Páginas

sábado, 16 de febrero de 2019

Igorre eta Zeanuriko gaztetxoak hitzordua izan dabe alkarregaz

Zapatuan izan dabe hitzordua Igorren, bikaritzako gazte topaketa prestatzen hasteko, bertoko eta Zeanuriko gaztetxoak. Hurrengo ekitaldia Zeanurin izango da, martxoan. (Argazkia Amorotoko konbibentziakoa da).

Gaztetxoen taldeak euren dinamikak daukiez.

Zeanurikoak aurretik doaz, udaleku bi be ospatu dabez, azkena Sarrian, udan.

Igorren be badago gogoa baina taldea finkatu barik dago guztiz. Hala ere, Amorotoko konbibentziak gusto ona itxi eban iaz.

Dana dala, edrto pasatu dabe Igorren bai jolasetan, bai dinamika, otoitz eta merendolan. 17 gaztetxo eta lau monitore batu dira. Lehen ekintzak kanpoan egin dabez, eguraldi ederra aprobetxatuz, gero lokaletan amaitzeko.

Hurrengo hitzordua Zeanurin izango dabe, martxoaren 10ean, domekea, goizeko 11:30etan.

Bikaritzako gaztetxoen topaketea, alkarbizitzari buruzkoa, preparatzeko saio bi egingo dira, jolas eta pozaz orniturik. Lehena Igorren, Zeanurin bigarrena. Bikaritzako topaketea Urkiolan izango da, eguraldiak laguntzen badau, edo bestela Durangon.


No hay comentarios:

Publicar un comentario