Onena ebanjelioa bera era jarraituan irakurtzea litzateke, 65 orrialde Testamentu Barria bertsioan, ez da
Markosen bezain laburra, baina luzeegia be ez da.
Eginak liburuagaz
batera tratatu beharko litzateke, arazo historiko eta literarioen ikuspuntutik,
baina gu horretan ez gara sartuko oraingoan.
1.- Egilea
Lukas, Pauloren laguna, Flm 24 edo Kol4,14, baina bere estilo propioa.
80. urte inguruan huri helenistiko baten idatzi eban bere ebanjelioa,
Grezian seguruenik.
2.- Lukasen alkartea
Lukasek amets egindako alkarteaz berba egiten dau beti. Berak gura eban
modukoa.
50 urte igaro dira Jesus hil eta gero, eta luzatzen doa itxarote aldia.
Ideala santutasuna da baina epelkeria eta kaskarkeriak ugaritu dira.
Zelan bizi aldi hau? Ze zentzun dauko jadanik
gertatu dan Jaunaren etorreraren salbamena eta oraindino zehaztu ezin dan Jaunaren beste etorrera baten artean
gertatzen dan aldiak?
Konbertitu beharreko Eliza batez dabil, salbamena konbertsiorako dei eta
bide da.
Goiko agintariak be bai: Irakurri 5,8 Pedrori be pekatari deitzen deutso,
ebanjelista bakarra holan deitzen.
3.- Ikuspuntu literarioa
Ikerketa zehatzak eta arduratsuak egin dauzela agertzen deusku Lukasek
berak. Iturri ezbardinak erabili dauz. Ebanjelioaren erdian Markosi jarraitzen
deutso, nahiz eta gauza batzuk kendu eta beste batzuk gehitu. Ia ia hiturik bat
Q iturritik hartzen dau, Mateok baino zintzoago. Ia ia beste herena material
propioa da.
Adituek ebanjelioa egituratzeko modu ezbardinak proponiduten dabez. Guk
honako hau erabiliko dogu:
Hitzaurrea. Eskaintza (Lk1,1-4).
I.
Jesusen aurkezpena (Lk1,5-4,13).
II.
Galileako misioa (Lk4,14-9,50).
III.
Jerusalemera bidean (Lk9,51-19,28).
IV.
Jerusalemen (Lk19,29-21,38).
V.
Pazko afaria, nekaldia eta biztuera (Lk22,1-24,49).
Jesusen Igokundea (Lk24,50-53).
a) Jaiotzaren kontakizuna, edo parabola, Markosek ez dakarrena.
b) Galileatik Jerusalemera, eta Eginak
liburuan, Jerusalemdik mundu zabalera.
d) Teologia narratzailea. Fedea formulazio abstraktu eta zehatzen bitartez
erabili beharrean, kontakizunen bidez. Narratzaile trebea benetan.
Adibidez: -Egin zuk be beste horrenbeste, 8. kapitulua, 53. or.
-Ospatu daigun jaieguneko
otordua, 9. kapitulua, 61. or.
-Lazaro izeneko behartsu
bat, 10. kapitulua, 69. or.
4. Teologia apur bat
4.1 Salbazinoa eguneroko
gauzetan
a) Lukas eta
salbamenaren historia
Espiritua. Espirituaren presentzia da
gizatasunean, hau eraldatuz, jainkotasuna zabaltzen danaren zeinu nagusia,
Jesusengan hasi eta Eleizean jarraituz.
Poza eta bakea. Jaiotzan aingeruak.
b) Jesus Jauna
Salbazioaren sorburu
Bere adiskidetasuna eskaintzen deutse bere
ikasleei (12,4). Irakurri testu hau. Orain guri be.
c) Eleizean
jarraitzen da Jesusen historia
4.2 Lau jarrera
salbazinoa heldu ahal izateko
a)
Hitza entzun, bera zabaldu ahal izateko.
Arratiako Eleizea: Ebanjelioaren
ikasle misiolariak.
Marta eta Maria. Emauseko ikasleak edo
matrimonioa.
b)
Lurreko ondasunekiko desatxikapena. Irakurri 14,33
c)
Otoitza. 70 aldiz agertzen da ebanjelioan eta 40 aldiz Eginak liburuan. Irakurri 18,1
d)
Kurutzerantza eta aintzarantza: joan, etorri, igo…
4.3 Umearoko ebanjelioa
a) Eszena
paraleloak, bi iragarpen eta jaiotza bi: Maria/Zakarias; Jesus/Joan.
b) Umearen eta
honen amaren misterioa.
c) Mariaren
kantika. Anaren kantika (1 Sm2).
d) Aldarrikatutako
mezua eta baieztatutako gertakaria.
Poz iturri: 1,14.28.44; 2,10 hurr. eta
Bake iturri: 1,79; 2,14.29 da Jesusen jaiotza. Irakurri
testuak talde bitan.
Pozaren ebanjelioa
Bertute guztiz
kristaua da poza. San Pauloren arabera, maitasunaren ondoren, bera da
garrantzizkoena. Ebanjelio guztien artean, Lukasenak aipatzen dau gehiena.
Jainkoak salbazinoa eskeini eta gizakiak onartzen dauenean sortzen dan eremua
lakoa da:
-Jesusen jaiotza
poz- eta alaitasun-giroak inguratzen dau (Lk1,14.44.47;2,10).
-Gauza bera
gertatzen da Jesusek hirurogeita hamarrak predikatzera bialtzen dauzenean
(Lk10,17.20.21).
-Bihotzbarritzeak
be poza eragiten dau (Lk15,5.7.9.10.23.24.32; 19,6).
-Azkenik,
berbiztuagaz bat egiteak sortu azoten dauan poza nabarmentzen dau Lukasek.
Poza, beraz,
Kristo agertzeak (Lk1-2) eta Haregaz bat egiteak (Lk 24) jaio azoten dabe;
baita ebanjelioaren mezulariek, zabaldutako iragarpenak (Lk 24) eta
bihotzbarritzeak be.
Marconcini, Benito: Ebanjelio
sinoptikoak, Bilbo, 2003, 131-154. or.
La Casa de la Biblia, Gaur iritsi da Salbamena. Lukasen ebanjelioa
elkartean irakurtzeko gidaliburua, Donostia, 2010.
La Casa de la Biblia, Bibliaren irakurketarako hastapen ikastaroa,
Bilbo, 2002.
Agustin Apaolaza, Jesukristoren
Berriona, Estibaliz, 1999, 377-615. or.
Testamentu Barria, Bilbao, 2018,
143-146. or.
Zer
eginak
1.- Ikasturte honetarako egunak eta gaiak zehaztu.
2.- Hurrengo batzarrerako:
Etxean landu kapitulu bat eta hemen azaldu taldean 15 minututan asko jota.
Taldea
|
Kapitulua
|
Gaia
|
Kanta
|
Nork
|
Egin zuk be beste horrenbeste, 8. kapitulua, 53. or.
|
Jerusalemera bidean
|
http://arratiaeliza.blogspot.com/2013/09/samariar-ona-parabola-kanta-eta-bideoa.html
|
||
Ospatu daigun jaieguneko otordua, 9. kapitulua, 61. or.
|
Errukiaren ebanjelioa
|
https://arratiaeliza.blogspot.com/2013/08/aita-ona-parabola-kanta-eta-bideoa.html
|
||
Lazaro izeneko behartsu bat, 10. kapitulua, 69. or.
|
Pobrezia eta aberastasuna
|
|||
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario