Min handi bat
daukagunean, gaixo larri bat daukagunean, gatxa jaku zutik eustea. Medikuak be
sarritan oheratzeko aholkua emoten deuskue.
Beldur handi
baten aurrean edo mehatxu baten aurrean ihes egiteko joera izaten dogu. Itxia
urrean doguna eta alde egin.
Kurutzearen
aurrean, jokabide biak ikusten doguz gaurkoan.
Mariak, andrak eta Joanek eutsi
egiten dabe, zutunik kurutzearen aurrean. Pedro eta beste apostoluak itxi, ihes
egiten dabe, ukatu, saldu, euren burua gorde.
Nire ustez, guk
joera biak bizi doguz. Batzutan eutsi, inoiz itxi. Gaurkoan, bihotz bihotzez,
eskatu daioguzan kurutzeratuari bere indarra, bere espiritua, bere leialtasuna
eta zintzotasuna, bere maitasuna eta errukia. Zintzoa eta leial Aita
Jainkoagaz, maitasuna eta erruki bere senideakaz.
Eta
kurutzeari buruz gauzatxo bat.
Ohitu
egin gara Kristoren irudia kurutzean josita ikusteagaz, bere indarra eta
eskandaloa galduz. Eta aurrera egiten dogu, konturatu barik, gizakiaren minaren
eta sufrimenduaren aurrean, beste kurutze txiki guzti horreen aurretik begiak
itxita, bihotza gogortuta aurrera dagigu.
Gaurkoan, barriro be, eskatu daioguzan
kurutzeratuari bere indarra, bere espiritua, bere leialtasuna eta zintzotasuna,
bere maitasuna eta errukia. Zintzoa eta leial jokatu daigun Aita Jainkoagaz,
maitasunaz eta errukiz jokatu dagigun gure senideakaz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario