Páginas

domingo, 30 de mayo de 2021

Lemoa, Zeanuri, Igorre, Artea & Dima: Lehen Jaunartzeak eta tranbia bete lore


Maiatzaren 29an, Lemoako katekesiko bost umek parte hartu eben lehenengoz Jesusen mahaian aparteko jatordua eskertuz.
    Jai giroan ospatu genduan umeon Lehen Jaunartzea.Guraso, etxeko, katekista, eliztar eta parrokiko koruak danok parte hartu eben.Ogi biren historioa argumentotzat hartuta, argi ikasi genduan Jesus dala ogi bizia eta bizi iturria.Eta baita eukaristiak daukan zerikusia solidaritzarekin ere.Berton batutako dirua, Arratiko Caritasentzat izango da.
    Zorionak ba guztioi!
    Xabier Eskauriatza


 

 

 

 Zeanuri, Igorre, Artea & Dima: 991,20 € batu dabez  lehen jaunartzeetan

Artea, Igorre eta Zeanuriko lehen jaunartzeetan familiek sobre bana emon dabe, izen barik eta borondatez, misioetako umeen alde. 991,20 euro batu dira eta euskal misioen bitartez hara bideratuko dira, bertako ume batzuen bizitzaren aringarri. Eskerrik asko familiei!

En las primeras comuniones de Artea, Igorre y Zeanuri, las familias han entregado un sobre, sin nombre y de forma voluntaria, a favor de los niños de las misiones. Se han recaudado 991,20 euros que se destinarán, a través de misiones diocesanas, a mejorar la vida de algunos niños de la zona. ¡Gracias a las familias!
 

Zeanuri

 

Domekan, goizeko 11:30etan, Arratiako KTko tranbia Zeanuriko parrokira helduko eta eta zortzi neskamutilek euren lehen jaunartzea ospatuko dabe. Zorionak: Paule, Alaine, Jon, Nerea, Elene, Arrate, Aitana eta Oier! Eta loraz beteko dogu tranbia! Lagun izango dabez familiak eta KTko lagun guztiak. Honeek bai loretan lore! Zorionak kuadrila!

Gaur, guretzat egun berezia da. Gure kristau Elkarteko umeek,  euren  Lehen Jaunartzea ospatuko dabe.  Une honetarako bai katekesian, bai famili barruan prestatu egin dira.

         Azken urte hau diferentea izan da. Danok batera joan gara Tranbia magiko baten eta Jesus gidari. Holan izan daitela gure bizitza osoan. Inor kanpoan ixi barik. Danok alai eta batera pozarren.

Igorre
 

Zapatuan, 12etan, Igorreko parrokian 13 neska-mutilek euren lehen jaunartzea ospatuko dabe. Lagun izango dabez familiak eta KTko lagun guztiak. Honeek bai loretan lore! Zorionak kuadrila!

Gaur, guretzat egun berezia da. Gure kristau Elkarteko umeek,  euren  Lehen Jaunartzea ospatuko dabe.  Une honetarako bai katekesian, bai famili barruan prestatu egin dira.

         Azken urte hau diferentea izan da. Danok batera joan gara Tranbia magiko baten eta Jesus gidari. Holan izan daitela gure bizitza osoan. Inor kanpoan ixi barik. Danok alai eta batera pozarren.


 Artea

 

Artean zapatuan, San Isidro egunez, Ainhize eta Giuliak euren lehen jaunartzea ospatu dabe. Lagun izan dabez familiak eta KTko lagun guztiak. Honeek bai loretan lore! Zorionak bikote!

Gaur, guretzat egun berezia da. Gure kristau Elkarteko umeek, Ainhize eta Giuliak,  euren  Lehen Jaunartzea ospatuko dabe.  Une honetarako bai katekesian, bai famili barruan prestatu egin dira.

         Azken urte hau diferentea izan da. Danok batera joan gara Tranbia magiko baten eta Jesus gidari. Holan izan daitela gure bizitza osoan. Inor kanpoan itxi barik. Danok alai eta batera pozarren. 

Dima
 

 Diman, familia mezatan, maiatzean loreak Ama Birjinari, Domingo Iturrate oroimenez eta Gaixoen Pazkoan.

En Dima, en misa familiar, en mayo flores a la Virgen, en recuerdo de Domingo Iturrate y en la Pascua de los Enfermos.


No hay comentarios:

Publicar un comentario