Se acerca el adviento. Un tiempo de esperanza activa. De movimiento. De alegría y solidaridad. Este año con el inicio del sínodo.
El cuestionario del sínodo no es sencillo.
Hemos reducido el trabajo a tres bloques y la pregunta principal. Así y todo no
es fácil. ¿Es para una iglesia de élites? ¿Cómo iniciar en el tema a los
dominicales?
La asamblea principal, semana a semana, de
los creyentes de los pueblos pequeños es la misa o celebración semanal. Y, ¿si a
las celebraciones de adviento y a la penitencia comunitaria les damos un
sabor a sínodo?
Como María, un tiempo para levantares,
caminar, entrar, acoger y ayudar. A Isabel y a los pobres. A una Iglesia
renovada y agitada por el Espíritu.
Pronto aquí mismo más detalles.
Badator abendua. Itxaropen eragileko
sasoia. Mogitzeko. Alaitasuna eta alkartasuna uztartzeko. Aurten, sinodoaren
hasierarekin.
Sinodoaren itaunketea ez da erreza.
Lana hiru multzotara eta galdera nagusira murriztu arren. Hala ere, ez da
erraza. Eliteen eliza baterako al da? Zelan landu gaia domeketan?
Herri txikietako fededunen batzar
nagusia asteroko meza edo ospakizuna da. Eta abendualdiko ospakizunei eta
penitentzia komunitarioari sinodo airea emoten badeutsegu?
Mariak bezala, altxatzeko,
ibiltzeko, sartzeko, onartzeko eta laguntzeko aldia. Isabel eta pobreak.
Espirituak barritutako eta eragindako Eliza bat.
Laster berton xehetasun gehiago:
Elkarrizketa
Ebatzi
Elkarregaz ibili
Fededun batek itaundu eustan:
Eleizea nora doa?
Hiru berbatan azaldu daigun,
ez bada be komodoa:
Alkartasuna oinarri dogu,
parte hartze metodoa,
Misinoagaz osatzen dabe
hirurak ba sinodoa.
Beti betiko, Jesusek dino,
gauza bi bakarrik dira,
Markosek holan idatzi eban
barri onaren argira:
Gure munduan negarretan dan
behartsuari begira,
Maitez gu zaintzen Jesus datorku
alkarte erdi erdira!
(Mk 16,20 eta 14,7)
Elkarregaz ibili
Gabonen atarian,
abendualdiko laugarren domekan, Mariaren irudia gogoratzen deusku ebanjelioak. Mariaren
eredua: Jaiki, joan, sartu, agurtu, lagundu… Berba baten: ekin. Betikoa ez da
beti ona. Eliza hierarkiakotik demokratikoago baten bila pausuak emoteko be,
Sinodoaren bidea erabiliz, gu be jaiki behar dogu gure ohitura eta loalditik;
joan pobreengana, ezbardinengana; sartu formazino prozesuetan, ez konformatu
esku artean dogunagaz; agurtu sasoi barriak; lagundu gure premina daukan
munduari.
Zelan
zehaztu hau gaur egun. Hona Arratiako talde batek emoten deuskuzan pistak:
“-Nahi daben
eta prestatuta dagozan emakumeen partaidetza sustatzea.
-Beharrizana
dagoen tokietan, emakume eta gizonek konsagrazinoa ospatzeko aukera emon,
parrokia ardurea eroan dagiela. Abadeen ezkontzeko aukera onartu.
-Baztertuta
dagozan kolektiboenganako jarrera normalizatzea.
-Zabaldu gure
eleiza beste mundu batzutara, erlazinoak normalizatuz.
-Eliza
jerarkikotik Eliza sinodalera pausuak emon.
Eskerrik
asko Jauna, pertsona zehatz batzuen bitartez bisita egin deustazulako, zure
maitasuna eta sinismena zabalduz. Eskerrik asko, Maria lez, beste pertsona
batzuengana zure agurra, zure gonbitea eroaten daben fededun guztiengaitik,
euren ekintza eta berben bitartez.
Zatoz Jauna, zure zain gagoz!
Abenduko otoitzaldia Retiro de adviento
Ebatzi
Sinodo giroko abendualdi honetan, hirugarren pausua
hauxe da Ebatzi. Ebatzi ebanjelioaren erizpideak kontuan hartuz, eta ez edozein
modutan. Holako zeozer gertatu jakon herriari sasoi haretan: Zer egin?
Itaunduten deutso herriak Joani. Ez egin betikoa. Zalantzak onartu. Arriskatu.
Hiru bide argi doguz horretarako: alkarbanatu, justizia eta ebanjelioa.
Ebazteko hiru erizpide on.
Gure
egoera eta herri txikietan, Arratiako talde batek, sinodoa lantzen, hiru bide
errez proponidu deuskuz:
“Herrietako eta eskualdetako pastoral batzordeetan, ekonomia
batzordeetan, familia batzordeetan partez hartuz.
Formazinoaren bidez. Formazinoa (Katekesiko gurasoei formazino
hitzaldiak eskeiniz…) tresna garrantzitsutzat joten da, partaidetza sustatzeko.
Arratiako Eliza web orria bultzatuz, Arratian mailan bere biztanleengana
hurbilduz eta beraien bizitzetan murgilduz”.
Jesus Jauna, gaur Joan Bateatzailearen
bitartez oso jarrera zehatzak eskeintzen deuskuzuz gure bizitzarako. Gabon
Jaietan gure bila zatozela ospatuko dogu. Emoiguzu zure bidera urtetea eta gure
premina dabenengana urreratzea.
Zatoz Jauna, zure zain
gagoz!
Adviento con sabor sinodal: Testimonio de Luis Manuel refugiado nica
Elkarrizketea
Abendualdia sinodo giroan.
Gaur, bigarren domeka honetan, Joan Bateatzailea agertzen jaku ebanjelioan.
Bildur barik berba egiten, bihotz barritzea eskatzen.
Entzutea ez da nahikoa,
alkarrizketa sano bati ez badeutsagu biderik emoten. Horren bildurra kentzea
eskatzen dau. Eta Jainkoa gure alde dagoela jakiteak adoretu egiten dau gure
ahulezia.
Arratiako talde batek holan
erantzun dau gai hau sinodo lantzen: “Eleizaren barruan, sarri askotan, pentsakera
desbardina dauana baztertuz eta zigortuz. Gardentasuna eta koherentzia
beharrezkotzat jotzen dira. Sarri askotan gure gizarteko kolektibo
batzuen (homosexualak, adibidez) egoera ukatuz eta baztertuz. Sarritan gaur
egungo gizarteko balore askorengandik oso urrun sentitzen da Eleiza, eta goi
mailako kargu batzuengandik egiten diren adierazpenak ez dabe ezer laguntzen,
gizartearekiko urruntasuna nabarmenduz. Ez da aipatzen Arratia moduko Eleiza
txikietan egiten dan lana. Gaur egun minoriazko egoeran egotea eta horren
aurrean apaltasunez jokatzea kostatzen jako gaurko Eleizeari”.
Jauna, lagundu zure bideak prestatzen, alperkeria alde batera
izten, gure senideakaz alkarrizketa jarrera apalak zabaltzen. Zure Berbea
entzun eta onartu daigun gure bihotzean, berak esandako betez zure laguntzaz.
Zatoz Jauna, zure zain gagoz!
Entzun!
Abendualdia hasten dogu senideok. Esperantzako aldia.
Itxaropena ez da itxarotea, ezer egin barik, autobusa noiz datorren itxaroten
gagozan legez. Itxaropena eragilea da. Jesusen Jaiotza ospatu gura dogu, alde
batetik. Eta bere Erreinua gure artean ezartzea bestetik.
Batzuk triste dagoz. Elizan gitxi eta zahar
gagozelako. Ez dira konturatzen Jainkoa gure alde dagoela, eta beti gugaz.
Batzuk triste dagoz, egiten dauenak balioko ete dauan. Ez dira konturatzen
Jesus gure artean dagoela.
Eta abendualdi hau Sinodo giroan dagigu. Munduko
kristau askogaz batera Eliza barritu gurean. Lehen jarrera Entzun! da. Eta
Arratiako talde batek holan erantzun dau: “Entzun:
Pastoral batzordeetan, Familiaren inguruko
batzordeetan, Karitasen parte hartzearen bidez. Emakume eta gazte askoren lana boluntaritza munduan handia da, baina ez
jake entzuten, lan hori ez da inon agertzen ezta goraipatzen. Teorian
emakumearen papera Eleizaren barruan onartzen da, baina praktikan, eleizaren
egituraren barruan ez dauka behar leuken tokia”.
Emoiguza Juana, abendualdi
honetan, jarrera zabala eta entzute gaitasuna. Zure Espirituaz besarkatzen
gaituzu, ez deuskuzu inoiz eskutik itxiko. Zatoz Jauna, zure zain gagoz!
Ab01C.tk
No hay comentarios:
Publicar un comentario