Noiz da aurtengo errogatibea?
Arratia de rogativa a Urkiola
Celebración 2018 ospakizuna
Bertsoak eta poemak
49 argazki fotos
Arratia de rogativa a Urkiola
Celebración 2018 ospakizuna
Bertsoak eta poemak
49 argazki fotos
Ekainaren 16an. Beti ospatzen da San Antonio eguneko hurrengo zapatuan,
aurten ekainaren 16an. Oraingoan Arteako parrokiak daroa ardurea baina
Arratiako parrokia eta herri guztietako jendeak, eta arratiar jatorria euki eta
kanpoan bizi diran asko be etorten da. Aurten 356 lagun inguru batu da.
2018ko argazkiak ikusteko klikatu hemen
Clic aquí para ver las fotos de 2018
2018ko argazkiak ikusteko klikatu hemen
Clic aquí para ver las fotos de 2018
Arratia, Urkiolara errogatiban
Jaunari kanta, ona da-ta!
Egun on eta ondo etorri Arratiako parrokietatik erromes etorritako guztioi; baita beste leku batzuetatik gugaz bat egitera etorri zarenoi.
Bienvenidas y bienvenidos quienes os habéis acercado al Santuario de
Urkiola para esta celebración: venimos en rogativa a este precioso rincón, que nos invita al encuentro con Dios en la
creación y en fraternidad, en el canto y la alegría, con la gran familia
cristiana de Arratia.
Jaunari
kanta, ona da-ta! da
aurtengo gaia. Ona da Jainkoagaz gogoratzea, ona da Jainkoa goratzea. Artea eta
musikaren bitartez be goratu daikegu Jauna.
Jainkoagana
hurreratzeko bada beste bide bat. Bizitza ez da beharrizana bakarrik. Badaukaz
poza eta gozamena be. Badaukaz bihozkada, bizitasun eta sormena be. Nahia eta
beharra bezain gizatiarrak dira jokabide honeek be. Kanta, ospakizuna, jaia,
sormena, artea, dantza, maitasuna, gozamena… “bizi pozaren” adierazpen
ezbardinak dira. Bizipoza, izateko poza, nortasuna azaltzeko beharra, betetasun
eta pozezko adierazpenak gure-gureak dira.
Guztiok bat eginik gogotsu abestu dagigun:
Zein gozo ta eder dan…
Aitearen….
Damu-otoitza
Gure eguneroko bizitzan onartzen dogu ez dogula Jesusen
bidetik jarraitu, badogu gure makaltasunaren barri. Eskatu eta eskertu dagigun Jaunaren parkamena.
Zabaldu
egizuz Jauna,
zure
errukizko ateak,
eta askatu
guregan
pekatuaren
kateak.
Parka,
Jauna, zure
semeon
hutsegiteak.
Izadi
guztiaz bat eginda goratu dagigun Jauna
Aintza aintza Aleluia !
Aintza aintza Aleluia !
Aintza aintza Aleluia !
Jesus gure Jauna !
HITZAREN LITURGIA
De la carta del
papa Francisco
El papa Francisco en su carta “Gaudete et exsualtate” (154) nos dice que “La súplica es expresión del corazón que confía en Dios, que sabe que solo no puede”.
Frantzisko aita santuaren idazkitik:
Ez deiogun kendu bere balioa eskari-otoitzari: bihotzari
baretasuna emoten deutso sarritan, eta itxaropenez burrukan jarraitzen
laguntzen deusku.
Eskari erreguak esangura berezia dauka, Jainkoagan uste ona
azaltzen daualako, eta, aldi berean, hurkoaganako maitasun agerpen ere bada.
Eskariak, besteekaz daukagun konpromiso senidekorra
adierazten dau, eskarietan besteen bizitzea gehitzeko gauza garanean, hareen
antsirik larrienak eta amesik ederrenak.
Erantzun-salmoa
El salmista nos invita a alabar al Señor y Urkiola es un lugar muy apropiado para alabar con
toda la creación al Señor.
Jaunari kanta, ona da-ta, hain da
handia bere betiko errukia!
On da Jaunari eskerrak emotea,
eta zure izenari, Goi-goiko,
eresi egitea;
goizean iragartea zure
maitasuna,
eta gauez zure leialtasuna.
Jaunari kanta, ona da-ta, hain da
handia bere betiko errukia!
Loratuko da zintzoa palmondoa
lez,
haziko da Libanoko izaia lez;
Jaunaren etxean landatua,
gure Jainkoaren atarietan
loratua.
Jaunari kanta, ona da-ta, hain da
handia bere betiko errukia!
Emongo dabe uzta zahartzaroan
ere,
mardul eta gordin egongo dira.
Iragarriko dabe zein zuzena
dan Jauna,
nire harkaitza, Beragan
gaiztakeria ez dauana.
Ebanjelioa
Durante
todo el curso en la catequesis y en familia hemos profundizado en el árbol de
la fe. El evangelio de este domingo nos lo vuelve a recordar.
Gertatu gaitezan, Jesusen berbak entzuteko aleluia abestuz.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San
Markosen liburutik (Mk 4, 26-34)
Aldi haretan, Jesusek esan
eutsan jenteari: “Jainkoaren erreinua gizonak lurrean hazia ereitean jazo ohi
danaren antzekoa da: ha lo nahiz iratzarririk egon, gau eta egun, hazia erne
eta hazi egiten da, harek zelan ez dakiala. Lurrak berez emoten dau frutua:
lehenengo landarea, gero galburua eta, azkenean, alea galburua betean. Eta
garia heltzean, igitaiaz ekiten jako, uztaroa da-eta”.
Beste hau ere esan eutsen:
“Zeren antzeko dala esango geunke Jainkoaren erreinua? Zein parabolaren bidez
adierazo geinke? Mostaza haziaren antzekoa da: lurrean ereitean, hazi guztietan
txikiena da; erein eta gero, ostera, gora egiten dau eta beste ortuari guztiak
baino handiagoa egiten da; eta hain handiak diranez botaten dituan adarrak,
txoriek habia egiten dabe haren kerizpean”.
Holako parabola askoren bidez
iragarten eutsen Jesusek mezua, hareek ulertzeko eran. Ez eutsen ezer irakasten
parabola bidez izan ezik; baina bere ikasleei, bakarrean, guztien esangurea
adierazoten eutsen.
BERBALDIA
Egun on , Jauna ,
eta kanta
Egun on , Jauna ,
eta eskerrak
Eskerrak urtero
arteaztarroi eta arratiarroi
errogatiba egun
honetan
gu zure bidelagun
izaten uzteagatik
Ongi etorri
kilometroak oinez basorik baso
hurreratu
zarienoi ,
Nekea ez dalako
neke izaten
bidelagunen
konpainian
Ongi etorri
autobusetan eta kotxeetan
gerturatutakoei
Nekea ez dalako
neke izaten
bidelagunen
konpainian
Bitoriano
Gandiaga euskal olerkariak aspaldi esan eban bezala :
Jainkoa ez dago
modan,
Eleizea bera ere
ez dago modan ,
eta gu geu
,kristauok , ez gagoz modan .
Txoriak euren
txio-txioak
idazten ari dira
airean
Entzun eta
irakurri eizue
zelan ari dan
sikatzen / sikitan / lehortzen
Jaungoikoaganako
fedea
Entzun eta
irakurri eizue
zelan ari diran
uriolak itotzen
Jaungoikoaganako
fedea .
Gu , ostera ,
hemen gatoz , Jauna
ospatu daigun ,
ba , bidelagunen artean ,
elkarren
indarrean Fedea
eman deiogun
kantua
Fedeari
eman deiogun
fedea kantuari
Jaunari kanta
...ona da-ta
Zama gozamen
bidelagun bihurtu daigun
Zeanuritik |
Jainkoagana hurreratzeko bada
beste bide bat. Bizitza ez da nekea, negarra eta beharrizana bakarrik. Badaukaz
poza eta gozamena be. Badaukaz bihozkada, bizitasun eta sormena be. Nahia eta
beharra bezain gizatiarrak dira jokabide honeek be. Kanta, ospakizuna, jaia,
sormena, artea, dantza, maitasuna, gozamena… “bizi pozaren” adierazpen ezbardinak
dira. Bizipoza, izateko poza, nortasuna azaltzeko beharra, betetasun eta
pozezko adierazpenak gure-gureak dira.
“Bizipoz”
honek ez gaitu gure barruan zarratzen. Gugandik harago joateko eta
komunikatzeko sakakada dauka. Tristurak gure barruan sartzen gaitu, bakartu,
itxi. Pozak besteengana garoa, inbitazioa da, komunikatzeko nahia. Poza emon
eta hartu egiten da. Gizakiak bere poza adierazo beharra dauka eta nonori
eskertu. Bere barruan bizia sentitzen dauan personeak bizipen zehatzak eta
persona zehatzak eskertzen dauz. Eskabidez eta eskerronez josita dago bizia.
Eta nori
eskertu izatea eta bizitzea? Nori eskertu izatea? Orduan, giza bihotzak
itzelezko esker ona emongo deutso ez izenbako bizitza abstraktu bati, ontasun
guztien iturri eta sorburu dan Hari baino: “Zu zara nire Jainko, eskerrak
emoten deutsudaz” (Sal 118,28). Esker on hau ez da bakar bakarrik esperientzia,
bizipen, jazoera edota ondasunengaitik. Jainkoaren misterioa bizi iturri,
laguntasun sorburu, merezi bako opari lez ulertzen dogu orduan. Une horretan
sortuko da gugan gorespena, bere
handitasunaren baieztapena, bere ontasun askatzailea: “Jauna, ene Jainko, bai
handia zarala!” (Sal 104,1); “Goratuko dot Jauna bizi nazen artean” (sal
146,2). “Bizitza guztian bedeinkatuko zaitut, Jauna” (Sal 63,5).
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, otoitz egin deiogun Jaunari, bere Erreinua gure artean zabaldu
daitela eskatuz:
- Eleizearen alde: Beragan benetan bizirik eta presente dagoan Jesu
Kristogan sinistu daian, eta, holan, Jaungoikoaren aurpegia argi eta garbiago
erakutsi daian gizakien aurrean. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI.
- Behartsuen eta baztertuen alde: pertsona lez onartuak izan daitezala eta
beharrezko daben laguntza jaso dagiela. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Gaisotasunagaitik, goseagaitik baztertuta sentitzen dalako edo
bakardadeagaitik edo etorkizun ilunagaitik sufritzen dagozanen alde: pertsona
errukitsuen laguntza, eta Jaungoiko Beraren alkartasuna sentidu daien. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI.
- Gu guztion alde: bateatuak izan ginanean, Jaungoikoak gugan erein eban
haziak geroago ta indar gehiago hartu
dagiala eta arbola haundi izatera heldu daitela. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jaungoiko Jauna, hauxe da
gure gaurko otoitza: Etor bedi zure Erreinua, eta isuri eiguzu zure Espiritua,
zure Erreinuko langile bihurtu gagizan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
Amen.
Eskeintzak:
Bideoa ikusi.
Geldi eta isilik
Albokea eta panderoa:
Leon eta Mauriziaren seme-alabak
Leon eta Mauriziaren seme-alabak eta lobea |
Fedearen
arbolea: Umeak
Urtean zehar katekesian erabili dan gaia
Artea:
Aitite-amamak
Fedearen arbolearen ezaugarria, Arteako herritik ekarria
Ogia eta ardoa: Gurasoak
Ogia alkarbanatzeko konpromisoa
Kanta: Hartu Aita
Santua
Gure Aita
Jaunartzean: Hona
bildots eztia
ESKERRAK
Holako egun eder bat
antolatzeko pertsona eta talde askok egin dabe euren beharra. Eskertu gura
doguz:
-Arteako parrokia eta Arratiako Eliza, Arratiako Udalen Mankomunitatea, Arteako
Jubilatuen alkartea, Zulaibar lanbide ikastegia, Triki jole gazte trebeak,
Gorbeialde landa garapeneko alkartea, Tibur argazkilaria… Egun honen barri
emoten lagundu deuskuen gure prentsa-arduraduna eta komunikabideak…
-Urkiolako santutegiko arduradunak
-Eta gure Jainkoari, egun zoragarri honegaitik.
AZKEN OTOITZA
ALKARREKIN ABESTUZ TRIKI ETA GUZTIZ
Urkiolara zenbat
errogatiba amaitu dogu
fedeari esker.
Gu Arteatik gatoz
zapatak urrutuz
Peentsamendu ta idea txarrak
izerditan urtuz.
Beti kantari Leon
eta Maurizia
beraientzako pasinoa zan
guretzat bizia.
Artea, gero Dime
Zumeltzatik gora
bikote bile etorten gara
San Antoniora.
Harrieri bueltaka
sartzen guinen saltsan
alboka eta panderoaren
soinuagaz dantzan.
AZKEN AGURRA
Que María,
madre de familia por excelencia nos acompañe en nuestro caminar
Arratiako
kristau familian, musikaz eta kantaz, esker onez eta pozez eukaristia
alkarrekin ospatu dogu. Orain goazen gure familietara eta erein daigun
maitasuna. Gogoratu, konpromiso bat
hartuta daukagula: Ebanjelioaren ikasle misiolariak izatea.
Alkarrekin,
egun eder bat igaro dagigun.
Agur Jesusen Ama
Euriaren laguna
naz ,
euri onaren
laguna,
lehortearen
ondoren .
Eguzkiaren laguna
naz ,
eguzki epelaren
laguna ,
euriteen ondoren
.
Haizea , euria ,
lurra , sua , ...dodaz kantagai .
ERROGATIBEA
Jaunari kanta ona
da ta !
Kukurruku ,
kukurruku
oilarrak kanta
Arteako eleiz
kanpaiak
dilin-dalan ,
dilin-dalan
Goizeko bostak ,
txoriek goiza
agurtzen
euren
txio-txioakaz
Eguna zabaldu da
, bizitzaren lagun ,
poz-emoile
batzuetan laino
baltzez ,
astrapalatsu ,
besteetan zuri –
urdin ,
eguzki berotsu
Goiza eta kanta
poz-emoile
Izadiaren altzoan
barrena ,
Gora , gora ,gora
....... Villaro , Carpo , Zeaniko eleiz gainetik Makaztira , Zumentzatik
Pagonabarrera ,
Amatrain ...
eta kaminoz
.....gora , gora , gora ...
Urkiolara .
Neure pozaren
hainbat zorion
bidelagunoi
deutsuet -eta zor
Elorria loretan ,
ku ...ku...
ku...ku
kukua kukufraken
artean ostonka
belar berde-berde
moltsoz nator
txiribita
zuri-zuri
Santa Apolonian
errezua ,kalbarioak
Armozau
Meza
Jaunari kanta ona
da-ta
Bazkaria
Iufi ,iuju,jupa,
uju , urra ,
Pandero , alboka
Alboka , pandero
Tarrapatatan...tam...tam...
tra...tra
Alboka eta
pandero
porron -pon
txantxibiri ,
txantxibiri
Behera , behera ,
behera....Ugartera
Udaletxeak
ipinitako txantela ,
kopaudutxue
eguerdiko hondakinekaz
Behera , behera ,
behera ...Arteara .
Pandero eta
alboka
Ibilaldiaren
atsegin guztia
esker onaren
irudia.
............................................
(Alasne Artetxe)
Autobusik egongo da?
Kotxeen pilaketa ebitatzeko eta aukera
sostenible legez, oinez edo autobusez joan etorteko animatzen jako jendeari.
Halan da guztiz be, batzuk gurago dabe kotxez joatea.
Autobusak, ihaz lau autobus, herri guztietatik
pasatzen dabe, izena emon dauan jendea hartuz. Batzuk eserlekua gordetan dabe,
oinez joan eta autobusez itzultzeko. Aukera hau be ontzat hartzen da.
Mankomunidadeak laguntza emoten dau.
Azken urteotan beti lagundu dau eta eskertzekoa da.
Zein da aurtengo gaia?
Jaunari kanta, ona da-ta! lemapen ospatuko da aurtengo errogatibea. Gai honek
oinarri bi ditu: Arratia marka sustatu, arratiako herrietako jendea alkartuz goiz
zoragarri batean, eta bestetik Arteako eta Arratiako ondare musikala aupatu,
Maurizia eta Leonen irudien bitarteaz.
Aproposa, beraz, arratiarrak alkarregaz
goiz eder bat pasetako, berton ala kanpoan bizi arren.
Oinez joateko nondik urten eta ze
ordutan?
Taldean joan gura dabenek, hiru aukera
dabez:
-goizeko 7:00etan Dimako plazan
-goizeko 7:30etan Zeanuriko San
Antonio txikerra ermita ondoan, San Antoniotik San Antonio handira
ibilbidea egiteko.
-goizeko 6:00etan Igorreko San
Antonio ermita ondoan.
Beste batzuk euren kontura eta
erritmora doaz, beste batzuk Bizkaibusen Zumeltzaraino eta handik aurrera
oinez...
Aukera asko dago. Diman bolanderak
botaz hasten dabe ibilera.
Zeanuritik bidea markatu dabe, ahalegin
handia egin dabe bide guztia garbi eta seinaleakaz eukiteko, holan egun honetan
ezin bada, beste edozein egunetan be egin leike ibilbide zoragarri hau.
Artean eta Igorren bertako Jubilatuen
Elkarteak deituta izango da ibilbidea, aspaldiko ohiturari segida emonaz.
Artea 1949 Ojanguren argazkia |
Zein da egitaraua Urkiolan?
11:00 Letanien prozesioa, Arratiako
herri guztiak aipatuz.
Ondoren Meza Nagusia, Arteako parrokia
eta herriaren laguntzaz.
Gorbeialde alkarteak eskeinita
arratiako gazta eta ogiaz egindako pintxo dastaketa, Arteako Jubilatuen
Alkartearen laguntzaz.
Meza amaieran gaiagaz zerikusia daukan
sinbolo ikusgarri bat agertuko da kanpokaldean.
Autobusak 13:00etan itzultzen dira,
herri guztiak zeharkatuz.
Beste batzuk "maletea" daroe
eta bertan bazkaltzen dabe edota inguruko jatetxeetan.
“Arratiako Errogatibak Urkiolara”
II. argazki lehiaketea
Zulaibar, Arratiako Lanbide Ikastegiak,
argazki lehiaketa bat eratu dau Arratiako herriek Urkiolara egiten daben
errogatibea gai moduan hartuta. Ekainaren 16an, zapatuan dira aurtengo errogatibak
eta argazki kamara zein sakeleko telefonoa prest eroateko aholkua luzatzen
dabe. Ez dagoz alperrik 200 euro sarietan! Edozein argazki da baliogarria
ohitura honen balio antropologikoa, etnografikoa, mendizaletasuna edo
erlijiosoa gogoratzen dauela.
Partehartzaile bakoitzak, gehienez jota, hiru argazki bialdu ahal ditu
lehiaketara parte hartzeko. Emailez bada, errogatibea@zulaibar.org helbide
elektronikora, eta paperan bada Andra Mari Parrokia, Elexalde 22, 48140 IGORRE
helbidera.
Laster agertuko dira zehaztasun gehiago.
Antolatzailea: Arratiako Eliza
Laguntzaileak: Arratiako Udalen
Mankomunutatea
Arteako
Jubilatuen Elkartea
Gorbeialde landa
garapeneko elkartea
Zulaibar Arratiako lanbide ikastegia
Arratia, de rogativa a Urkiola
El sábado 16 de junio se celebra la
ancestral rogativa, caminando o en bus
El próximo sábado 16 de junio tendrá lugar la rogativa que desde tiempo
inmemorial organizan las parroquias de Arratia al santuario de Urkiola, para presentar
su vida y sus necesidades a Dios por mediación de San Antonio de Padua. Tradicionalmente,
cada municipio del valle organizaba su propia rogativa el sábado siguiente a la
festividad de San Antonio, pero desde hace unos cincuenta años todas las parroquias
de Arratia la realizan de manera conjunta. Este año, la organización de la
rogativa corresponde a la parroquia de Artea.
Por su parte, la Mancomunidad Municipios
de Arratia ha dispuesto cuatro autobuses para llevar a aquellos peregrinos que
no se puedan desplazar a Urkiola en su
propio coche o andando y evitar, en lo posible, la masiva afluencia de turismos
de otros años.
Caminando desde Dima, Igorre y Zeanuri
Se han
organizado tres marchas guiadas para todos aquellos que quieran acercarse a Urkiola
caminando y conociendo tres de las numerosas rutas de peregrinación que parten
de los municipios del valle. En este
caso las rutas guiadas partirán desde la plaza de Dima, a las 06:00 horas,
desde la ermita de San Antonio de Igorre a las 06:00 horas y desde la ermita de
San Antonio txikerra de Zeanuri, sita
junto a la plaza, a las 07:30 horas. Se aprovechará la rogativa para dar a
conocer el PR-BI 1 entre Zeanuri y Urkiola, que hace tres
años señalizó la asociación Joko Alai, en colaboración con el Ayuntamiento de
Zeanuri. El PR parte del casco urbano de Zeanuri, para pasar por Soloeta y
Makaztui y dirigirse a Zumeltza; desde aquí, los 5,5 kilómetros que
restan hasta el santuario se realizan siguiendo el GR 12 (senda de Euskal
Herria). Es un recorrido que se puede realizar en tres horas y quince minutos,
caminando a una marcha normal.
II Concurso fotográfico
Este año se celebra la segunda edición del concurso de
fotografía organizado por el Centro de Formación Profesional Zulaibar. Se
podrán enviar hasta un máximo de tres fotos de cualquier motivo de la jornada
(religioso, ecológico, montañero…), antes del 29 de junio, a una de la siguientes direcciones: por correo
electrónico: errogatibea@zulaibar.org; por
correo postal: Andra Mari Parrokia, Elexalde 22, 48140, Igorre
El premio de
la fotografía ganadora consistirá en un bono valorado en 200 euros que se podrá
canjear por productos en los comercios
de la Asociación
de Comerciantes de Arratia.
Programa de actos en Urkiola
El programa de actos que se
desarrollará en Urkiola comenzará poco antes de las 11:00 horas, dando la
bienvenida a los peregrinos, que seguidamente se dirigirán al santuario
entonando letanías. Una vez dentro, dará comienzo la santa misa que será presidida
por todos los curas del valle de Arratia. La misa se oficiará bajo el lema “Cantemos al Señor que es bueno (Jaunari
kanta, ona da-ta!)”. Este lema subraya, por un lado, el valor de la canción
y la música también para alabar a Dios, y, por otro lado, siendo este año Artea
la población organizadora de la rogativa, homenajear a dos músicos populares
tan conocidos en esta tierra: Leon Bilbao y Maurizia Aldeiturriaga. Hijos de
ambos músicos portarán los instrumentos musicales de sus padres (albota y
pandero) para ofrecerlos en la eucaristía como símbolos de la hermandad creada
por la música por encima de credos e ideologías.
Tras la misa y la foto oficial de los peregrinos en
las escalinatas del santuario, la
Asociación de Desarrollo Rural Gorbeialde y la Asociación de Jubilados
de Artea sorprenderán a los asistentes con un detalle de label 100% arratiano
que dará un toque gastronómico a la jornada.
A las 13:00 saldrán los autobuses que llevarán de
vuelta a sus municipios a los peregrinos que se hayan desplazado en este medio
de transporte.
MÁS
INFORMACIÓN:
¿Quiénes
eran Leon y Maurizia? http://arratiaeliza.blogspot.com.es/2012/08/artea-leon-eta-maurizia-gogoan.html
No hay comentarios:
Publicar un comentario