Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
URTEAN
ZEHARREKO XX. IGANDEA - (C)
Egun
on Jaunaren Eguna ospatzeko alkartu
zareen guztioi.
Domekako
Eukaristian, fededunok Jesusen ikasle lez alkartzen gara eta ospakizun honetan,
Jaungoikoaren Berbea entzuten dogunean eta Jesusek emoten deuskun bere
Gorpuzaren janaria hartzean, Jaungoikoak bere maitasunez inguratzen gaitu, eta
maitasun hori, guretzat parkamen eta grazia bihurtzen da.
Jesus
ez da etorri mundura gauzak dagozan lekuan iztera; gizarte hau aldatzen etorri
da. Eta haren jarraitzaileok jarrera bat hartu beharrean aurkitzen gara: bere
alde edo bere aurka.
Jesusi
jarraitzeko gogoa barriztatuz, hasi daigun Eukaristia.
“ Hemen alkartu gara guztiok…”
DAMU-OTOITZA
Senideok:
Prestau gaitezan Eukaristia ospatzeko, Jesusegaz batera geure burua
Jaungoikoari opari lez eskeintzeko:
Jesus Jauna, gure alde bizia emon
zenduana. ERRUKI JAUNA
Jesus Jauna, heriotzea garaituz, betiko bizi
zareana. KRISTO ERRUKI
Jesus, Jauna, guztionganako maitasunak
eraginda bizi izan zinana. ERRUKI
J.
HITZAREN LITURGIA
Jr. 38, 4-6.8-10
Jeremias
profeteak, Jaungoikoaren izenean, Jerusalenen hondamendia iragarten dau. Haren
berbak ez dira ontzat hartuak, eta salatua eta aurrean erabilia izango da.
Erantzun salmoa: 39 salmoa
Jaunak
behartsuak eta uste onekoak salbatzen ditu beti. Salmoarekin, kantatu dagigun
gure salbamena.
“ Ez egon Jauna, nigandik urrun; zeurea
nauzu, zatozkit lagun.”
Eb. 12, 1-4
Irakurgai
honetan, gure fedea bizi eta testigantza jator bat emotera dei egiten jaku.
Lk. 12,
49-53
Jesusi
jarraitu nahi badeutsagu, nahigabeak jasan beharko ditugu; baina, bere laguntza
izango dogu.
Entzun
dagiguzan bere berbak, “aleluia” abestuz
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok,
zuzendu deioguzan geure eskariak Jaungoiko Aitari;
-
Elizaren alde: salbamenaren
ezaugarri eta bide izan daitela munduko herrialde eta kultura guztietako
gizon-emakumeentzat.ESKATU DEIOGUN JAUNARI
-
Apurtuta dagozan eta maitasuna galtzeko zorian dagozan
familien alde: euren inguruan eta kristau alkartean aurkitu dagiela behar daben
laguntza. ESKATU…
-
Behartsuen eta errefuxiatuen alde:
pertsona lez onartuak izan daitezela eta beharrezko daben laguntza jaso dagien.
E…
-
Eukaristia hau alkarrekin ospatzen
dogunon alde: Jesusi jarraitzearen poza bizi dagigula eta bere antzera jokatzeko
adorea izan dagigun. ESKATU…
Entzun Jauna gure eskariak, isuri egizu
gugana zure maitasuna. Horixe eskatzen deutsugu J.G.J.B. AMEN
AZKEN AGURRA
Jaunak
mundua barriztatzera bialdu gaitu orain. Aurkituko dogun gaiztakeria
menperatzen ahalegindu gaitezela eta Jaungoikoaren Erreinuaren alde gogotsu
jokatu dagigula. Jainkoaren bakea eta grazia geugaz izan dagiguzala beti.
“Alkartuta goazen”
URTEAN ZEHARREKO XX. IGANDEA
- (C)
Egunon eta ondo etorriak Jaunaren Eguna ospatzeko
alkartu zareen guztioi.
Domekako
Eukaristian, fededunok Jesusen ikasle lez alkartzen gara eta ospakizun honetan,
Jaungoikoaren Berbea entzuten dogunean eta Jesusek emoten deuskun bere
Gorpuzaren janaria hartzean, Jaungoikoak bere maitasunez inguratzen gaitu, eta
maitasun hori, guretzat parkamen eta grazia bihurtzen da.
Jesus
ez da etorri mundura gauzak dagozan lekuan iztera; gizarte hau aldatzen etorri
da. Eta haren jarraitzaileok jarrera bat hartu beharrean aurkitzen gara: bere
alde edo bere aurka.
Poco
a poco vamos descubriendo que ser cristiano es un proceso continuado, un querer
vivir siguiendo a Jesús y sirviendo a los hermanos. Con frecuencia se oye que
no es fácil ser cristiano, que no es lo mismo “predicar que dar trigo”, que parece que nadie
escucha el Mensaje de Jesús. Sin
dejarnos vencer por las dificultades hemos de comenzar la tarea del Reino una y
otra vez. No es fácil ser testigos de Jesús en medio del mundo, pero en el
intento está la felicidad, y la fuerza del Espíritu que nunca nos deja solos.
Jesusi
jarraitzeko gogoa barriztatuz, hasi daigun Eukaristia.
“ Bihotz batez…”
DAMU-OTOITZA
Senideok:
Prestau gaitezan Eukaristia ospatzeko, Jesusegaz batera geure burua
Jaungoikoari opari lez eskeintzeko:
- Jesus Jauna, gure alde bizia emon
zenduana. ERRUKI JAUNA
- Jesus Jauna, heriotzea garaituz betiko
bizi zareana. KRISTO ERRUKI
- Jesus, Jauna, guztionganako maitasunak
eraginda bizi izan zinana. ERRUKI
J.
HITZAREN LITURGIA
Jr. 38, 4-6.8-10
Jeremias
profeteak, Jaungoikoaren izenean, Jerusalenen hondamendia iragarten dau. Haren
berbak ez dira ontzat hartuak, eta salatua eta aurrean erabilia izango da.
Jeremías
anuncia con libertad el mensaje de Dios. Por eso es perseguido.
Erantzun salmoa: 39 salmoa
Jaunak behartsuak eta uste onekoak
salbatzen ditu beti. Salmoarekin, kantatu dagigun gure
salbamena.
El
hombre creyente, pone su confianza en Dios.
“ Ez egon Jauna, nigandik urrun; zeurea
nauzu, zatozkit lagun.”
Eb. 12, 1-4
Irakurgai
honetan, gure fedea bizi eta testigantza jator bat emotera dei egiten jaku.
Jesús
anunció con libertad la Buena Noticia y fue perseguido.
Lk. 12,
49-53
Jesusen
bidea estua da. Gogor egiten jaku, Berari jarraitzea. Berak eskeintzen deusku
laguntza eta grazia
Querer
vivir en fidelidad a Dios y al mensaje de Jesús trae inevitablemente conflictos
y problemas. Suele suceder que los valores del Reino no van en la misma línea
que los que ofrece la sociedad, basada en la competencia y en el poder. Por
esos Jesús puede decir que ha venido a traer fuego a la tierra.
Entzun
dagiguzan bere berbak, “aleluia” abestuz
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok,
zuzendu deioguzan geure eskariak Jaungoiko Aitari;
-
Elizaren alde: salbamenaren
ezaugarri eta bide izan daitela munduko herrialde eta kultura guztietako
gizon-emakumeentzat.ESKATU DEIOGUN JAUNARI
-
Por nuestra comunidad parroquial
para que siguiendo a Jesús, estemos dispuestos a acoger y perdonar a todos.
ESKATU…
-
Behartsuen eta errefuxiatuen alde:
pertsona lez onartuak izan daitezela eta beharrezko daben laguntza jaso dagien.
E…
-
Por cuantos celebramos esta Eucaristía, para
que seamos personas pacíficas, que
siempre destaquemos lo positivo de los demás. ESKATU…
Entzun Jauna gure eskariak, isuri egizu
gugana zure maitasuna. Horixe eskatzen deutsugu J.G.J.B. AMEN
AZKEN AGURRA
Jaunak
mundua barriztatzera bialdu gaitu orain. Aurkituko dogun gaiztakeria
menperatzen ahalegindu gaitezela eta Jaungoikoaren Erreinuaren alde gogotsu
jokatu dagigula. Jainkoaren bakea eta grazia geugaz izan dagiguzala beti.
Dios
será nuestra fuerza y nuestra alegría en medio de las pruebas de la vida
Recibamos
su bendición
“Alkartuta goazen”
No hay comentarios:
Publicar un comentario