Páginas

lunes, 12 de noviembre de 2018

Artea: aurten San Martin ibili jaku oso fin

Aurten domekaz suertatu jaku San Martin eta Arteatik jende piloa batu da bertan, bere ermitean. Eskerrak ermitea garbi eta txukun ipini dueskuen gustiei! KTko familiak be alkartu gara Pobrearen eguneko eta Ereilearen parabolaren fitxak ederto baten egin ostean. Amaitzeko, hamabitako ederra jan dogu giro ezin hobean. Aupa San Martin!



Ebanjelioa (Mk 4,1-20)

Eta Jesusek luze hitz egin eutsen parabola bidez. Holan egin eutsen berba:

- «Atera zan behin ereilea hazia ereitera. Ereitean, ale batzuk bide-bazterrean jausi ziran, eta txoriek etorri eta jan egin ebezen. Beste batzuk harri artean jausi ziran, lur handirik ez zan tokian; eta, azaleko lurra izanik, berehala erne ziran; baina eguzkiak jo orduko, erre egin ziran eta, sustrairik ez eukielako, igertu. Beste ale batzuk sasi artean jausi ziran, eta sasiek, haztean, ito egin eben hazia. Gainerakoak lur onean jausi ziran, eta fruitua emon eben: bateko ehun edo hirurogei edo hogeita hamar. Ulertzeko gauza danak ulertu begi».

Erregetzaren mezua entzun bai, baina ulertzen ez dauenari, gaiztoa etortzen jako eta bihotzean erein jakona kendu egiten deutso. Hori da, mezua “bide-bazterrak” bezala hazia hartzen dauena. “Harri-arteak” bezala hartzen dauena hauxe da: mezua entzutean, berehala pozik onartzen dauena; baina sustrai bakoa eta iraupen gitxikoa izanik, mezua dala-eta estuasun edo erasoaldiren bat sortu orduko, jausi egiten da. “Sasi-arteak” bezala hartzen dauena hauxe da: mezua entzun bai, baina bizitza honetako ardurak eta diru-goseak mezua ito egiten deutsoena, fruiturik gabe itziz.  “Lur onak” bezala hartzen dauena hauxe da: mezua entzun eta ulertzen dauena; honek fruitua emoten dau: bateko ehun edo hirurogei edo hogeita hamar.


Gogoeta

Hazia Jaunaren Hitza da, ereilea Jesus, eta non jausten dan hazia?
Ikusi ezbardinak direla marrazkian, ebanjelioan, kantan…
Gu zein lur motagaz identifikatzen gara? Idatzi.
Kurtsoa amaitzerakoan errepasatuko dogu ea egia dan lur mota hori garela!



No hay comentarios:

Publicar un comentario