Kantaldi zoragarria izan genduan atzo Igorreko parrokian Maite Losada eta Notas sensibles taldearen eskutik.
Hona hemen bideo klipa!
Klikatu hemen argazki gehiago ikusteko
Clic aquí para ver más fotos
Alez ale, hamaika kanta eskeini ebazan taldeak, danak Maite Losadak konposatuak.
Batzuk ezagunak ziran, ospakizunetan erabiliak. Beste batzuk barriagoak egin jakuzan.
Sarrera labur baten kanta bakoitza bere testuinguruan jartzen eban.
Une batzutan, Artea, Lemoa eta Igorreko KTko ume eta gurasoek be lagundu eutsoen kantariei koruak egiten.
Eskerrik asko Maite eta taldeari! Ea laster, barriro be, gure artean zuei entzuteko aukera pozgarria dogun!
Klikatu hemen argazki gehiago ikustekoClic aquí para ver más fotos
No hay comentarios:
Publicar un comentario