PENITENTZIAREN ALKARTE OSPAKIZUNA
2019 abendua
Gizarteari eta Eleizerari begira
Esperantzaz eta arduraz
§
Oharra
Abendualdia Gabonetarako prestakizun luze bat da,
geuregana behin eta berriz datorren munduko argia den Jaunari harrera egiteko
prestatzeko aldi bat da. Prestaketa horretan gehiago sakondu nahi dugu
Penitentziaren sakramentua ospatuz.
Gabonak badatoz, baina zelako
gabonak? Zer prestatzen dogu? Kanpokoa bakarrik ala barrukoa be bai? Non biztu
behar doguz argiak, kaleetan bakarrik ala bihotzean be bai?
Esperantzaz itxaroten dogu Jesus
Umea. Baina arduraz prestatu behar dogu Haren bisitea. Parkamen eta
bihozbarritzearen bidea gugan hasi eban Jaunak bidea asmatzen lagundu deiskula
abendualdi eta gabonetan.
§
Sarrerako abestia
Kanta daigun guztiok edo besteren bat
§
Abadearen agurra
Aitaren…
Orain eta hemen, guri parkatzeko
eta gu adiskidetzeko batzen gaituan
bake eta maitasunaren Jaungoikoa
egon bedi zuekin.
§
Abadearen otoitza
Egin
dagigun otoitz. (Isilunea)
Egizu, Jauna, zure herriak erne itxaron dagiala
zure Semearen etorrerea, gure Salbatzaileak erakutsiari jarraituz, argiak
bizturik urten daigun Haren bidera. Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.
HITZAREN LITURGIA
I. Ebanjelioa
Juan Bateatzaileari entzuten deutsoenak, ondo gertatuko dabe Mesiasen
etorrerea. Entzun dagiguzan haren berbak.
Jesukristoren
Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 11,
2-11)
Aldi haretan, Joanek kartzelan Kristoren egiteak entzunik,
bere ikasle bi bialdu eutsozan, itandutera: «Zeu zara etortekoa, ala
besteren baten zain egon behar dogu?» Jesusek
erantzun eutsen: «Zoaze eta esan Joani entzuten eta ikusten dozuena:
itsuak ikusten dabe, eta elbarriak
badabiltz; legenardunak garbi gelditzen dira, eta gorrak entzuten dabe; hildakoak biztuten dira, eta behartsuei barri ona iragarten jake. Eta
zorionekoa, Nigandik jauspiderik hartzen ez dauana!»
Hareek alde egitean, Jesus Joanen ganean berba egiten hasi jakon jenteari: «Zer ikusteko urten zenduen basamortura? Haizeak astintzen dauan kaiñabera
bat? Ala, zer ikusteko urten
zenduen? Apain jantzitako gizonen
bat? Apain jazten diranak errege-jauregietan egoten dira. Zertako urten
zenduen, bada? Profetaren bat ikusteko? Baietz diñotsuet
Jaunak esana
Gogoeta:
Berton
dogu azaleko eta kanpoko gabonen tentaldia. Bihotz barruraino heltzen ez dana.
Berton
dogu kontsumoaren eta jaien zorion eskeintza. Atoan igartzen dana frutua emon
barik.
Berton
doguz alkartasun dei zintzo eta sanoak: Caritas, tonbolea, azoka solidarioa,
egoitzak bisitatzea.
Berton
doguz otoitzerako eta Jainkoagaz berab egiteko aukera ederrak.
Y todavía más. Se nos quiere
olvidar que lo más luminoso del ser humano reside en esos momentos y lugares
que dedica a la ensoñación. Para lo que resulta imprescindible apagar las otras
luces, las que borran lo invisible.
Berton doguz gabon tristeak lan
barik gelditu direnentzat, bakarrik dagozanentzat, gaixo larria daukienentzat…
Abendualdi
honetan, nire otoitzean, eskeini daiodan Jaunari Bera onartzeko desio bizia,
gurari argia, asmo beroa. Belenen jaioko dan umea onartzeko, nire bizitza
ebanjelioaren bidetik eraiki dagidan, Espiritu Santuaren suak eraldatu nagian.
Jauna dot argi eta salbamen!
Hara,
Jainkoa da nire salbatzaile;
badot
uste on eta ez naz bildur.
Jauna
da-ta nire indar eta kemen,
Bera
izan da nire salbamen.
II:
Ebanjelioa
Arazoak arren, jendeak zer dinoanari baino Jainkoari kasu gehiago egiten deutso Jose zintzo eta onak.
+
Jesukristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 1, 18-24)
Jesukristoren jaiotzea onan izan
zan: Jesusen ama Maria, Josegaz ezkontzeko berbea emonda egoala, alkarregaz
bizi izan baino lehen, seindun aurkitu zan Espiritu Santuaren egitez. Haren
senar Josek, gizon zintzoa zalako eta bere emaztea ez ebalako salatu nahi,
isilka itzi eta joatea erabagi eban.
Baina, asmo hori gogoan erabilala,
Jaungoikoaren aingerua agertu jakon amesetan, eta esan eutson: “Dabiden seme
Jose, ez izan bildurrik, Maria zure emaztea etxean hartzeko; sabelean daroan
umea Espiritu Santuagandik dator-eta. Semea izango dau, eta zuk Jesús ezarriko
deutsazu izena, horrek salbauko daualako bere herria pekatuetatik”.
Guzti hau jazo zan, Jaunak
profetaren ahoz esandakoa bete zedin:
“Begira, birjineak
sabelean sortu
eta semea izango dau,
eta Emmanuel ezarriko
deutsoe izena,
hau da, “Jaungoikoa
gugaz”.
Josek, lotatik iratzartu zanean,
Jaunaren aingeruak agindu eutson lez egin eban, eta bere etxean hartu eban
emaztea.
Jaunak
esana.
Berbaldia
Jose, zintzoa eta ona. Bere ontasunean Jainkoaren
jakituria agertzen da. Pertsona zintzoengan agertzen da Jainkoa. Jauna ez da
erratzen, berak badaki nor aukeratu eta zergaitik.
Aingeruaren bitartez agertu jakon Jainkoa Joseri.
Jesusen bitartez agertzen jaku guri. Agertu eta bere borondatea betetzera
animatu.
Gaur egun be, Arratian, fededun eta fedebako
gizarte honetan, gure gizarteari begira esperantzaz eta arduraz, zein bide
aukeratu beharko genduke? Non jartzen dogu gure konfiantza. Zein bide
aukeratzen dogu zorioneko izateko? Zelako parrokia egiten ahalegindu beharko
ginateke?
Zure Hitzan oinarritu dagigula gure Eleizea. Ate
eta ez oztopo, dei eta ez kondena. Alkartea estimuan eduki daigula, doguna eta
gareana beragaz konpartituz!
AZTERKETA ETA BARKAMEN ESKARIA
§
Bakarkako autortza eta absoluzinoa
Oharra:
Abadearengana hurreratuko gara orain. Gure pekatuak eta damutzeko jarrerea
adierazoko deutsaguz, Jaungoikoaren parkamena eskatuz. Abadeak harrerea egingo
deusku, eta pekatuak parkatuz, Jaungoikoak ere harrerea egiten deuskula
sentituko dogu eta kristau alkarteagaz bat egingo dogu barriro ere.
Zelan egingo dogu hau?
Banaka hurreratu eta argitxo bana, biztuta, emongo jaku. Gabon eredu bat
aukeratu eta bertan itxiko dogu argitxo biztua. Esperantzaz eta arduraz. Holan
ospatu eta bizi daiguzan gure gabonak be!
(Bitartean musikea edo salmoak)
§
Parkamena alkartean eskatu
Abadea:
Fedean bat eginik, Jaungoikoak maite gaituala jakinda eta anai-arreben
parkamena bilatuz, adierazo dagigun danok batera gure damua: AUTORTZEN DOT…
§
Diru batzea
Gaur batzen dan dirua Caritasentzat izango da.
Laguntza horren onurak jasoko dabezanen izenean, eskerrik asko guztioi zuon
eskuzabaltasunagaitik.
§
Santua
§
Gure Aita
Abadea:
Aukera ona
egin dogu, ez daigun bidea erratu, Jaungoikoaren maitasunez bete dira gure
bihotzak; fedez eta itxaropenez, esan dagigun: GURE AITA…
§
Bakearen zeinua
Abadea:
Alkarri
bakea emoteko unea da.
Jaunaren bakea beti zuekin. E/
Emon egiozue bakea alkarri.
§
Jaunartzea
Kanta
§
Penitentziarako ideia sorta batzuk
§
Bedeinkapena
Jauna zuekin.
Bedeinkatu zagiezala Jaungoiko Ahalguztidunak,
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
Sakramentu honek barrituta,
zoaze adiskidetze eta bakearen
poztasuna danei iragartera.
§
Eskerroneko kantua
No hay comentarios:
Publicar un comentario