Páginas

viernes, 26 de diciembre de 2014

V. PDE Artean, itaunketaren emoitzak



Arteako parrokian be, aurretik Arantzazun egin zan moduan, V. PDE (Ebanjelizazio Plana) dala-eta, mezatan lantzeko asmoa agertu zan, hiru ekitalditan edo.

 

Artean be domeka arrunt bat aukeratu genduan, ez olata mezarik ezta urte hurrenik, ohizkoen eritxiak jaso ahal izateko. Horretarako itaunketa errez errez bat prestatu zan aurretiaz. Biriritan atzeratu zan itaunketa eguna era egoki baten egin ahal ziateko.

Jakinik jende askok ez dakarrela boligraforik edo gafarik, baina euren erantzunak be jasoteko asmotan, boluntario taldetxo bat prestau zan boligrafoan eskeintzeko edota jendeak ahoz esandako itaunketa orritxoetan jasoteko. Honetan katekesiko ama talde batek eskertzeko laguntasuna eskaini eban.

Pentsatu eta egin. Abenduaren 14an, 11:30etako ospakizunera etorri zan jendeari itaunketa txiki bat erantzuteko aukerea emon jakon.

Partaideak, hirutik bat, gizonezkoak, besteak andrazkoak.

Adinean, jakina da gazteen faltea, 0-20 urte bitarteko inor be ez egoan, eta 20-40 urte bitarteko pertsona bakarra.

Abade bako ospakizunak dirala-eta, puntu inportante bat oraintsu hasi dira domekatan Artean eta, gehienak ondo edo oso ondo balorazten dabez, txarto lagun batek baino ez.


            Oso ondo baloratuz iran Famili katekesiko ospakizunak, hilean behin parrokiko mezatan ospatzen direnak. %94ak ondo edo oso ondo baloratzen dabez.

Arratiako Eleizean gogotsu edo pozik ikusten dabe euren burua erdiek, eta Eleizearen etorkizuna hirutik bik pozik edo gogotsu  ikusten dabe. Aita Santu barriaren zeregina eta orain dagoen askatasuna dira baloratzen diren gauza bi.

Jarraipena emongo jako hurrengo domeka baten Eleizbarrutitik datozen itaunketak kontuan harturik. Hona ba Arteako esperientzia txiki hau. Ez bakarra, Artean bertan beste taldetxo bat eratu da-eta PDE hau lantzek ohilean behin fitxekin.

Hona datuok zehatz zehatz:



V. PDE Arteako itaunketa. Emoitzak (2014-12-14) Laburpena

Sexua


Gizonezkoa
12
34%
Andrazkoa
23
66%

Adina


0-20 urte
0
0%
20-40
1
3%
40-60
7
20%
60-80
18
51%
80 urtetik gora
9
26%

Arratiako Eleizean zelan sentitzen zara?


Triste
4
11%
Pozik
14
40%
Kezkatuta
12
34%
Gogotsu
5
14%
Ezin hobeto
0
0%

Eliztar moduan etorkizunari begira zelan sentitzen zara?


Pozik
14
40%
Triste
3
9%
Kezkatuta
10
29%
Gogotsu
8
23%
Ezin hobeto
0
0%

Domeketako abadebako ospakizunak zelan baloratzen dozuz?


1
1
3%
2
0
0%
3
4
11%
4
14
40%
5
16
46%

Famili katekesiko ospakizunak zelan baloratzen dozuz?


1
0
0%
2
0
0%
3
2
6%
4
12
34%
5
21
60%

1.- oso txarto   5. ezin hobeto.

No hay comentarios:

Publicar un comentario