Mila joan jaku,
Mila Lejarza, eta faltan botako dogu herrian. Eta herriko bihotza eleizea dala
abesten dogunok, faltan botako dogu herriko eleizan, domekako eukaristian eta
osterantzeko ospakizun guztietan, Josebagaz eta Uribeko lagunakaz batera. Ze
Mila herrian zein eleizan taldean, lagunartean eta alkartean parte hartu eta
ibiltekoa izan da. Jesusen proiektua ulertu eta bereganatzeko benetako
ahalegina egin eban.
Zeanuriko eleiz
alkartearen giltzarria, bere parte hartzeko modua eredugarria izan da gazteago
garanontzat: baiezko jarreran, apaltasunez, eraikitzeko gurariagaz, beti
aurrera egiten, etorkizuneko eleizeari begira eta, egunotan hainbeste bidar
esan eta entzun dogun horma bako eleizea egiten, benetako eleizea, alkartea
dana. Liturgia taldeko partaidea, ospatzailea, pastoral batzordean zein
garbikuzian, Sanmigelak edo Sanlontzoak prestetan, auzoko jaietan. San
Miguelen, San Lontzon, Zeanuriko parrokian eta Arratiako Eleizan parte hartu
dau, gaur egun esaten dogun moduan, erantzukidetasunez.
Mila inplikatuta
eta bidea egiten sentiduten dogu. Esango neunke, Milarentzako eleizea herria
egiteko proiektuagaz lotuta egoala; eleiz alkartea herriaren zerbitzura eta personearen
zerbitzura, eleizea eta herria batera. Halan ulertu ebalakoan nago, eta ondoan ibili garanok bere egiteko modu apal eta zintzotik
asko ikasi dogu.
Azkenaldian, gaixoa
dala eta, eleizako ardurak itxi zituan apurka-apurka, baina inguruan euki dogu,
Josebagaz eta Uribeko lagunakaz, irribarre apal eta samurragaz. Egoera honetan
ezin dogu agurtu gurako geunken moduan. Eskerrik asko, Mila, gure eleiz
alkartean itxi deuskuzun guztiagatik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario