Bermeoko Santa Eufemia eta Santa Mariako parrokien kurtso hasiera
Kanta: Jesusgez gehiago gara
Caritas + karmeldarrak + sagrado corazón ikastetxea + ekonomia eta diruzaina + obrak eta mantenua + parrokiko bulegoa + kidenda + famili ospakizuna + osasun pastorala + irakurleak + katekesia + misa latinoamericana + eleiztarrak + abadea = Jesusegaz + gara
Talde bakoitzak ezaugarri bat eskeini dautso Jainkoari. Kandela biztua, aurtengo lemagaz, banandu da taldean konpartitzeko.
Parrokiko boluntario talde ezbardinetako ordezkariek eroango dabez eskeintzak.
Ikasi aurtengo kantea:
Aditu! Jesusegaz
gu gehiago gara!
Bizitzan lagun zintzo,
argi, bidea da.
Aurten ere erne bizi,
hor salbatzailea:
bihotza samurtzen dau,
indar sortzailea!
Zerutu lurra, ez da erreza
bakarka ezin duguna.
Andra Mariak aupatzen gaitu
ausardiaz zuregana.
Zerutu lurra, opari bat da
Jaunak ematen diguna:
eskerrak eman eta aurrera
ausardiaz zuregana.
Jose Mari Kortazat
Iturria: https://otoi.eus/2025/09/19/ikasturtea-hasteko-otoitza/




No hay comentarios:
Publicar un comentario