Mendata, Ereño, Morga, Busturian Altamira eta Bermeo.
Jai honetarako liturgia lagungarriak euskeraz. Aukera bi eta lau gogoeta. Mikel gurea kantaren letra osoa.
Irakurgaiak euskeraz.
Gorde, gorde Busturialdie.
Goazen alkarturik Busturi_aldera
Mikel aingerua bisitatzera.
Mikel...
Autortu dagigun bere aurrean
biziko garela geure fedean.
Mikel...
Mikel aingerua gure babespe:
batera gaitezen zahar eta gazte.
Mikel...
Mikel, zaindu beti zuk gure auzo,
jende ta abere, solo ta baso.
Mikel...
SAN MIGEL JAIA
Irailaren 29an
Sarrera
Senideok: Ondo etorriak …-ko S.Migelen ermitara bere
eguna dala eta gure fedea ospatzera. Jainko
Aitak ere era askotara egiten deusku berba eta eskeintzen deusku laguntza;
euretariko era bat da aingeruen bitartez. Eskertu deioguzan Jainko Aitari bere
guganako maitasuna eta ardurea gogoz
parte harturik Eukaristi hontan eta danon alde gure otoitza bihotzez eskeiniz
Hasi daigun gure alkar topaketa hau “Zein gozo ta eder dan” kantatuz.
Otoitza
Zure jakituria handian, Jauna,
Zeuk ezarten deutsazu euren eginkizuna,
bai aingeruei, bai gizakiei;
egizu, zeruan beti zure serbitzari dozuzanak
lurrean gure biziaren zaintzaile izan daiguzala.
Zure Seme Jesukristo.
Irakurgaiak
Apokalipsis 12,7-12a
Mikel eta bere aingeruak burrukatzen dabe herensugeagaz.
Ondoren, gudua
izan zan zeruan: Mikel eta
beronen aingeruak herensugearen aurka. Herensugea eta beronen aingeruak gogor
borrokatu ziran, baina ezin izan eben garaitu, eta aurrerantzean zeruan ez zan
tokirik izan hareentzat. Bota egin eben, beraz, herensuge handia, antzinako
sugea, deabru eta Satanas deritzana, mundu guztia engainatzen dauena; lurrera
bota eben bere aingeruekin batera.
Orduan, ahots
handia entzun neban zeruan esaten:
«Orain etorri da
gure Jainkoaren
salbamena,
indarra eta
erregetza
eta beraren
Mesiasen agintea;
bota dabe-eta
gure senideen
salatzailea,
gau eta egun
Jainkoaren aurrean
salatzen zituena.
Bildotsaren
odolaz
eta aitortu daben
mezuaz
garaitu dabe gure
senideek:
ez dabe euren
bizitza maite izan
heriotzaren
aurrean
atzera egiteko
beste.
Poztu, beraz,
zeruak
eta bertan bizi
zareenok».
Artea. Elexabeiti |
Sal
137, 1-2a. 2b-3. 4-5. 7c-8
R. Txalo egingo dautsut, Jauna, zure aingeruen aurrean.
R. Txalo egingo dautsut, Jauna, zure aingeruen aurrean.
Eskerrak emoten deutsudaz, Jauna, bihotz-bihotzez,
beste jainkoen
aurrean zu kantuz
ospatzen.
Zure tenplu
santura begira auspezten naiz,
zuri eskerrak
emonez:
zeure maitasun
eta leialtasunaz,
paregabe handi
egin dituzu zeure izena eta promesa.
Dei egin
neutsunean, entzun egin zeunstan,
bihotzean kemena
bizkortu.
Eskerrak emongo
deutsuez, Jauna, munduko errege guztiek,
zure promesaren
barri jakitean.
Zure nagusigoa
dala eta, kantatuko dabe:
«Handia da
Jaunaren ospea!»
Ebanjelioa:
Juan 1,47-51
Igorre |
Aldi haretan, Jesusek Natanael Beragana etorten ikusi eban, eta esan
eutson:
- «Hona hemen egiazko israeldarra, azpikeriarik bakoa».
Natanaelek esan eutson:
- «Nondik ezagutzen nozu?».
Jesusek erantzun:
- «Felipek zuri dei egin baino lehen, ikopean zengozala, ikusi zindudazan Nik».
Natanaelek erantzun:
- «Rabbi, Jainkoaren Semea zara Zu; Israelgo Erregea zara Zu».
Jesusek erantzun:
- «Ikopean ikusi zindudazala esan deutsudalako sinisten dozu? Hori baino handiagorik ikusiko dozu».
Eta esan eutson gainera:
- «Bene-benetan dinotsuet: zerua zabalik ikusiko dozue, eta Jainkoaren aingeruak gora ta behera, Gizonaren Semearen gainean».
- «Hona hemen egiazko israeldarra, azpikeriarik bakoa».
Natanaelek esan eutson:
- «Nondik ezagutzen nozu?».
Jesusek erantzun:
- «Felipek zuri dei egin baino lehen, ikopean zengozala, ikusi zindudazan Nik».
Natanaelek erantzun:
- «Rabbi, Jainkoaren Semea zara Zu; Israelgo Erregea zara Zu».
Jesusek erantzun:
- «Ikopean ikusi zindudazala esan deutsudalako sinisten dozu? Hori baino handiagorik ikusiko dozu».
Eta esan eutson gainera:
- «Bene-benetan dinotsuet: zerua zabalik ikusiko dozue, eta Jainkoaren aingeruak gora ta behera, Gizonaren Semearen gainean».
Herri Otoitza
1. Eleizaren alde: Gaurko gizarte aldaketen aurrean,
kikildu ordez, aurrera pausoak emoteko behar diren buru argia eta bihotz
kementsua izan dagizan. Eskatu deiogun
Jaunari.
2. Zugana deitu dozuzan hildako gure anai-arreben alde;
batez ere …-ko auzokoen alde, zure errukiari esker benetako atsedenean eta
betiko bizitza aurkitu daitezan eta
euren etxeko eta lagunak eurekin barriro eta betiko alkartzeko itxaropenean
bizi gaitezan. Eskatu deiogun Jaunari.
3. Gaur egun ere badira bazterrean itzitako alargunak,
umezurtzak, zaharrak eta beste pertsona asko. Kristau alkarteen eta herri
agintarien aldetik zor jaken ardura izan
dagien. Eskatu deiogun Jaunari.
4. Gu danok jaio gara zorionak izateko alkar lagunduz eta
parkatuz. Gure eguneroko tentaldiak garaiturik aingeruen antzera gure
bizitzaren egin onakaz Jainkoa goratu daigun eta holan gure bizitzari benetako
zentzua emon deiogun. Eskatu
deiogun Jaunari.
Aingeruak,
eta goiaingeruak, Jainkoaren mezulariak dira judeguen tradizioan. Jainkoaren
eta gure arteko bitartekariak. Herensugearen aurkako borrokan gure lagun
ditugu. Jainkoarengana urreratzen laguntzen deuskuen guztiengan ikusi edo
sumatu daikeguz. Jainkoaren zerbitzuan dagoz, haren zerbitzariak dira.
Jainkoa
ez dago inoiz koberturarik kanpo, bere aingeruek inguratzen gaitue. Jarri
zaitez hartuemonean beragaz.
Zergaitik
Euskal Herrian hainbat jai Migel Deunaren egunaren inguruan? Negua eta Udaren
jaiak aparte, udabarrikoa dogu, pazkoan, eta beste hau, neguari begira eguzkiak
indarra galtzen hasten danean. Aurreko jai batzuen aztarna ete da?
Otoitza
Gure otoitz apalekin eskeintzen deutsugu,
Jauna,
goresmen-opari hau:
aingeruak zure aintzaren aurrera eroanik,
onartu egizu, eta guretzat sakramentu
salbagarri egin.
Jesukristo.
Aingeruen
prezafioa
Egokia da, bai, eta zuzen
non-nahi eta beti Zuri eskerrak emotea,
Jauna, Aita guztiz santu,
Jaungoiko on betiko Horri.
Eta zure haunditasuna gorestea,
zure aingeruak eta goi-aingeruak ospatzean.
Euroi emoten deutsegun ospeak
Zeu goresten zaitu, Jauna;
eta euroi autortzen deutsegun edertasunak
Zu neurribakoa zarala erakusten deusku
eta izate guztiak baino goragokoa,
Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
Beronen bitartez dau aingeruen taldeak
Zure santutasuna goresten,
eta eurokin batera, geuk ere pozik adoratzen
zaitugu,
bihotz batez kantari:
Otoitza
Hartu dogun Eukaristia honek, Jauna,
indar-barritu gagizala;
eta, zure aingeruak zaindari doguzala,
aurrera egin daigula gure salbameneko bidean.
Jesukristo.
Igorre. San Migel |
Bigarren aukerea
MIKEL DEUNAREN JAIA
SARRERA:
Ermita honetako zaindaria dan Mikel
Goiaingeruaren jaia ospatzera urreratu gara. Pozez eta alaitasunez ospatu nahi
dogu egun eta jai hau.
Jaiak aukera on bat emoten dauskue aurtengo urtea gogoratzeko; zelakoa
izan dan, zer egin dogun, zelan joan jakun; eta datorren urtera begira
jartzeko, gure ametsak eta gurariak Jaungoikoari luzatzeko.
Eskerrak emon ondo joakuzan gauzakaitik eta laguntza eskatu jatorkuzan
egunetarako. Hau da aingeruen eginkizuna, gugaitik zaintzen egon eta gure
bideak gorde eta zaindu.
Beti
lez, apaltasunez urreratu gaitezan Jaungoiko Aita onagana, gure pekatu eta huts
guztien parkamena eskatuz.
·
Jesus Jauna, guztiak salbatzea nahi dozuna.
Erruki, Jauna
·
Jesus Jauna, dana Aitaren aintzarako egin dozuna.
Kristo erruki
·
Jesus Jauna, pekatariekana hurreratu zineana.
Erruki Jauna.
LEHENENGO
IRAKURGAIA:
Apokalipsis liburuak esango deusku zeruan egun zan burrukaldia aingeru
on eta txarren artean. Eta Jaungoikoaren eta Kristoren indar eta laguntzaz salbatuak izan gara.
EBANJELIOA.
Natanaelen jazokizuna eta aukeratzea gogoratuko deusku gaurko ebanjelio
zatiak. Eta hor agertzen dira bai ta be aingeruak euren zeregina beteten.
Zutundu gaitezan eta Ebanjelioa entzun aurretik abestu dagigun Aleluia.
HERRI
OTOITZA
Behar izenean gagozan ezkero, Jaungoiko Aitagana urreratu gaitezan eta
bere aurrean ipini dagiguzan gure behar izen eta eskariak. Gaur Mikel
Goi-aingeruaren laguntza dogula urreratuko gara.
·
Gure Eleizearen alde: benetan onerako eta serbitzurako
lan egiten eta bizi izaten erakutsi deiskun. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
·
Nekeetan bizi diran guztien alde: zahar, gaixo, lan
barik, bakarrik dagozanen alde: Jaungoikoaren indarragaz eta gure laguntzaz
bizikera horretatik hainbat arinen urten dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
·
Mikel Goi-aingeruaren indarrak, guri be, eskuzabalagoak
eta anaikorragoak izaten eta egite onen bitartez geure itxaropenaren barri
emoten lagundu deiskun. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
·
Gure herriko bakearen alde: Bizkaiko eta Dimako kristauok
baketzearen begirunean eta anaikortasunaren bideak bilatzen ahalegindu
gaitezela geure eguneroko bizitzan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Aita, haundiak dira gure beharrizanak. Zure
laguntzan daukagu gure uste guztia. Onartu gure eskariak eta emoiguzu Zure
laguntza. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen
BERBALDIA
Duda
barik aingeruen artean ezagunenak Migel, Gabriel eta Rafael Goi-aingeruak dira,
eta hiruren artean batez be Mikel Goi-aingerua da entzunena, eta ori argi
ikusten da kristau herriak emon deutson harrera eta ezagutzean. Non nahi
ikusten dira Mikel deunari eskeinitako Eleiza eta ermitak eta ospatzen diran
jaiak hainbeste herritan.
Biblian
aingeru hitzak mezularia esan nahi dau. Jaungoikoaren ondoan dagoan espiritu
garbia bere mezuak eta aginduak beteteko eta gizakiei eroateko.
Bigarren
gizaldian Origenes jakintsuak esaten eban: kristauak sinisten dogu Jaungoikoak
bakoitxari aingeru bat jartzen deuskula zaintzeko eta zuzentzeko.
Duda
barik oso gatxa da ulertzea espirituzko arazoa dan hau. Baina Eleizaren
doktrinan argi dagoana da gure lagunkideak dirala, gu zaindu eta laguntzen
dauskuenak, kontsejuak emoten deuskuenak eta eguneroko arazo eta arriskuetan
zaintzen gaituenak.
Baina
gaurko gizon-emakumeak, guk, gaurko munduan bizi gareanok, ikusten eta ikututen
dana bakarrik sinistu eta onartzen dogu mundu honetan eta zer dinogu arazo
honeri buruz? Eroan leiteke hartu-emon bat Jaungoikoaren mezulari horregaz?
Etxean, lanean, hartu-emonetan eta galbitzazan leku guztietan? Erantzuna da
bai.
Lehen eta
behin fedearen eta graziaren bitartez arazo honegaz konturatu behar gara,
geureganatu, euren prezentziagaz jabetu, eurekaz hitz egin, ixilean edo
otoitzean, geure ondoan dagoan eta konfiantza daukagun pertsona bategaz lez.
Eta geure
aingeruagaz daukagun tratuagaz, laster hasiko gara deskubritzen, itxura baten
kasualidadearen edo suertearen ondorena dan lekuan, geure ondoan dagoan eta
zaintzen gaituan eragina dala, eta gure bizitzan holako gauza asko jasoten
dira, itxura baten esplikazinorik ez daukenak.
Horrela
aingerua, eta gure aingeru zaintzailea, gure laguntza paregabea dogu gure
eguneroko bizitzan eta arazoetan. Jaungoikoagana eta gure lagun hurkoengana
urreratzeko eta geure munduko arazoetan zuzen jokatzeko.
Baina
kontuan euki behar dogu, aingeruak gure lana eta ahalegina inoiz be ez dituela
beteko, geure ahalegin guztia jarri behar dogu zintzoak izaten, gauzak ondo
egiten, Jaungoikoaganako eta besteenganako hartu-emonak benetakoak izan
daitezan. Eta guk egin behar doguna inoiz be ez dau beteko aingeruak.
Honetara
konturatuko gara gauzak ez dirala, inoiz be, suertearen edo azarearen ondorenak
edo produktuak. Gu zaintzen gaituen aingeruak dira Jaungoikoak ipini deuskuzan
medio edo bitartekotasun bat guri laguntzeko, ze guzti honen atzean
Jaungoikoaren grazia eta ontasuna dagoz.
San
Bernardok 1010 emon euskuzan aholku edo kontsejuetan agertzen da berbaldi
zoragarri bat aingeruei buruz eta hiru esaldi jartzen ditu: Euren presentzia
errespetatu, behar dan lez jokatuz; euren laguntza eta mesedeak eskertu, guk
pentsetan doguzan baino gehiago eta haundiagoak dira-ta; eta euren laguntzan
uste osoa jarri, indar haundia dauke-ta.
Aingeruak
eta euren artean nagusi dan San Migelek lagundu nahi deusku, horretarako
sortuak izan ziran eta. Bakarrik egin behar dona da: eureri eskatu, bihotzez
dei egin eta onartu geure bizitzan.
Beste gogoeta bat (III)
GOGOETA
Natanael harriturik
geratu da Jesusek pikupean ikusi dauela esatean. Orduan, hori baino gehiago
ikusiko dauela esan deutso Jesusek: Gizonaren Seme lez ezagutuko dauela,
zeruaren eta lurraren arteko lotura-gune lez ikusiko dauela; hori sujeritzen
dau Has 28,12ko Jakoben eskailera zehar-aipatzean: “Zerua zabalik ikusiko
dozue, eta Jainkoaren aingeruak gora eta behera, Gizonaren Semearen gainean ”.
Jesus da Aitagana joateko bidea; Jainkoaren eta gizakiaren arteko joan-etorriko
bidea da Jesus. Jainkoaren eta gizakiaren arteko bitartekaria eta bitartekoa.
(Amundarain,
820)
Mikel Aingerua sarri
ikusten dogu borrokan gatxaren aurka. Egin dagigun itaun bat: Nork gura dau
mundu ezbardin bat, mundu hobe bat? Gehienok baietz esango genduke.
Bigarren itauna,
sakonduz. Horretarako, nor aldatu behar da, bestea (sistema, kapitalismoa,
auzoa..) edo ni neu? Normalean bestea zertan aldatu behar dan errez eta argi
ikusten dogu, geurea aldatzea ez da hain argia edo larria izaten. Itxaron
leike.
Azken itauna. Nor
dago prest txarto dagoen hori aldatzeko egin behar dan ahalegina egiteko? Batez
ere, hori txar hori gure barruan dagoenean?
Batzutan da
alperkeria, zertan aldatu ba…
Besteetan da besteek
esango dabenari bildurra. Hobe isilik eta lasai…
Inoiz bestea dana
eta besteak daukana gura izatea, inbidia.
Inoiz bildurra,
epelkeria, konpromisorik gura ez izatea…
Sarri behar dogun hori
baino gehiago eduki gura edo gorde…
Batzutan larrikeria
edatean edo jatean…
Borroka hori,
aingeruak eta deabruak, ona eta txarra, izan gaitezen apalak, ez gara
adoleszenteak, gure barru-barruan ere badago.
Gaurkoan, eskatu
daiogun Mikel goi-aingeruari bere adorea, bere ausardia, bere indarra onaren
alde egiteko, gure bihotz barruan, gure herrian, gure munduan.
Mikel, Mikel guria,
Zaindu,
zaindu
gure Euskal Herria!
Zeanuri. Uribe |
Beste gogoeta bat (IV)
Jainkoaren
aingeruak gora eta behera:
Jainkoak gizon emakumeekaz
komunikatu gura dauela adierazten deuskue aingeruek.
Jainkoaren ontasuna eta
hurbiltasuna hurreratu gizon emakumeei
eta gure gurariak eta kezkak Jainkoari aurkeztu.
Eguneroko gure borrokarako
adoretu gura gaituela agertu gura dausku Mikelek;
Jainkoak gure bizitzako bidetan
gure bide-lagun izan nahi dauela agertu gura deusku Rafaelek;
Gabrielek Jainkoaren inbitazioa
dakarsku: bere ebanjelioaren poza entzun eta plan salbatzailean parte hartzeko.
Gaurkoan eurei eskatuko
deutsagu, gure izenean gure esker ona agertzea Jainkoari eta bere Semeari
jarraitzeko prest gagozela adierazi.
Mikel Mikel Mikel gurea
(Vicente Aramburu [1947] doinua 159.
zenb.)
MIKEL, MIKEL,
MIKEL GUREA,
GORDE, GORDE
EUSKAL HERRIA
Goazen, euskalduna,
Aralarrera
Mikel Aingerua
bisitatzera
Aralartik zatoz,
herririk herri,
sinesmenez zahar
arimaz berri.
Urtero zatoz zu
gure artera
Kristoren fedean
gu sendotzera.
Euskaldun lurrean
ginen gu jaio,
gure sinesmena
bizirik dago.
Ongi etorria
gaur denok zuri
zu zaitugulako
gure zaindari.
Euskaldun guztien
zaindari zara
horregatik gatoz
zu agurtzera.
Gurekin zaude hemen,
Aingeru Deuna
bizkortu guregan
itxaropena
Denok pozik gaude,
zaindari umil,
aitona-amonak
ta neska mutil
Gure ama lurra
bedeinkatzera
zatozkigu lagun
gure+elizara
Biziaren zainak
sendo itzazu,
fede argiz inor
ez dadin antzu.
Gogoz elkarturik
hainbeste jende
ez gaitezen eror
etsaien mende
Bizia dakarzu
jaunak emana,
horregatik gatoz
gu zuregana.
“Jainko haina nor da?
eginez galde,
sasi-jauntxoei esan
zenien: “Alde!”
Zinezko kristauak
bedeinkatzera
urtero etorri
zaitez honera.
Herriko gaixoei
eman osasun.
horixe eskatzen
dizugu egun.
Jaunaren aingeru
leial ta zintzo,
bidez bide+eraman
gu zeruraino.
Nor Jainko adina
zeru-lurretan?
berari gorapen
gizaldietan!