Páginas

sábado, 25 de julio de 2020

Santiago ospatu dabe Arteak eta Zeanuriko Ipiñaburuk

Kanpoan ospatu dabe mezea Artean, Santiago ermitan, osasun neurriak zaintzearren eta eleiztar kopuru handiagaitik. Eliza barruan ospatu dabe Ipiñaburun, jende arteko tarteak ondo zainduz. Santiago ospatuz gain, izurritean huildakoak gogoratu dira (arratiar bi euren artean) eta bertan lan egin dabenak eskertu, Urkiolako errogatiban zabaldu zan bideari jarraituz.









 

Han celebrado misa campal en Artea, en la ermita de Santiago, para cuidar las medidas sanitarias debido al gran número de feligreses. Se ha celebrado en el interior de la iglesia en Ipiñaburu, Zeanuri, cuidando los espacios entre los asistentes. Además de la celebración de Santiago, se ha recordado a los fallecidos en la pandamia (dos arratiarras entre ellos) y se ha agradecido a quienes han trabajado por el pueblo durante la pandemia, siguiendo el camino que se abrió en la rogativa de Urkiola.
 
Hona zer entzun neban
non? eta Artean.
Txoritxu bat kantari
plazako artean: 
gaixo eta pobreak
dagozen artean
alkar emon eskua
guztion artean. 


Badakigu Jainkoaren Espiritua zabal dabilela: izurrite honetan taldean zein banaka jokatu daben askorengan somatu dogu. Arratiako Eleizaren izenean bihotzez gure esker ona agertu gura deutsegu.
     Sabemos que en esta mención quedará más de uno en el tintero, pero merece la pena correr ese riesgo y hacer visible nuestro agradecimiento por esa entrega de amor y vida.
Eskerrik asko Arratiako egoitzetako langileoi
Eskerrik asko etxez etxe zaintza laguntza emoten dozuen langileoi
Eskerrik asko Osasun langile guztiei, garbitzaile, erizain, mediku…
Eskerrik asko Zulaibar ikastetxeari.
Eskerrik asko Gurutze Gorriko bolondres guztiei.
Eskerrik asko ume txikien ama eta aita telelangile animatuei
Eskerrik asko Arratiako Caritasekoei.
Eskerrik asko Horma bako parrokiak taldeari ekimena sortzearren.
Eskerrik asko ezer berezirik egin ez arren esaneko izan diran guztiei.


Zeanuriko Ipiñaburu






Argazkiak: Petra Uriarte eta Maren Iturbe, Ipiñaburukoak, Alasne Artetxe eta Jose Mari Kortazar, Arteakoak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario