Domekan egin zan zozketea Artean, meza nagusi ostean.
Familia meza egoala aprobetxatuz, ume bik atara ebezen kutxatik kiniela irabazleak.
Aurretiaz Josinaz Ortuzarrek prest zituan otzarak eta errebisatuta kinieleak: 34 partaide izan dira, Zeanurin baino lau gehiago.
Kinielaren itaunak oso errezak ziran, erakusketako panelak arretaz ikusita edonork asmatzeko modukoak. Fin ibili ziran lan horretan Arteakoak.
Saria ezin emon guztioi... eta umetxoen esku zuriak atara zituan irabazleen papeletak: Mirari Saenzek bata, goiko argazkian, Joseinaz Ortuzarrengandik saria jasoten, eta Maria Luisa Uriarterenak, hain zuzen ere. Beheko argazkian erdian, saria jasotzen Joseinazio Ortuzar eta Maite Undurragaren eskutik.
Zorionak parte hartzaile guztiei!
Urtarrila amaitu arte Igorreko Lasarte aretoan egongo da ikusgai arakusketa misiolari hau.
ERAKUSKETA IBILTARIAREN EGUTEGIA
Herria
|
Eguna
|
|
Zeanuri, Zulaibar Ikastegian
|
2011 abenduak 1-20
|
|
Zeanuri
|
2011 abenduak 22-30
|
Manterola Etxean
Aste Kulturalaren
barruan
|
Artea
|
2012 urtarrilak 2-8
|
Ludotekan
|
Igorre.
|
2012 urtarrilak
10-31
|
Lasarte aretoa
|
Dima.
|
2012 martxoak 25- apirilak
15
|
Turismo bulegoan
|
Bedia. | 2012 apirilak 22 - 29 | Elizpean + Katekesi etxean |
Lemoa.
|
Maiatza
|
Aste Kulturalean
Elizondon
|
Arantzazu.
|
2012 ekainak
29-uztailak 1
|
Bibliotekan
|
Ubide
|
||
Areatza
|