Páginas

viernes, 15 de junio de 2018

Egin on eta ez begiratu non: Rufino Iraola Garmendia

Che Guevarak, bizi izan balitz, gaur beteko zituen 90 urte. Haren irudia elastikoan darama gazte askok. Ezbairik gabe, miresmena sortzen duen pertsonaia da, eta daukan aura iraultzaileak eta izan zuen heriotzak are eta miresgarriago egiten dute, mito bihurtzeraino, idazten Rufino Iraolak bere blogean.


Sinboloak inportanteak dira, baina sinboloetatik harago joaten ez bagara, ez dute ezer askotarako balio. Sinboloen azpian dagoen mezua da garrantzitsua, eta, batez ere, mezuak dioena praktikan jartzea. Bestela, “ezer ez eta festa”. Ana Botellak ere Cheren komikia erosi omen dio bilobari, Madrilgo liburuaren azokan. Bistan da bilobengatik edozein gauza egiten dela, nahiz eta askotan kopeta zimurtu eta ezpainak bihurritu behar izan.

Sinboloak sinbolo, haren espirituak bultzatu behar gintuzke, gutxienez, bere iraultzaren objektu ziren pertsonen beharrizanez apur bat kezkatzera. Adibidez, gaur bertan gertatzen ari dena 629 errefuxiaturekin: itsasoan noraezean, olatuen mende, pertsonari tokatzen ez zaion baldintzetan. Miserablea da Italiaren jokabidea, nahiz eta gero neurri batean pertza konpondu nahi izan duen, jendea Valentziara garraiatzeko bi barku ipinita. Eskerrak Sanchezi eta Valentziako instituzioei. Bien bitartean, Rafael Hernando hori kritikatzen, Espainiako gobernuarena oportunismo hutsa dela esanez. Chapeau!, Jaurlaritza eta Nafarroako gobernuarena: prest dira errefuxiatu batzuk Valentziatik beren lurraldera ekartzeko.

Hitz eder eta sinboloez gain, derrigorrezkoa solidaritatea eskaintzea. Eta benetako solidaritateak gure barnean sortu behar du. Hasieran esan dudan eran, “hi beste ni bat haizela ohartu arte ez zagon solidaritaterik”.

 “Egin on eta ez begiratu non”. Sakontasun handiko espresioa da, eta muin-muinean aintzat hartu beharreko egia gordetzen duena. Eta egin on, egiten duzun hori berez ona delako, eta berez delako premiazkoa, eta ez hartu beste helburu bat lortzeko bitarteko moduan. Horretan lezio handia eman dute GKEk, garai bateko misiolariekin konparatuta.

Ez gara ari, inolaz ere, haien lana gutxiesten: lan sozial eskerga eta eskertu ezinezkoa egin zuten, eta egiten dute oraindik, munduko kantoi guztietan. Bejondeiela! Aldea, ordea, honetan ikusten dut: GKEk ez dute egiten fedearen izenean, edo Jainkoaren izenean, edo zeruko loria erdiesteko. Ez. Horretan pentsatu gabe dihardute, egiten dutena berez delako on eta bere baitan xede. Eta iruditzen zait diferentzia hori azpimarratu beharra dagoela.

Refugiados: ¿qué piensan los católicos?

No hay comentarios:

Publicar un comentario