Páginas

lunes, 5 de mayo de 2025

Bizkargi: hiru bikaritza batzen dauzan ermitea

 


Zapatuan ospatu zan Santakrutz Jaia Bizkargiko ermitan. Mendi horretan bat egiten dabe IV., V. eta VI. bikaritzak. Mezea ospatu zan 12etan, ohitura danez. Bost herri (gaur lau udalerri) batzen dira mendi horren magalean. Hona bere istoria...

Gurutzi Arregiren Ermitas de Bizkaia lan enblematikoan, Etxanoko (gaur egun Amorebieta-Etxano udalerria) ermita lez ageri da ermita hau. Dana dala, argitu beharra dago, ermita bera Morgako lurretan dagoela eraikita. Gerra sasoian desegen baeben be, dotore berreraikita dago gaur egun.

Aspaldi errogatibak egiten ebezen bertan Etxano, Gorozika, Muxika, Morga eta Larrabetzuk. Ordu eta toki nagusia beti euken Etxanoko abadeak eta ordezkariek.

Berton bat egiten dabe IV. bikaritzak (Durango), V. bikaritzak (kostaldea Gernikaldea) eta VI. bikaritzak (Txoriherri Uribe kosta). Datu kuriosoa aintzat hartzeko modukoa.



No hay comentarios:

Publicar un comentario