Páginas

miércoles, 20 de noviembre de 2024

“Haurtzaro Solidarioa” aurten be Gernikaldean


Haurtzaro Solidarioa ekimena egingo da domekan Gernika LumonIparralde-Hegoalde misino taldeak antolatzen dauan ekimena da. Aurten, hamazortzigarrenez egingo da. Urte guztian zehar, katekesietan eta etxeetan jostailuak eta liburuak batzen ibili dira eta domekan salgai jarriko dira. Iñaki Malaxetxebarriak kontau deuskunez, gabonetako kontsumoari erantzun jasangarria emoten jako era honetara, azaltzen dau Bizkaia Irratiak.

Entzun hemen klikatuz


Erantzun handia orain arte

Danetarik batzen dabe, puzzleakbizikletakpanpinak… Domekan, Gernika-Lumoko Merkadu plazan izango da guztien salmenta eguerdiko hamabietatik ordubietara. Horrez gain, errifak be egongo dira salgai. Hamazortzi urtetan, Haurtzaro Solidarioa ekimenak erantzun handia izan dau. 85.000 euro inguru batu dabez orain arteko edizinoetan. Urtero-urtero egiten dan ekimen honetan ataraten dan dirua, gobernuz kanpoko erakunde bateri laguntzeko izaten da. Euleuk-eri emongo deutsie aurten. Senegalen, Sidibougau herrian dagoan eskolara bideratuko dau Euleuk erakundeak aurten Gernika Lumoko Haurtzaro Solidarioa ekimenean ataraten dan dirua.

Haurtzaro solidarioa elkartasun azokak hilaren 24an hartuko dau Gernikako Merkatu plaza

Hogei urte ekimena hasi zala. Mezea 12etan osaptuko da Errenteriako San Bartolome parrokian eta gero kale-jiran plazara joango dira familiak. Bigarren eskuko liburuen eta jostailuen azoka domekan izango da. Iparralde-Hegoalde misio taldeak antolatutako azokan bildutako dirua Euleukek Senegalgo Sidibougou herriko eskola koranikoan dauden ikasleen bizi baldintzak hobetzeko erabiliko da, irakurtzen dogu Hitzan.




Oizmendi Telebistan ikusteko klikatu berton




Iparralde-Hegoalde misio taldeak, urtero legez, bigarren eskuko liburuen eta jostailuen azoka egingo du azaroaren 24an (domeka), Gernika-Lumoko Merkatu plazan, 12:00etatik 14:00etara bitartean. Eta, bertan batutako dirua Euleuk elkarteak Senegalgo Sidibougou herriko eskola koranikoan (Daara) dauden ikasleen (ume talibeak) bizi baldintzak hobetzera bideratuko du.



Urdaibaiko katekesietan antolatu dute ekimena, eta azoka datorren asteko domekan izango den arren, horretarako jostailuak eta liburuak batzen ari dira. Hala, osasuntsu dauden jostailuak edo liburuak eman gura dituztenek Gernika-Lumoko katekesiaren lokalera eroan beharko dituzte, katekesi orduetan, edo martitzen goizetan, 10:00etatik 12:00etara bitartean.



Urdaibaiko katekesiak elkartasuna lantzeko asmoaga sortutako Haurtzaro Solidarioa proiektuak urtez urte proiektu desberdinetara bidaltzen du bildutako dirua, eta aurten Senegalera joango da, eta herriko eskola koranikoko ikasleen bizi baldintzak hobetzera bideratuko dute; hau da, ura, argi indarra, aterpea eta beste egokitze lanak egiteko erabiliko dute, lan horiekin ume talibeen bizi kalitatea hobetuz.



Izan ere, Euleuk elkarteak senegaldarren bizi kalitatea hobetzeko helburuagaz lan egiten du, batez ere emakumeen emantzipazioan, hezkuntzan eta osasunean. “Helburua da egitasmoak martxan jarri eta herritarren esku uztea, eurek horiekin jarraitzeko konpromisoagaz”, azaldu dute.



Elkartasuna zabaltzen.



Haurtzaro Solidarioa egitasmoak “elkartasuna praktikan jartzeko” aukera ematen die katekesietako umeei, izan ere, etxean dituzten jostailuetako batzuk oparitzen dituzte, horiek berriro saltzeko eta elkartasun proiektu bat diruz laguntzeko helburuz. Proiektua 2005ean jarri zen martxan lehen aldiz, eta ordutik ikasturte bakoitzeko lehen horihilekoan garatu ohi da, Haurtzaro Solidarioaren hamazazpi edizioetan 85.107 euro bilduz.



Ziurtatu dute, nahiz eta ekitaldi nagusia azaroaren amaieran egingo duten, lehenengo hiruhilekoaren zati handi bat egitasmoa lantzen igaro dutela (familientzako hitzaldiak, katekesi saioak prestatu eta garatzea, babesleak biltzea, kartelak egitea, zozketak diseinatu eta bakatzea, jostailuak jasotzea, horiek sailkatzea, ospakizuna prestatzea eta egitea…). “Hasiera batean katekesiak ziren proiektu hau prestatu eta gauzatzen zutenak, baina gaur egun Iparralde-Hegoalde taldeak koordinatzen du”, azaldu dute.



Eta, proposatutakoa bermatzeko, bi alderdi zaintzen dituztela diote. Alde batetik, ikasle eta gurasoak kontzientziatzen dituzte munduko baliabide banaketaren desorekaz, eta horrek “modu aktiboan” inplikatzea eskatzen duela erakusten diete: “Inplikazioa bermatzeko, familientzako hitzaldiak eta katekesi saio espezifikoak prestatzen dituzte, ardatz nagusia elkartasuna izanik”. Bestetik, zehaztutako egutegi baten baitan, zenbait ekintza planifikatzen eta koordinatzen dituzte, proiektuaren porrota ekiditzeko desorekak saihesteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario