Maiatzak
1: SAN JOSE LANGILEAREN EGUNA
Olabarriko ermitea, Errigoiti
SARRERAKO OHARKIZUNA
Gaur,
maiatzaren lehenengo eguna, gure gizarteak LANGILEEN EGUNA ospatzen dau.
Eta, badira urte batzuk, Elizea, egun honi kristau kutsu bat emon nahirik, SAN
JOSE LANGILEAREN EGUNA ospatzen hasi zala.
Nazareteko
harotzak, Mariaren senar eta Jesusen aitaorde izan zanak, irakatsi deiskula
guztioi lana santutzen eta, lanaren bidez, geure izatea eta gizartea
hobeagotzen.
Hasi
dagigun Meza santua, "Hau da Jaunak egindako eguna..." abestuz.
DAMU-OTOITZA
Senideok,
damutu gaitezan geure hutsegite guztiekin, eta eskatu dagigun Jaungoikoaren
parkamena:
-
Jesus Jauna, lana Jaungoikoaren zirgor lez hartzen dogulako. ERRUKI,
JAUNA.
-
Jesus Jauna, sarritan lanari iges eginez, geure lanak inoren lepo gainera jaurtzen
ditugulako. KRISTO, ERRUKI.
-
Jesus Jauna, geuk lana daukagunean, besteen lanik-ezaz gitxi arduratzen
garealako. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Gn 1, 26--2, 3:
Gaurko
lehenengo irakurgaiak gogoratuko deusku zelan Jaungoikoak, mundua sortu
ebanean, gizona gauza eta izaki guztien gainean jarri eban. Harrezkero,
gizon-emakumeon egitekoa, geure lanagaz, Jaungoikoak gure eskuetan itzi eban
izadia hobeagotzea izango da.
Erantzun-Salmoa:
"Jauna, zure maitasuna..."
Mt 13, 54-58:
Bere
herriko jentearentzat, Jesus "arotzaren semea" baino ez da
izango. Jesusegan aparteko berezitasunik ez dabe ikusten.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Bere
sortze-lanean, lankide izatera dei egin deuskun Jaungoikoari zuzendu deioguzan
geure eskariak:
-
Elizearen alde: langileen arazoetatik hur egoten jakin dagian. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
-
Ugazaba eta langileen alde: euren hartuemonetan, zuzentasunez eta anaitasunez
jokatu dagien, eta ez norkeriz eta alkarri min
emonez. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Gure gizartean, ekonomia eta
lan-arazoen ardurea dauken guztien alde, agintarien eta sindikalarien alde: lan krisiari urtenbide
zuzen bat bilatzen ahalegindu daitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
-
Lanik aurkitu ezinda dabilzan guztien alde: beharrezkoa daben laguntza izan
dagiela. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
-
Meza honetan parte hartzen gagozan guztion alde: bakotxak bere lana ondo
egiten ahalegindu gaitezala, besteei
egiten deutsagun zerbitzu lez eta geure nortasunaren onerako. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Entzun,
Aita, lanaren egun honetan, San Jose Langilearen bitartez egiten deutsuguzan
eskari honeek. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Maiatzaren
lehenengo egun honetan, Jose Deunaren eguna ospatu dogu. Gure Mezako azken
agurra haren emazte eta gure Amarentzat izango da.
"Agur Jesusen Ama...."
2005eko
maiatzaren 1ean, lehen aldiz aita santu zala, Vatikanoko leihora urten eban
Benedito XVI.ak. San Joseri buruz egin eban berba. “Gaur maiatza hasten dogu. Kristau
herrian ondo errotutako ospakizun liturgiko bategaz: San Jose langilea. (…) Pio
XII.a aita santuak ezarri eban oroitzapen egun hau, duela berrogeita hamar urte
(beraz aurten 50-20=70 urte). Lanaren garrantzia nabarmen egiteko, hain zuzen
ere, eta Kristoren eta Elizaren garrantzia ere langileen munduan. Gaurko
gizartean (eta Elizan) ere beharrezkoa da “lanaren ebanjelioaren” testigantza
emotea (… ggoan izan Laborem exercens
entziklika). Gura dot inoiz lanik falta ez izatea (langabezian dagozan
familiak), gazteek batez ere, (gogoratu bertako gazteak, euren baldintzak,
exigentzia, etorkizun iluna, eta kanpotik etorritako gazte asko, lan egin
ezinik paper barik, paper barik lanik ez daukielako), eta lan-baldintzak izan
daitezela gero eta errespetu handiagoak pertsonentzat” (lan duina, juztiziaren muina).
“Joseren bizitza osoa
hartzen dau “arotzaren” tituluak. Lana izan zan Nazareteko bere familiari izan
eutson maitasuna adierazteko eguneroko bidea. Jesus ere esaneko izan zan,
Joseren lanean parte hartuz, eta ezagutu ere “arotzaren semetzat” ezagutzen
eben”.
Lanak, (ondo egina),
berbea betetzeak, lan duinak… Jainkoaren irudiko egiten gaitue. Berak bedeinkatzen
dau lan bila dabilena, beharrean dagoena, pentsioduna, gizona zein emakumea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario