Páginas

miércoles, 18 de enero de 2012

Pozarren Igorreko katekesikoak Arratia Palenque erakusketa ikusten

Igorreko katekesiko 3. eta 4. mailako umeak eta ama talde handi bat egon zan atzo Kultura Etxean Arratia Palenque alkartasun zubiak eregiten erakusketea ikusten eta kiniela misiolaria beteten. "Holako gehigo egin behar doguz" esaten eutsen umeek gurasoei.

Igorreko Kultura Etxeko erakusketa aretoa umez gainezka egon zan atzo: parrokiko katekesikoen bisita euki eban erakusketeak.

Ikusi eta itaundu, pozarren ibili ziran umeak eta ama talde handi bat. Nongoak ziran lehen misiolariak, zelan bizi diran umeak Palenquen, non dago Congo? Orden apur bat ipintzeko ume eta nagusiei kinilea misiolari bana emon jaken betetako: itaun errez batzuk panelak arrretaz ikusita erantzuteko modukoak.

Kiniela bete ondoren "zu, zeinda Los Riosetako huriburua? Vinces?" itaunduten eutson ume batek besteari lana ondo egin gurean. Kinielea jasoteko kutxa laster bete zan, eta Pili, kultur etxeko langilea,  kinielaren kopiak egin eta egin danak ale bana eukiteko sikeran.

Kiniela asmatzen dabene artean holako otzara eder batzuk zotz egingo dira, danak bidezko merkataritzako produktoez ondo horniduta.

Kidenda elkarteak prestau ditu otzarok.






Alboan, Caritasek eta Misinoetarako Bilboko Ordezkaritzak sustatutako Bidezko Merkataritzarako egitasmoa da Kidenda.

Hara zer lortu gura dauan ekimen honek:
  -Hegoaldeko herrialdeen garapenari lagundu, bidezko merkataritzako erakundeen 
   produktuak komertzializatuz.
  -Gizartea nazioarteko merkataritzaren, Iparralde-Hegoaldea hartuemonetan dauan
   eraginaren, bidezko merkataritzak eskeintzen dauan aukerearen eta kontsumo
   arduratsuaren alde egitearen inguruan sentsibilizatu.

Kidendak hiru arlotan jarduten dau:

- Bidezko merkataritzako produktuak komertzializatu.

Eskulangintza, bitxi eta ehun-gaiak. Bitarteko barik erositakoak, Hegoaldeko herrialdeetako (Ekuador, Peru, Nikaragua, India, Paraguay, e.a...) erakunde ekoizleekazko hartuemon zuzenean. Teknika, gizarte eta ingurugiro kalitatea bermatzen daben erizpideak beteten dabez. Hego Amerika, Afrika eta Asiako herrialdeetan bidezko merkataritzako erakundeetan lan egiten daben ekoizleek soldata duina jasotzen dabe euren lanagaitik eta alkartearen garapenean inbertitzen dabez mozkinak.

- Sentsibilizatu.
Gure ustez, gu guztion, herritarron jarrera aldaketa da gizarte aldaketarako eta/edo iparralde/hegoaldea aldea gitxitzeko edo deuseztatzeko giltza. Bidezko merkataritza kontsumo arduratsua, kritikoa sustatzen dauan ekimena da.
Sentsibilizatzea bultzatzen da saltzerakoan edo beste bide batzuetatik: berbaldiak, ekintzak, heziketa ikastaroak edo era bateko eta besteko idazkiak.

- Boluntarioak.
Gizabanako eta gizatalde ekintzaileen partehartzea egitasmoan. Boluntarioek gauzatzen dabe bidezko merkataritzaren egitasmoa eta eurek sustatzen dabe Kidendaren egitekoa inguru hurbilean. Boluntarioak honako egintzetan banatzen dira: merkataritza, sentsibilizatzea, dendako arretea eta talde ekintzak.

Kidenda 1996aren amaieran jaio zan. 2002ko abenduan bidezko merkataritzako dendea zabaldu zan Bilboko Viuda de Epalza kalean. Esparru hau, gaurko sistema ekonomikoaren alternatiba izan daitekezan proposamenei, bidezko merkataritzari eta kontsumo arduratsuari buruzko gogoeta eta ekintzarako lekua da. Merkataritza zuzenagoagaz eta, azken batean, kontsumo eredu bategaz eta aberastasunaren birbanaketa zuzenagaz eta ekonomia balioetan ez ezik giza balioetan oinarritutako gizarteagaz zerikusia dauan proposamena martxan jartea da.

Kidenda es un proyecto de Comercio Justo, promovido por Alboan, Cáritas y Misiones de Bilbao. Esta iniciativa pretende:
        - Contribuir al desarrollo de los países del sur a través de la comercialización de
          productos de organizaciones de comercio justo.
        - Sensibilizar a la sociedad de la realidad del comercio internacional y su
          repercusión en las relaciones Norte - Sur, la alternativa que plantea el comercio
          justo y la apuesta por un consumo responsable.

Kidenda trabaja en tres líneas

- Comercialización de productos de comercio justo

Productos de artesanía, bisutería y textil. Comprados sin intermediarios, en relación  directa con las organizaciones productoras de los países del Sur (Ecuador, Perú, Nicaragua, India, Paraguay, etc...). Cumplen los criterios que garantizan una calidad técnica, social y medioambiental. Los productores y productoras que trabajan en organizaciones de comercio justo en  países de Latinoamérica, África y Asia, han recibido un salario digno por su trabajo, e invierten los beneficios en el desarrollo de la comunidad.

- Sensibilización
Creemos que el cambio de actitudes en todas y cada una de nosotras, en la ciudadanía, es la clave del cambio social y la disminución y/o supresión de la brecha norte /sur. El comercio justo es una iniciativa que promueve el  consumo responsable, crítico.  La sensibilización es un elemento que acompaña a las actividades de venta, o de forma específica mediante charlas, actividades, cursos de formación o diferentes materiales escritos.

- Voluntariado
Participación activa de personas y grupos en el proyecto. El voluntariado es el que hace realidad el proyecto de comercio justo y quien promueve la misión de Kidenda en el entorno cercano. Se organiza en tareas comerciales, de sensibilización, de atención en la tienda, y realizando actividades en grupos.

Kidenda nace a finales de 1996. En diciembre de 2002 abre una tienda de comercio justo en la calle Viuda de Epalza de Bilbao. Este espacio es un lugar de reflexión y acción, en torno a propuestas alternativas al sistema económico actual, en relación al comercio justo y consumo responsable. Supone la puesta en marcha de una propuesta que tiene que ver con un comercio más justo y en definitiva con un modelo de consumo y una redistribución equitativa de la riqueza, con una sociedad basada en valores humanos y no económicos.