Eguen Santua Arantzazun |
Aintzaka eta goraka eta aupaka emon geuntsan ondo etorria Jesusi Erramu
domekan. Erramuak eta bihotza jasorik, haren ametsagaz, haren asmoagaz, haren
barrionagaz bat egin gura dogula esan eta kantau genduan. Orduan eta aste osoan
zehar.
Horixe barritu gura dogu gaur, eguen santu honetan, bihotza bero.
Agur bero bat, Bizkaia Irratiaren bitartez aurtengo gogoetatxo hau
entzuten, jarraitzen zagozen guztiok. Agur bero bat Arratiako Igorretik, …… eta
….. izenean. Batzuk gaixorik ohean, besteak gauzak egiten etxean edo kotxean
handik hona. Beste batzuk etxean edo egoitzan. Egin daigun ahalegin bat eta
sartu gaitezen imaginazinoagaz eszena haretan…
Isildu
Isil
isilik entzun beharko genduke eszena hau eta isil isilik imaginatu gu be hantxe
gagozela. Jesusen berbak eta keinuak ikusi eta entzuten. Horretarako gure
barrua isildu behar dogu. Giroa, lekua, tokia egin Jesusen Berbeari.
Nonahi zabaldu da ustea eze
isiltasuna hutsune bat dela, berbarik eza besterik ez. Inportantzia kendu
deutsagu besteari entzuteari zeozer esateko daukanean, eta halan jokatzen dogu,
sarritan, gehien gura doguzanakaz. Entzuteko atentzinorik ez jartea errespetu
falta bat da.
Isiltasuna sentitzen dogu dala gura
bako bakardadearen antzekoa edo. Bakardade hori gizaki modernoaren gaixotasun
bat da, hau da, norbere buruagaz
bakarrik egoteko desasosegua; jentez inguratuta be, bildurra euki geinkio
bakardadeari. Eta bakardadea burrukatzeko, beste ertzera joan gara, zaratearen
gizartera, zeinean beti egon behar dauan zeozer konektatuta: telebista,
irratia, musika, teknologia barriak…
Ez gara jaio halako marmarra behar
dogula inguruan etengabe. Geuk sortu dogu beharrizan hori.
Horri guztiari erantsi behar jako
handitu egin dala kalean zaratea: obrak, trafikoa, klaxona... Agur gure baserrietako
animalien zarata eta haizearen laguntasun aldakorra.
Gehiegikeria guztiak txarrak diran
arren, argi dago ze gure gizartean faltan doguna dala isiltasun aberasgarria,
eta jabetu beharko ginateke, gure osasun mentalaren onerako, ikasi beharko
geunkela isiltasuna eregiten.
Isiltasuna egin Jesusen berbea
onartzeko lurrak hazia hartzen dauan legez. Amak umea altzoan hartzen dauan
legez. Maitaleak maitatua besarkatzen dauan modura.
Barruko, bihotzeko isiltasuna egin
ostean, entzun daigun, astiro, gogotsu, gaurko lehen irakurgaia:
Jesu Kristo gure Jaunaren Nekaldia San Lukasen liburutik
K
Ordua etorri zanean, Jesus mahaian jarri zan apostoluekin eta esan eutsen:
+ «Baneban gogoa, sufridu aurretik pazko-afari hau zuekin egiteko. Hara Nik esan: ez dot gehiago Pazkorik ospatuko, hau Jainkoaren erreinuan ere betera heldu arte».
K Eta kaliza bat hartu, esker oneko otoitza egin eta esan eban:
+ «Hartu egizue eta banandu zeuen artean. Hara Nik esan: ez dot gaurtik gehiago ardorik edango, Jainkoaren erreinua heldu arte».
K Gero, ogia hartu eta, esker oneko otoitza eginez, zatitu eta emon egin eutsen, esanez:
+ «Hau nire gorputza da, zuentzat emoten dana. Egizue hau nire oroigarri».
K Afal ondoan gauza bera egin eban kalizagaz, esanez:
+ «Kopa hau itun barria da, zuentzat isurtzen dan nire odolaz ezarria».
+ «Baneban gogoa, sufridu aurretik pazko-afari hau zuekin egiteko. Hara Nik esan: ez dot gehiago Pazkorik ospatuko, hau Jainkoaren erreinuan ere betera heldu arte».
K Eta kaliza bat hartu, esker oneko otoitza egin eta esan eban:
+ «Hartu egizue eta banandu zeuen artean. Hara Nik esan: ez dot gaurtik gehiago ardorik edango, Jainkoaren erreinua heldu arte».
K Gero, ogia hartu eta, esker oneko otoitza eginez, zatitu eta emon egin eutsen, esanez:
+ «Hau nire gorputza da, zuentzat emoten dana. Egizue hau nire oroigarri».
K Afal ondoan gauza bera egin eban kalizagaz, esanez:
+ «Kopa hau itun barria da, zuentzat isurtzen dan nire odolaz ezarria».
Harritu
Entzun
eta entzun, pasarte honek ez deusku ia harridurarik sortzen. Eta gaur ahalegina
egingo bagendu begi barriekaz ikusteko eta belarri garbiekaz entzuteko Azken
Afariaren testu hau? Maitasun historia hau?
Nonon irakurri dot ze badagoala
eleiza katoliko bat Malasian, non bere eleiztar urriak eslogan bat daukien
ikusgai, dinoana: "Gaurko egunsentia ikusi ezin izan badozu, ez dau
ardura. Bihar beste bat oparituko deutsut. Sinatuta: Jaungoikoa". Ez da
haisera ederra?
Domekako mezatan edo etxera ekarri
deuskuen komunioan ez badogu Jesusen laztana sentidu, Jesusek beste bat
oparituko deusku. Bera ez da gugaz aspertzen.
Filosofia oro harriduratik sortzen
da, harridureak itaunak egitera eroaten gaituelako. Eta harridurea, otoitz
modura, eskerrak emotearen aldagai bat da.
“Ahalguztidunak lan harrigarriak
egin ditu nigan”, esklamazino hori Mariaren ahotan jarten dau Lukasek, geure
egin daigun, eta sarritan errepikatu. Zeozerk edo nonork emozionatzen
gaituanean, ezin dogu emozino hori adierazo barik itxi. Poza ez da osoa,
partekatu egiten ez badogu, konpartitzen ez badogu.
Asko daukagula-ta harridura
agertzea, eta ez asko falta jakula-ta kexu bizitzea, jarrera horrek ondorio bat
dauka, Kristo beragan sustraituta dagoana: bedeinkatuak garela jakiteak
gonbidatzen gaitu partekatzera jaso doguna; poztasuna partekatu bai, baina
baita beste batzuei falta jakezan dohainak be.
Zer kristinau gitxi jabetzen diran
nondik datorren jaia. Erderazko bai "fiesta" bai "festival"
berbak festus berba latinotik datoz, zeinaren esanahia dan ekitaldi
erlijiosoetara dedikatutako egunei dagokiena. Instituzionalizatu egin dogu
"jai" ospakizuna (ospakizun liturgikoa), adierazteko gure poza Jaungoikoak
deuskun maitasunagaitik, baina ez daukagu Jaungoikoak maitatuak sentitzearengan
harrigarrizko esperientziaren lilura hori.
Eguen
Santu honetan, egin daigun jai, benetako jai, Jesusegaz bat egin, bere mahaian
jesarri. Mezatan edo ezinezkoa bajaku, otoitzean. Harritu Jainko Ona guganatu
dalako. Apaltasunez onartu bere maitasuna.
Onbideratu
Izan zaiteze guztiz onak, zeruko zuen Aita guztiz ona
dan lez
Nonogaitik dinogunean persona ona dala, pentsau ohi
dogu persona atsegina dala, konfiantzea merezidu deuskuna, ezetariko kalterik
egingo ez deuskuna. Jaungoikoaren seme-alabak bagara, gure barrurengo txokoan
ontasuna daukagu, baina inperfektuak gareanez gaiztotasuna agertzen da askotan
gure eginetan.
Ez dogu gure Jauna hartzen onak garelako, onak izateko
baino, hobeak izateko. Ez gure merituz, Jesusen opariz baino.
Nahiz eta jendartean oso zabalduta dagoan ontasunaren
ikuspegi txotxolo bat, zeinaren arabera ona izatea biguna edo ia leloa izatea
dan; hau da, ontasuna sarritan agertzen badogu, gizartearen zati handi batek
lelotzat joko gaitu. Baina ontasuna inteligentzia espiritualaren ezaugarri bat
da, eta ez hainbeste izakerearen ezaugarri bat.
Baina ontasunari, portaera askatzaile eta solidario
modura, bizkarra emoten deutsagunean, orduan hotzitu egiten da alkarbizitzea
eta ondorioak dakarz deshumanizazioak.
Entzuleei gogora ekarri gura deutsiet Paul Ricoeur
pentsalari handiaren gogoeta bat, berak erlijinoa lotzen dau ontasunaren
praktikarekin, baina ingurumari honetan jarten dau: Gaiztotasuna sustrai-sustraikoa
izan daitekeen arren, ez da izango inoiz ontasuna bezain sakona. Eta
erlijinoak, erlijinoek, zentzurik badaukie, zentzu hori da askatzea gizakion
barreneko ontasun hori, haren bila joatea erabat zokoratuta daukagun txoko
horretaraino. Eta holan amaitzen dau: “Ontasuna sakonagoa da gaiztotasun
sakonena baino”.
Hauxe da eukaristiaren muina, barru barrua.
Itxurak arren ontasuna dala oinarria eta iturria.
Egun Santu honetan, eukaristiaren misterioaren
aurrean, isildu eta harritu ostean, onbidean abiatu gaitezan.
Kotxean, oinez edo ohean etzunda.
Isilik lekutxua egin Jesusen Berbeari.
Harritu ezaugarri horretan emoten jakun maitasun
handiagatik.
Harridura hori otoitz bihurtu.
Eta onbideratu. Onari erreparatu eta onean sakondu.
Ona, egia, alkartasuna, alkarri laguntzea…
Egizue hau nire oroigarri.
Horixe ba. Isiltasuna, harridura, otoitza… egizue
nire oroigarri. Jesusen oroigarri.
Horixe ba. Ona, egia, alkartasuna, apaltasuna, alkarri laguntzea… egizue nire oroigarri. Jesusen oroigarri.
Horixe ba. Ona, egia, alkartasuna, apaltasuna, alkarri laguntzea… egizue nire oroigarri. Jesusen oroigarri.
No hay comentarios:
Publicar un comentario