Ez izan bildurrik! Egin kasu Jainkoari.
ALKARTE PENITENTZIA garizuman
Sarrera
Gaur,
… santu honetan, Parkamenaren sakramentua ospatzeko alkartu gara.
Barru-barrutik bihotz-barritzen gaituan Jainkoaren doaiezko graziaren eskeintza
onartzera etorri gara. Gure erruekaz kontuan jausi, gure insolidario izateaz
eta gure munduko egoera larriaz ez jabetzeaz kontzientzia hartu, gure norberekeriaz ohartu, gure tristuraz
kontuan jausi eta gure arteko haserreekin jabetu.
Izan gaitezan apalak eta
zabalak egira, justiziara, maitasunera..., Jainkoarengana bihurtu gaitezan.
Jainko-herri
lez, sentidu gaitezan herri barriztatua, indar-barritua... mundu barri bat
eraikitzeko gertu dagoan Jainko-herria.
Eta Jesusen izenean alkartzen
gareanean Bera gure artean dagoala jakiteak emoten deuskun poztasunaz, emon
daiogun hasiera ospakizun honi abesti batez.
Abestia: ZABALDU
EGIZUZ....
Abadea
. Aitaren...
. Jesukristo...
Otoitza
Jaungoiko
Jauna, gure Aita, hemen gagoz zure aurrean,
geure burua pekatari lez
autortu eta zure errukia eskatzeko.
Bialdu
eiguzu Espiritu Santua, berak lagundu deigun
zure maitasunaren eskakizunak
ulertzen;
Elizan
eta bizitzan dogun pekatuaz hobeto jabetu gaitezan;
benetan bihozbarritu eta Zeuk
gura dozun lez,
zure Erreinuaren testigu izan
gaitezan mundu honetan.
Alkarren
alde egiten dogun otoitz hau,
zure Seme Jesukristo gure
Jaunaren bitartez zuzentzen deutsugu. Amen.
I. Ez izan bildurrik!
Ebanjelioko pasartea: Lk 12, 22-31
Ondoren
bere ikasleei esan eutsen Jesusek: «Horregatik dinotsuet: Ez kezkatu bizitzeko
zer jango, edota gorputza zerez jantziko. Izan ere, bizia janaria baino gehiago
da, eta gorputza jantzia baino gehiago. Begira beleei: ez dabe ereiten, ez
uztarik batzen; ez dabe bihitegirik, ez mandiorik; hala ere, Jainkoak janaritzen
ditu. Zenbat gehiago ez ete dozue balio zuek hegaztiek baino! Asko arduratu
arren, zuetako nork luza leike bizitza apurtxo bat ere? Beraz, gauzarik
txikiena ere ezin badozue, zertan kezkatu gainerakoaz? Begira zelan hazten
diren loreak: ez dira lanean penatzen, ez dabe iruten; baina, egia esan,
Salomon bera ere, bere ospe guztian, ez zen janzten euretariko baten pare.
Beraz, gaur belardian dagoen eta bihar sutan erreko dan belarra Jainkoak
horrela janzten badau, zenbat gehiago ez ete zaitue jantziko zuek, sinesmen
gitxikook?
«Zuek
ez ibili larri jan-edanaren bila. Fedegabeak arduratzen dira horrekaz; baina
zuen Aitak badaki horren beharra dozuena. Ardura zaiteze, ostera, Jainkoaren
erregetzaz, eta beste hori gehigarritzat emongo deutsue Jainkoak.
Gogoeta
Bildurra
da munduari eragiten deutson indarrik handienetako bat. Bildurra geroari,
norberaren sufrimenduari, gureenari, ziurgabetasun ekonomikoari, porrotari,
bakardadeari, heriotzari. Indar asko galtzen dogu horretatik blindatzen eta
babesten, errealitatean geure bizitza kontrolatzeko eta sufrimendua eta
heriotza saihesteko ahalbiderik bageunko lez.
Bildurrak
harresiak altxatzen ditu, errugabeak hilazoten, gerrak antolatzen. Bildurrak
aldendu egiten gaitu ezberdinagandik, ezezagunagandik eta harrera ona eta
solidaritatea … galazo egiten deuskuz. Bildurrak urrundu egiten gaitu desio
dogun senidetasunetik. Are eragotzi egiten deusku geure burua maite dogunari
emotea, oparitzen jakun bizitzaz gozatzea. Eta zenbat eta gauza gehiago dogun,
bildur gehiago sentitzen dogu.
Ebanjelioak
sarritan animatzen gaitu bildurrik ez izatera: haurra jaiotzean artzainei
esanean, Jainkoaren maitasun amaigabearen agintzarian, maisuaren heriotzaren
ondoren apostoluen ulertu ezinean … Jesusek behin eta berriro esaten deusku: ez
bildurtu, ez izan bildur. Jainkoaren presentziak eta maitasunak liberatu egiten
gaitu bildurretik. Hori ez da munduari lelo baten moduan begiratzea: ez dauz
ukatzen gatxa, gaixoa eta sufrimendua. Konfiantza eukitzera gonbidatzen gaitu,
geure bildur guztiak Jainkoaren eskuetan iztera, Jainkoak babesa emoten deusku,
penak eta guzti.
Ondo
legoke geure bizitza sinpleagoa egitea, egunerokoa bizitzea eta konfiantza
eukitzea. Joan XXIII.ak esaten deuskun bezala: “Gaurkoz bakarrik ez dot
bildurrik izango. Era berezian ez dot bildurrik izango ederra danaz gozatzeko
eta ontasunean sinistuteko”.
Ezaugarria
a.- Diapositiba ilun baltz
euki badogu, orain argia ipini, edo umetxoaren aurpegi hau agertu bedi.
Edo b. Kandelak biztu, ordura
arte amatata egon direnak.
Abestia:
Zure aurpegi bila gabiltza gu
Jauna
II: Egin kasu Jainkoari
Ebanjelioko pasartea: Mt 26,36-46
Jesus
bere ikasleekin Getsemani zeritzan landa batera iritsi zan, eta esan eutsen:
«Zagoze hemen, ni hara otoitz egitera noan bitartean».
Pedro
eta Zebedeoren bi semeak eroan zituen beragaz. Tristura eta larria sentitzen
hasi zan, eta esan eutsen: «Hiltzeko zorian nago tristuraz. Gelditu hemen eta
zagoze erne nigaz batera».
Eta aurreraxeago joanik,
ahuspez erori zan eta otoitz egin eban, esanez: «Ene Aita, ahal bada, urrun eizu
niregandik edari samin hau. Hala ere, egin bedi zuk nahi lez, ez nik gura
bezala».
Ikasleengana joan eta lotan
aurkitu zituen. Pedrori esan eutson: «Beraz, ordubete ere ezin izan zarie nigaz
erne egon? Zagoze erne eta egizue otoitz, tentaldian ez jausteko: gogoz kartsu
izan arren, ahula da-ta gizakia».
Bigarren
aldiz aldendu eta otoitz egin eban, esanez: «Ene Aita, edari samin hau
derrigorrez edan behar badot, egin bedi zure nahia».
Eta
berriro itzulirik, lo aurkitu zituen, begiak astun eukezen-eta. Hareek itzirik,
barriz ere aldendu eta hirugarren aldiz otoitz egin eban, lehengo hitzak barriro
esanez. Ondoren, ikasleengana joan eta esan eutsen: «Egin lo eta hartu atseden!
Hara, gainean da ordua, Gizonaren Semea pekatarien eskuetara emona izateko.
Jaiki, goazen, hemen da salduko nauena!»
Gogoeta
Konfiantzaz,
itxaropenez eta maitasunez Aitaren nahia egitera irekia bizi naz?. Obedientzia
eta libertatea. Kontraesan dirudien
zerbait: libreki hautatu Jesusi jarraitzen deutson obedientzia.
Joan
eta etorri gabiltza, eta eguneroko presek aldendu egiten gaitue bihotzetik, eta
badirudi gure fedea airerik gabe gelditzen dela. Joan eta joan urrutiratzen eta
distraitzen gara, eta astirik barik ixten eguneroko bizitzak eta suertatzen jakuzan
aldiek. Baina egunerokoaren menpe jausten ez bagara, behin eta barriz Kristoren
bila itzultzen bagara, gitxi bada ere Jainkoaren Hitzarengana hurbiltzen
bagara, Hitz horrek bihotza suspertzen deusku.
Horixe
dogu intuizio sakona: Jainkoagandik urruntzen bagara ere, bera zain dogula.
Intuizio horretan aurkitu daikegu Jainkoaren maitasuna, etengabea, iraunkorra. Presentzia hori ez jaku emoten
ziurtasun gisa, geure buruarekiko gatazka moduan baino.. Etxetik joandako
semearen antzera, geure joan-etorri eta kontraesanetan horixe egin daikegu:
apaltasunaz eskertu eta txiki sentitu Aitak semea aurkitzean dauen pozagaitik.
Behin
eta barriz dator gugana, gure zain sentitzen dogu, eta isiltasunean haren
presentzia sumatzen dogu. Betiko konfiantza horren aurrean, etxetik joandako
semeon bihotzak Kristoren nahia egin nahi leuke, behin eta barriro ahalegindu
eskatzen jakun gauza bakarra egiten: maitatzen. Aitari obeditzea askatasun
helduaren ezaugarria danez, Ebanjelioko hitzei obeditzen giza betetasuna
lortzeko modurik onena dan lez.
“Bai” esan nahi izan, jarriko dogula geure
borondatea, prest gagozela, jakinik Bera dela gure harkaitza. Libreki hautatu
obeditzea, Kristok eskaintzen deuskun bidearen bila ibiliz: apaltasun eta emonak
bizitzearen bidearen bila. Obeditu, geure ahulezia ezagutuz, baina jakinez ez
zalantzek ez isiltasunak ez dabela gugandik onartzen gaituen Espiritua
aldentzen.
Zeri
egiten deutsat kasu? Diruari, zer esaten dabenari? Arrakasta eta izan ona
eukiteari?
Ezaugarria
a.- Diapositiba hau jarri
daiteke:
b.- Bestela euki zabalik
hasieran: egunkari bat, aurrezki libreta bat, irrati bat eta biblia. Danak
sarratu, kendu irratia, geratu bedi bakarrik zabalik ebanjelioa.
Abestia: Zuk emon
Jauna arnas barri
Eskuak ezartzea eta absoluzioa
Eskua ezartzeaz eta absoluzioaz, Jainko bera
da, pertsonalki, guri bere parkamenezko ikutua egiten deuskuna. Apaltasunez eta
pozez beterik urreratu gaitezan abadearengana. Bakoitzak bere damutasuna
azaltzen dauan esaldi bat esan dagiala: Jauna,
parkatu nire solidaritza-eza, munduko arazoen aurrean, munduko gose eta
ezbeharren aurrean ezer gutxi egitea, nire bakearen aurkako ekintzak... edo
baita beste honelango esaldiren bat ere:
"Parkatu, Jauna, nire hutsak"
"Damututa nago" edo
norberak agertu nahi daben pekaturen bat.
Abestia: Damu dot,
Jauna.
Bakea alkarri emotea
Jainkoarengandik
hartu dogun bake hori eskeini daiegun gure anai-arreba guztiei.
-
Jaunaren
bakea beti zuekin..........
-
Emoiozue
bakea alkarri.
Abestia: Maitasuna....(Estrofa biak)
Gure Aita
Abadeak
Penitentziarako ideiak.
Aste Santurako elizkizun
ordutegiak.
Azken agurra
Une
honetan eskerronez beterik daukagu gure bihotza. Jainkoak deuskun maitasuna
ikusi dogu barriro. Maitasun horri erantzunik ederrena, parkatu deuskun
Jainkoari eskerrak emoteko erarik onena, bere nahia egiteko gure prestutasuna
adieraziaz izango da. Hau da: Ez izan bildurrik, jarri gure konfiantza
Jainkoagan. Egin kasu Jainkoari, sakondu ebanjelioan, itxi alde batera beste
sasi jainkoak!
Eskerrak
bihotzetik, Aita Jaungoikoa.
Abadeak
+ Jaunak parkatu ditu zuen
pekatuak. Zoaze Jaunaren bakean.
Abestia: Eskerrik
asko Jauna
No hay comentarios:
Publicar un comentario