Páginas

domingo, 4 de marzo de 2012

Pausoz pauso... Pazkotik bizi: Arantxa Jaka

Garizuma 2012 zikloaren barruan, joan dan barikuan ospatu zan Igorren Arratiako parrokiek eratutako lehen hitzaldia Arantxa Jaka agustindarraren eskutik. Arratiako ia herri guztietatik etorritako 80 lagunek arretaz eta gustoz jarraitu eben azalpena.


Pazko argipean argitu eban garizumako ibilbidea, lehentasuna Pazkoari emonaz, handik ulertzen dogu eta garizumea bere zentzun betean. Biztu zanak, berbiztu zanak, bere bizitik emoten dausku bizia. Bizia emon eta bialdu. Bialduak bere mezua zabaltzera, bere ebanjelioa zabaltzera, zorion bidea jorratzera, biziaren alde lan egitera. Ezin holakorik zabaldu lehenik guk ez badogu bizi izan, barruratu, gureganatu.

Pausoz pauso dagigu hau guzti hau, norberaren mugak eta ezinak onartuz. Horreek onartu bai, baina Jainkoak emon deuskuzan ahalmen guztiak aprobetxatuz, kexaja bizi beharrean, egunak bedeinkatuz, bizia bedeinkatuz.

Keinu txikiak, zarata barik, ekinean apal, hor dogu gure misioa, behar bada urrunera joan barik. Horretara animatzen eban Arantxa Jakak.

Azkenean jendeak ere aukera izan eban bere itaun edo gogoetak konpartitzeko. Tartetxo baten HEMEN erlijio gogoetarako aldizkaria ere aurkeztu zan eta ale batzuk zabaldu interesadunen artean.

Hurrengo zita martxoaren 23an izango da, Igorreko parrokiko lokaletak, arrastiko 7etan, Juan Mari Uriartek lagunduko dausku Bakea eta adiskididetzea Euskal Herrian gogoetarekin.