hainbat
iraultzaren barri izan dogu: Frantziakoa, Errusiakoa, industriala, orain 3.0
edo digitala.
Baina iraultzarik iraultzaileena
Toailaren edo eskuoihalaren iraultza dogu. Bai horixe.
Jesus jagi zan mahaitik, erantzi eban soingainekoa eta,
eskuzapia harturik, gerrian lotu eban; gero, ontzi bat urez bete eta ikasleei
oinak garbitzen hasi jaken, eta gerrian eban eskuzapiaz lehortzen.
Keinu profetiko honek Jesusen
jarrera argi eta garbi ixten dau. Opari bat da guretzat. Opari eta jarraibide.
Guk be antzekoa egin daigun. Bera maisu eta Jaun izanik hori egin badau, guk be
jarraitu beharko genduke haren eredua.
Gu, Jesusen jarraitzaileak, XXI.
mendeko gure Arratian, gonbite bera jaso dogu. Horretarako hiru jarrera behar
doguz:
1.- Jagi: gure
txoko ziur eta erosoetatik urten bestearen bila.
2.- Soingaineko
erantzi: gizarte edo eliz aginte eta prestigioko ezaugarriak
erantzi, kendu.
3.- Makurtu:
gizakiengan bajuen oinak dagoz, eurak garbitzeko beharrezkoa da makurtzea,
behetik begiratzea.
Hiru gauza horreek beharrezkoak
doguz toaila hartu eta oinak garbitzeko keinu iraultzailea egiteko. Oinak
hartzea historia onartzea eta harrera egitea da, oinak zikin egoten dira
bizitzako bideetan ibili eta gero. Morroi eta neskame eta esklabu eta emakumeen
beharra zan hori egiteak apaldu egin behar gaitu. Zauriak osatzeko. Uraz
garbituteko.
Oin asko dago oraindino
garbituteko gure artean: gaixoak, kartzelatuak, tratu txarrak jasaten dabezan
andrak, etorkin eta errefuxiatuak…
No hay comentarios:
Publicar un comentario