Azaroak 25: SANTA KATALINA,
martiria
SARRERAKO OHARKIZUNA
Arrantzaleen zaindaria, pozik ospatzen dogu urtero bere
jaia Mundako bere ermita honetan.
"Aingeru batek Mariari..."
DAMU-OTOITZA
Senideok, benetako damutasunez eta alkarri parkatzen deutsagula,
eskatu deiogun Jaungoiko Aitari gure pekatu guztien parkamena:
- Jesus Jauna, behartsuen eta makalen indarra
zareana. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, Mariaren babesean jarri
gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, fedearen testigu izatera dei
egiten deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
1 Jn 5,1-5
Jaungoikoak munduko makalenak aukeratzen
ditu bere indarra agertzeko.
Erantzun-Salmoa: "Jauna, zure maitasuna..."
Jn 12, 24-26
Bere bizia Jesusegaitik emoten dauan
martiriak argi erakusten dau Jesus dala beretzat ondasunik haundiena, eta beste
gauza guztiak eta bizia bera ere emoteko prest dagoala Harenganako maitasuna
gordetearren.
Zutunik, "Aleluia" kantau
dagigun.
HOMILIA OSTEAN
Ekaitz gogorra, bildurgarria
Baketu itxaso bare,
Portuan hasi arrantzaleak
Prest kainabera, prest sare.
Elkar begira Atxarre eta
Katilotxu parez pare,
Urdaibai argi, salmo, abesti
Zu goraltzeko altare.
Eguzki garbi, itxaso argi,
Ur gardena bizigarri!
Ez da ikusten inguruotan
Holako egunik sarri.
Ekaitz ostean, barriz eguzki,
Bizi bare, bizi larri.
Zure altzoa, ura zein lurra,
Sinismenaren oinarri.
Herri erditik, itxas barrura
Hor parrokia galanta,
Harago apal ermita ere
Izenez Katalin santa.
Lur eta ura, zeru, itxaso,
Letania tantaz tanta,
Kresal bustiaz, bertsook dira
Eske salmo, esker kanta.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, Santa Katalina martiria gogoratuz, otoitz egin deiogun
zeruko Aitari, Elizearen otoitza entzun dagiala eskatuz:
- Elizearen alde: bere martirien
testigantzeak Jaungoikoari beti zintzo izaten jarraitzeko adorea eta indarra emon deiozan. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI.
- Gure gazteen alde: euren begiak ederra dan
guztira zabalik euki dagiezan, fedearen balioa ikusi dagien eta euren bihotzak
ona dana egiteko beti prest egon daitezan.
ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
-Gure arrantzale eta euren familien alde, gure herriaren
alde, bakea zabaltzeko eta ogia banatzeko prest bizi gaitezen. ESKATU DEIOGUN
JAUNARI.
- Gure etxeetako geiso eta edadekoen alde:
euren makaltasunean Jaunaren indarra izan eta sentidu dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Gu guztion alde: Santa Katalinaren
antzera, sinismena benetan maite izan dagigun eta geure bizitzeagaz Jesusen testigu izan
gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jaungoiko Aita, entzun bihotz onez gure
eskariak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Senideok, egunean zehar egingo dogun guztia Jesusen testigantza eder
bat izan daitela. Eta Martirien Erregina dan Mariak gorde gagizala bere
mantupian.
"Agur Jesusen Ama…”
No hay comentarios:
Publicar un comentario