https://arratiaeliza.blogspot.com/2017/12/la-iglesia-de-arratia-entrega-la.html
https://arratiaeliza.blogspot.com/2018/10/pobreen-aldeko-eguna-2018-jornada.html
https://arratiaeliza.blogspot.com/2019/11/4000-euro-batu-ditu-caritas-arratiak.html
https://arratiaeliza.blogspot.com/2020/12/caritas-arratia-entrega-9612-euros.html
Arrastion guztioi! Gaur
ez nator zuei berba luzerik egitera, zuekaz batera jaialdi solidario hau
ospatzera baino. Aita Santuak deituta, gogoan izan daigun, pobreak beti egongo
direla gure artean. Poetak esan ebanez: “negarra eta samina ez dauz inork
aditzen, entzuten”. Ez gaitezen holakoak izan. Zabaldu daiguzan gure belarriak
pobrearen garrasiari. Holan gure bihotza errukiz jantziko da eta gure eskua
zabal luzatuko senidearen alde.
Eskerrik asko Dimako
herriari eta Caritas Arratiari, holako ekintza solidarioa eratu eta
gauzatzeagaitik. Eredu zarie gure Bizkaiko Eleizean. Jarraitu holan, gogotsu
eta alaitsu, alkartasuna eta errebeindikazinoa josiz.
Bertan izan dira Dimako alkatea Gorospe jauna eta Aldundiko Kultura ahalduna dan Lorea Bilbao. Arratiako herrietatik bialdutako 150 marrazki be ikusgai izan dira, gaurko gaia iruditan agertuz.
9.012 euro batu da ekintza honetan, eta oso-osorik, Bilboko Errekalde auzoan kokatzen dan ‘Elurra’ egitasmorako izango da. Ekimen honen bitartez, gurasobakarreko familietako amei laguntzen deutse, normalean bitarteko gitxi dabezan amei, heziketa eskainiz lana lortzeko eta gizarteratzeko aukera izan daien. Hogeta hamar urtetik gora daroez egitasmo hau garatzen eta hiruhileko batean 300 lagun ingururi eskaintzen deutse arreta. Boluntarioen lana ezinbestekoa da egitarau hau eten ez daiten.
Eskerrik asko!
Azaroaren 13an, zapatuz, Pobreen Eguneko V. jaialdia ospatuko da. Berrogeta hamar artista inguruk jardungo dabe euren artea eta alkartasuna eskainiz arratsaldeko seiak eta erdietatik aurrera. Apurka-apurka ezagutuz goaz jaialdiaren zehaztasunak eta zozketa solidarioan banatuko diran sariak.
Ibon Iza eta Xabier Etxebarria bertsolariek, Bihotz Gorospe abeslariak, Dimako abesbatzak jardungo dabe, musika emonaldia, musika antzerkia eta EALE dantza-taldearen saioa be izango dira. Amaitzeko, bertaratutako guztiek txokolate beroa hartzeko aukera izango dabe.Arratiako Caritasek azaldu
dauanez, pobretasuna ez da eleiztarren edo sinistedunen arazoa bakarrik eta
herritar guztiek arduratu beharko leukie horretaz. Horregaitik, beste urte
batez, Pobreen Egunez Arratiako herritar solidario guztiak batzea proposatzen
dau, jaia eta gizarte zuzenagoaren aldeko konpromisoa buztartuz.
Bosgarren urtez jarraian
ospatuko da egun hau Arratian. Lehenengo hirurak Igorren izan ziran, iazko ekitaldia Zeanurin ospatu zan eta aurton Dima aukeratu dabe. 2020an, 9.000 euro
baino gehiago batu ziran eta diru hori bakarrik etorten diran gazte atzerritarrentzat Arratian dagozan egoitza bietara (Bedian eta Areatzan) zuzendu zan.
Aurton batu daiten dirua Bilboko Errekalde auzoan kokatzen dan ‘Elurra’ egitasmorako izango da. Ekimen honen
bitartez, gurasobakarreko familietako amei laguntzen deutse, normalean
bitarteko gitxi dabezan amei, heziketa eskainiz lana lortzeko eta
gizarteratzeko aukera izan daien. Hogeta hamar urtetik gora daroez egitasmo hau
garatzen eta hiruhileko batean 300 lagun ingururi eskaintzen deutse arreta.
Boluntarioen lana ezinbestekoa da egitarau hau eten ez daiten.
La cita es en Dima
El sábado 13 de noviembre, el
frontón de Dima acogerá el Festival del V. Día de los Pobres, en el, que más de
50 artistas “Km.0” unirán arte y solidaridad en el frontón de Dima, a parir de
las 18:30. Poco a poco, se van conociendo los detalles y concretando el
programa del Festival, así como los premios del sorteo solidario. Actuarán los
bertsolaris Ibon Iza y Xabier Etxebarria, la cantante Bihotz Gorospe, el Coro
de Dima, actuación musical, teatro musical y el grupo de baile EALE. Para
finalizar se obsequiará un chocolate caliente a todos los asistentes.
Cáritas Arratia ha
difundido que el tema de la Pobreza no es sólo un problema de los feligreses o
creyentes, sino que debería ser responsabilidad de todos los ciudadanos. Por
ello, un año más, el Día de los Pobres propone una nueva acción a los
ciudadanos solidarios de Arratia, uniendo la fiesta y el compromiso por una
sociedad más justa.
Es el quinto año consecutivo que se celebra esta jornada en
Arratia. Si los tres primeros años se han celebrado en Igorre, el año pasado
culminó en Zeanuri y este año será en Dima. En 2020 se recaudaron más de 9.000 euros, destinados para
ayudar a las dos residencias de jóvenes extranjeros no acompañados
ubicadas en Arratia, una en Bedia y la otra en Areatza.
El dinero recaudado este año irá a favor del programa Elurra que
se asienta en el barrio bilbaíno de Rekalde. Esta iniciativa ayuda a madres de
familias monoparentales y de bajos recursos en su formación para obtener
trabajo y su inserción social. Este programa lleva funcionando más de 30 años y
colabora, cada trimestre con unas 300 personas. El voluntariado y su trabajo
son necesarios para no interrumpir la marcha de este programa.
Egitaraua dala-eta:
Bertsolariak Ibon Iza eta Xabier Etxebarria), Bihotz Gorospe kantaria, Dimako korua, Bertsoak, Musika saioa, Antzerkia eta EALEko Dantzariak. Amaitzeko txokolate beroa bananduko da.
Antzerkiaren aurretik, zozketa solidarioko sariak baanduko dira: asteburuko lau menu Baltzola jatetxean, Gozariak Axlor tabernan, menu bi Hermo jatetxean, erosketa bonoa Eroskin, Otzara bete produktu okindegian, Garena jatetxeak oparitutako boteila bete kutxa (txakoli eta orioa), Artaungo Antzasti museorako sei sarrera, etab. luze bat.
Poco a poco, se van conociendo y concretando el programa del Festival de Dima del V Día de los Pobrese Dima y los premios del sorteo solidario.
Programa:
Bertsolaris, la cantante Bihotz Gorospe, Coro de Dima, Bertsos, Música, Teatro y Dantzaris. Para finalizar se obsequiará un chocolate caliente.
Antes del teatro, se conocerán los premios del sorteo solidario: cuatro menús de fin de semana en el restaurante Baltzola, Desayuno especial en el bar Axlor, dos menús en el restaurante Hermo, bono de compra en Eroski, cesta llena de productos en la panadería, caja de botellas del Restaurante Garena (txakoli y aceite), seis entradsa para el museo Antzasti eta Artaun, etc.
Kartela eta kanta prest Diman ospatuko dan Pobreen V. Egunerako
Caritas Dimako taldeak zabaldu dauz iadanik Pobrearen V. Egunerako kartela eta kanta.
Kartelean aspaldiko Dimako autobusa agertzen da plazan. Plazatik Frontoira joango gara egitarau zabal eta solidario bat gozatzera, azaroaren 13an, zapatu arratsaldean. O filako sarrerak salgai dagoz ia, euro bitan.
El grupo de Cáritas Dima ya ha difundido el cartel y la canción para el V Día del Pobre.
En el cartel aparece el antiguo autobús de Dima en la plaza. De la plaza al frontón para disfrutar de un amplio y solidario programa, el sábado 13 de noviembre, por la tarde. Las entradas de la Fila 0 ya están a la venta, a dos euros.
Dimako Frontoian ospatuko da Pobreen V. Eguneko Jaialdia
Caritas Arratiak zabaldu dauenez, Pobreziaren gaia ez da eleiztar edo fededunen arazoa bakarrik, herritar guztion ardurea izan beharko litzateke. Hori dala-eta, aurten ere, Pobreen Eguna datorrela ekintza barri bat proponiduten deutsie Arratiako herritar solidarioei, jaia eta konpomisoa buztartuz, gizarte zuzenago baten alde.
Cáritas Arratia ha difundido que el tema de la Pobreza no es sólo un problema de los feligreses o creyentes, sino que debería ser responsabilidad de todos los ciudadanos. Por ello, un año más, el Día de los Pobres propone una nueva acción a los ciudadanos solidarios de Arratia, uniendo la fiesta y el compromiso por una sociedad más justa.
Salgai dagoz Pobrearen V. Eguneko Jaialdirako sarrerak
Dimako frontoian ospatuko da aurten Pobrearen V. Eguneko Jaialdia Caritas Arratiak prestaturik. Buru belarri dabiz Dimako herritarrak programa alai, erakargarri eta solidario bat eratzen. Salgai dagoz iada, egun honetarako Jaialdirako sarrera sinbolikoak euro bitan. Lagundu eizu!El frontón de Dima acogerá este año el Festival con motivo de la V. Jornada del Pobre organizado por Cáritas Arratia. La ciudadanía de Dima está inmersa en la elaboración de un programa alegre, atractivo y solidario. Ya están a la venta las entradas simbólicas para el festival en dos euros. ¡Ayúdanos!V. Jornada mundial de los pobres bertsotan
MENSAJE DEL SANTO PADRE FRANCISCO
V JORNADA MUNDIAL DE LOS POBRES
Domingo XXXIII del Tiempo Ordinario
14 de noviembre de 2021
«A los pobres los tienen siempre con ustedes» (Mc 14,7)
Hona bertso batzuk eguna girotzeko
Pobreen V. Eguna
2021. azaroaren 14an
Behartsu eta pobreak beti izango zuen artean (Mk 14,7)
Aita Santuak mezua dakar,
aurten bosgarren urtean,
Jesusen berbak barriro ere
guregana ekartean:
ez ahaztu modan ez egon arren
pobrezia gizartean,
“behartsu eta pobreak beti
izango zuen artean”.
Zabal begiak eta bihotza,
luza esku, sakel, zango,
senide dogu pobrea, bardin
hemengo edota hango,
ez zaitez izan kristau epela
fededun halan-holango,
“behartsu eta pobreak beti
zuen artean izango”.
Jesusen berbak ezin mantendu
sakristian hor gordeak,
pobre eguna ozen zabaldu
kanpai ta kanpandorreak,
mundu osoan jo neke barik
alkartasun dei nobleak
“beti izango zuen artean
behartsu eta pobreak”.
Batzuk larregi, oso eroso
bizi garan bitartean,
han eta hemen, lagun larregi
minimotik apartean,
berbaz, egitez, ekin dagigun
herri eta alkartean
“behartsu eta pobreak beti
izango zuen artean”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario