Hona hemen Jose Antonio Pagolaren liburuaren aurkezpenean bere euskeratzaileak esandako berbak.
Gustatuko
zitzaidan gaur Jose Antonio Pagolari entzutea, oraingo gai
honetaz: Jesusen
Berri Ona C San Lukasi Entzunez. Baina badakit buru-
nekea zer
den, eta «barkatzen» diot, barkamenik behar badu. Halere, seguru
nago, nire
akatsak zuzentzeko, hitz bakar batzuk aterako zaizkiola nire
honen
segidan.
Lehenik eta
behin, aurrekari batzuk gogorarazi nahi nituzke. Elizen
Arteko
Biblia 1994an argitaratu zuten, Euskal Herriko elizbarrutiek eta
Bibli
Elkarte Batuak izeneko protestanteek. Geure itzulpena bukatu orduko,
talde
osoarena izan zen kezka eta ardura. Biblia euskaraz kalean, baina zer
egin
genezake Biblia benetan jendeagana iristeko, gizarteratzeko? Izan ere,
gauza bat
liburu bat kaleratzea, eta beste bat Biblia bezalako bat erabilgarri
izatea.
Lehenengo
arazoa, ekonomikoa. Horrenbestez, lehenengo urratsa,
laguntzaren
bat eskainiko zigulakoan Gipuzkoako Elizbarrutiko liturgia-
arduraduna
zen Eustasio Etxezarretagana joatea izan zen. Hirugarren
bileran,
Eustasiok berak proposatu zigun: «Eta eskuko meza-liburua
prestatuko
bagenu?» Gure taldeak nahiko gogotsu onartu zuen. Ni neu,
proposamena
egokitzat eman arren, ez nintzen irten erabat gogobeteko.
Beste
zerbait nuen buruan, nahiz ez jakin zehatz zer.
Hala, zer
egin pentsatzen jarraitu nuen. Aipatu Bibli Elkarte Batuak-en
diru-laguntzarekin
Bibliako pasarte aukeratuekin bi CD eta bi Zinta
argitaratu
genituen, herri xeheari begira. Baita Itun Berria hiru eleduna ere
(euskaraz,
latinez eta grekoz) jende jakitunagoari begira. Bibliaren bigarren
edizioa
prestatzeak lan handia eman zigun: Euskaltzaindiak plazaratu
berriak
zituen arau eta gomendio asko, eta haiek geureari aplikatu beharra
genuen. Are
lan handiagoa eman zigun EAB interneterako egokitzeak; lan
teknikoa
atzerrian egin zuten, Madrilen eta Eslovenian, eta, jakina,
materiala
behin eta berriz eman behar zitzaien, eta xeheki.
Biblia gizarterako
EABko
itzultzailearen kezka eta helburua zen Biblia gizarteratzea. Ni
neugan gero
eta sutsuago ari zen txertatzen asmo hori. Biblia bera modu
batean eta
bestean plazaratzeko lankidetzak lan handia eta hainbat urte
hartu
zizkidan. Bitarte horretan, beste asmo hori erro sakonak botatzen joan
zen nigan.
Zer egin asmo berri hori gauzatzeko?
2007. urte
inguruan topo egin nuen Pagolaren idazki batzuekin. Besteak
beste, El
Diario Vascon astez aste argitaratzen zituenekin. Aspalditik ari
zen Pagola
lan horretan; baina nik ez nuen irakurtzen egunkari hori.
Topo egite
hori hasiera berri bat izan zen. Iritzi nion, taldean erabili
genuen
asmoa nolabait gauzatzeko, bide egokia izango zela, astez aste testu
haiek
euskaratzea. Testu haietan Biblia benetan erreferentzia zela nabaritu
nuen: a)
igandeko pasartea bere testuinguruan jartzen zuen, labur-labur
bazen ere,
b) edukiaren alde bat azpimarratzen zuen, c) egunean eguneko
aplikazioa
egiten. Hogeigarren mendearen hasieratik, agian zerbait
lehenagotik,
mendebaldeko eliza katolikoan indar handia hartzen ari den
mugimendu
bizi baten isla zen Pagolarena; Bibliaren eta liturgiaren
inguruko mugimenduaz ari naiz.
Historia Bibliaren trataeraz mendebaldeko eliza katolikoan
Aipatu
mugimendu horren eta bide batez Pagolaren lanaren garrantzia
aintzat
hartzeko, beharrezkoa da historia apur gogoratzea; hain zuzen,
mendebaldeko
eliza katolikoak Bibliari eman dion trataeraz. Jakina, lerro
bakan
batzuk bakarrik emango ditut hemen.
Esan izan
da, bi aro handi bereizten direla gure elizan gai horri
dagokionez.
Lehen milurtekoan eta menderen bat gehiagoan, LEX
ORANDI
nagusitu zela; bigarren milurtekoan, berriz, LEX CREDENDI.
Lex orandi:
esan nahi da, otoitz egiteko erabiltzen zutela Biblia. Lex
credendi:
esan nahi da, tesi batzuk eta irakaspen batzuk defenditzeko
erabiltzen
zutela Biblia. Ikuspegi guztiz desberdinak. (Bilera bukatzean,
orri bana
banatuko ditugu: alde batean, San Polikarporen testu bat [70-155
g.g.b.],
Esmirnako [gaurko Turkian] gotzaina; beste aldean, Akinoko
Tomasen
beste testu bat, Aingeru Doktore deitua; Italia: Roccaseca, 1224 -
Fossanuova,
1274; teologoa eta filosofoa, domingotarra.). Bakoitzak
kontrasta
dezan bien joeraren aldea.
Labur
esateko, Polikarpok kontaera bat dakar: kontatu egin du kristau-
elkarte
batez izan duen esperientzia eta, batez ere, Kristo Jesusez bizi duen
esperientzia.
Kontatu. Har dezagun hau gogoan: kontatu, ipuin batean egin
ohi den
bezala, Jesusez izandako esperientzia kontatu. Ezer iradokitzen al
dizue honek
ebanjelioaz: ebanjelariek kontatu egin dute Jesusez izan duten
esperientzia;
hain zuzen ere, Jesusek berak egin duen joerari jarraituz: zer
dira
Jesusen hainbat parabola, kontu batzuk baizik?
Akinoko
Tomas, aldiz, irakasle ageri da, maisu; maisu handi, hori bai.
Baina
Bibliako testuak zerbait frogatzeko erabiltzen ditu; pasarte honi
ezarri
dioten titulua bera oso adierazgarri da alde horretatik: KREDOAZ
KONFERENTZIA.
Bai. Lehen
milurteko idazleena irakurri ala bigarren milurtekoena
irakurri,
alde handia dago. Hau dago jokoan esango genuke: Biblia bere
hartan
aintzat hartu, Bibliari autonomia aitortu ala Biblia irakaspen baten
neskame eta
tresnatzat hartu.
Horrek,
jakina, ondorio handiak izan ditu mendebaldeko eliza
katolikoaren
historian. Kristau-herriaren ebanjelizazioari eta fedeari
dagokienez
esan nahi dut. Adibide bat aipatu nahi nuke; egun hauetan
irakurtzea
egokitu zaidan bat. 17. mendearen hasieran, sekulako gatazka eta
borroka
sortu zen jesuiten eta domingotarren artean. Arazoa: zer da
salbatzen
gaituena?, Jainkoaren onginahia edo grazia ala norberaren
egintzak?
Urteak iraun zuen borrokak. Zer probetxu ekarri zion horrek
kristau-herriaren
fedeari? Azkenean ez ziren bat etorri teologo handiak
berak ere.
Garaiko Aita Santuak ere zer erabaki ez zekitela gelditu ziren.
Zer aldea
ebanjelioko samariar onaren parabola landu bazuten!
Euskal
Herrian Biblia erabiltzeaz, badut idatzia lan luze samar bat;
jakina,
ezin ekarri dut hona. Baina hartan, hondo-hondoan dagoen gogoeta
hau aipatu
nahi nuke: Euskal Herrian, kristautasuna sartu zenetik (ez dakit
noiz), zer fede
bizi izan da?, zer leku izan du Ebanjelioak? Detaile bat: Itun
Berria
lehen aldiz Leizarraga kalbinista protestanteak euskaratu zuen eta
publikatu
(1572an); bizkor mugitu ziren katolikoak haren liburu gehienak
erretzeko.
Eta bigarren erreakzio gisa, Axularren GERO plazaratu zuten
1643an.
Liburu aszetikoa; Biblia neskametzat erabiltzen du honek ere; bere
tesia
frogatzeko. Badakit, halere, fedea ez dela eragiten irakurriz bakarrik
eta
ebanjelizazioa ez dela irakurriz bakarrik egiten. Lehen milurtekoan ere,
jende
gutxik irakurriko zuen. Baina duda handiak ditut gure artean jendeari
hitz egiten
ziotenek Bibliaz zuten esperientziaz eta bizieraz.
Zorionez,
XX. mendearen hasieratik mugimendu handia sortu da
mendebaldeko
Eliza Katolikoan, Bibliaren eta Liturgiaren inguruan. Eta
horien
inguruan bezala beste arlo batzuen inguruan. Elizari dagokionez,
esaterako.
Oso esanahitsua da egun hauetan ospatzen ari garen idazle handi
baten
esaera. Romano Guardiniz ari naiz, Veronan 1885ean jaioa-
Munichen
1968 (urriaren 1ean hila). Ezin saihestu dut haren paragrafo hau:
«Kristauak
aspalditik hartua zuen Eliza irakasle, gidari eta sostengutzat;
baina, Erdi
Arotik, jarrera indibidualista hartu zuen, Elizan bizitzera
mugaturik
eta hark eraman zezan utzirik, baina gero eta gutxiago biziz
Eliza.
Orain, ordea, esperimentatzen ari gara une honetako eginkizuna
kontzientzia
edo uste hau biziberritzea dela: Eliza “ene odolaren odola, bizi
dudanaren
betetasuna” dela». «Esan dezaket, beti sentitu izan naizela Eliza,
sentitu
dudala neure burua Eliza, baita, beraren zerbitzari izateko, bakarrik
ibili behar
izan dudanean ere».
Benetan
aberatsa: kontua ez da Elizako izatea; bakoitza Eliza izatea da
kontua;
elkarte izatea eta ez indibiduo. Azken batean, lekuko edo testigu
izatea da
arazoa. Kontalari izatea. Esperientzia baten berriemaile izatea.
Jesusez
izan dudan esperientzia kontatzea. Lehenik neure buruari, neure
burua
bete-betean konbentzitu nahiz. Ondoren besteei.
Nola
izan lekuko edo testigo
Markosen
ebanjelioaren txatal bat hartuko dut (Mk 1,15): «Garaia iritsi
da bere
betera, Jaunaren Erreinua hurbil da. Bihotz-berri zaitezte eta sinetsi
Ebanjelioa».
Mezu laburra, baina aberatsa. Batetik iragarpen bat dakar,
anuntzio
bat. Bestetik, erregu bat.
Lehenik eta
behin, Jainkoaren esku hartzea deskribatu du: denbora bete
da; hau da,
Jainkoak Israel herriarekin hasitako salbamen-historia bere
betera
iritsi da Kristorekin. Ondoren dio, hurbil da Jainkoaren Erreinua;
Jesusekin
hurbil, eta presente ere bai, Jainkoaren erreinua. Horra kontaera.
Bigarren
zatian, gizakiak zer egin behar duen esaten du. Jainkoaren
egintzari
zer erantzun eman: bihotz-berri zaitezte eta sinetsi berri ona.
Jesusez
izandako esperientzia ez da neutroa. Inplikazioa da. Konpromisoa
da. Enbido
bat da. Biblia ezin irakurri da Aristotelesen logikaren eskemen
arabera;
hori izan da nagusi XIII. mendetik oraintsu arte. Bibliak bizia eta
emozioa edo
zirrara eragiten dituen testua da, irakurlea konbentzitzera
emana. Jesusekiko eta Jesusen mezuarekiko konpromisoa da.
Esku
artean dugun Pagolaren liburua: Jesusen Berri Ona Lukasi
Entzunez
Esan dut
hasieran, bide egokitzat hartu nuela Pagolarena 2007. urte
inguruan.
Gerora baietsi besterik ez dut egin iritzi hura. Astez asteko
Pagolaren
homilia asko euskaratu ditut. Liburu batzuk ere bai.
Ebanjelioko
testuari bere nortasuna, bere autonomia aitortzen dio
Pagolak:
hori da lehen egiaztapena. Biblia ez du hartzen neskametzat.
Horiek
horrela, lehenik eta behin, bere testuinguruan jartzen saiatzen da;
gure Biblia
beste kultura batean idatzia; duela hogei mende; euri asko egin
du ordutik;
Biblia ezin irakurri da gaurko parametroekin; erabat narrastuko
genuke; ez
da nahikoa Biblia euskaratzea; gaurkotu egin behar da. Adibide
handia da
liturgian gertatu zaiguna: Vatikano IIa. Kontzilioari esker,
euskaratu
liturgiako zati handi bat; testu horri begi argiz pixka bat
erreparatzea
aski: zenbat aldrebeskeria (adibidez, oraintsu arte Jainkoari
«ez
gaitzazu tentaldira eraman» esaten aritu gara) eta zenbat ezin ulertuzko
esapide!
Ondoren, aspaldiko testu horrek zer esan nahi duen argiturik, testu
horren
alderdi bat azaleratzen saiatzen da; beste autore batek beste alde bat
nabarmentzen
duela? Eskubide guztia. Orrialde bateko testuan ezin eman
duzu
ebanjelioko pasartearen mami guztia, osorik. Hirugarren, aplikazio
bat egiten
saiatzen da: zer esaten dit neuri, geuri?, baina partikulartasun
batekin:
beti elkarteari egingo dio erreferentzia, kristau-elkarteari,
parrokiari,
Elizari…Elkartea, Eliza maite duten gizona da Pagola argi eta
garbi.
Gorago aipatu dudan Guardini bezala Eliza sentitzen al da? Uste dut,
horretara
bultza egiten digula.
Ni,
Dionisio, ez naiz mundu osoa. Ez dute guztiek nik bezala ikusten
Pagolaren
lana
Pagola ez
dute onartzen guztiek. Oso nabarmen agertu zen hori «Jesus.
Hurbilketa
historikoa» liburuaren kasuan. Pagolaren homiliak ere ez dituzte
onartzen
guztiek.
Batetik,
betikoak daude gudu-frontean. Zuzenbide Kanonikoari loturik
bizi
direnak. Legeari loturik bizi direnak. Oso zail zaio jende-mota horri
bere
klixeak haustea.
Bestetik,
entzuna dut esaldi hau: Pagolaren testu bat irakurriz gero,
denak
irakurriak dituzu. Berdinak dira. Horrela mintzo direnak, esango
nuke, ez
dakitela irakurtzen. Hobeto esateko, esango nuke, neurri edo hein
batean arrazoia
dutela. Nik irakurri ditudan homilia eta liburu guztietan hau
du muina
Pagolak: Jesus nazaretarra, Jesu Kristo berpiztua. Jainkoaren
Erreinua.
Jainkoaren maitasuna, ez soilik eliztarrentzat, baizik eta mundu
osoarentzat;
jarraitzaileek erantzun beharra (ez dakit ondo definitu dudan
Pagolaren
idazkien muina; bukaeran berari hitz emango diogu, nirea
zuzendu
dezan); alde horretatik, arrazoia dute, Pagolaren testuak denak
berdinak
direla esaten dutenek. Baina, nik uste, jende horrek funtsean ez
daki irakurtzen.
Ez luzatzeko, hartu ahal duzuenean, gaur aurkezten ari
garen
liburu honen 238-244 orriak. Zer esan nahi dute hor ageri diren
tituluek?
Pentsa, 76 gai desberdin. Hori liburu honetan bakarrik, C
urtekoan. A
eta B urtekoetan beste horrenbeste. Eta jo ezazu bestelako
liburuetako
aurkibideetara (askotan, irakurlea ahaztu egiten da, aurkibide
ikusteaz,
liburuaz ikuspegi zabal bat izateko; behin gertatu zitzaidan,
pertsona
batek eskuan zuela Mezularik argitara emandako «Egunean
eguneko
Ebanjelioa» eta galdetu zidala «Non aurki ditzaket Andre
Mariaren
letaniak?»; erantzun beharra izan nion eskuan zuen liburuan aurki
zitzakeela;
harriturik gelditu zen.). Baina, batez ere, denak berdinak direla
diotenek
oker handi bat ari dira egiten. Lex orandi ez, baizik Lex sapiendi
dute
buruan: gauza berriak jakin nahia, otoitz egin nahiaren ordez. Otoitza
zentzu
zabal-zabalean harturik. Jesusek Ebanjelioan albiste gutxi eman
digu. Ez
digu esan munduaren azkena noiz izango den ere. Ez digu esan
munduan
gertatzen den gaitz asko zergatik gertatzen diren ere. Ebanjelioa
irakurtzean,
nork bere helburuak eta asmoak izan ditzake. Badakit, Euskal
Herrian
zenbait jendek euskara ikasteko irakurtzen duela Elizen Arteko
Biblia.
Baina kristauok Lex Orandiren giroan irakurri eta entzun beharko
genuke.
Uste dut, helburu hori dela Pagolarena. Eta otoitz-giroan irakurtzen
edo
entzuten duzunean, iradokitzaile edo sujerente bizi-bizi gertatzen da
Biblia.
Zenbat aldiz otoizten dugu GURE AITA? Beti gauza bera al da?
Tristea
izango norbaitentzat litzateke hala izango balitz.
Hirugarren,
badira Pagolaren homilia hauek testu astunegiak direla
esaten
dutenak. Honek sortzen dit penarik eta kezkarik handiena. Bada
bineta bat,
Forgesena, El Mundon agertua (ez dut data-erreferentziarik):
frantziskotar
bat marraztu du, belauniko, besoak gora, otoitz eginez:
«Egizu,
Jauna, hondatu daitezela jende horien telebistak; horrela gurasoek
aukera
izango dute seme-alabekin hitz egiteko eta elkar ezagutzeko».
Benetan,
arazo handia planteatzen dute testu astunegiak direla dioten
hauek:
orrialde bat ezin irakurria. Arinkeriari emana den gizarte batean bizi
garela
adierazten digu horrek. Aspaldi batean, Vida Nueva aldizkarian ere,
Floristan deitoratzen
zen fenomeno honetaz: ez irakurtzeaz, Jainkoaren
Hitza ez
maitatzeaz. Irudiak mila hitzen balioa duela esan ohi da. Bai.
Baina bere
neurrian erabiliz. Telebistatik zintzilik bizitzeak, ez dut uste,
bizitasun
handirik emango duenik. Ez dut uste gizakiak bere barnearen
hondoenean
dituen galderei erantzungo dienik. Gertatuko da, galdera horiei
lur eman
nahi izaten zaiela; ez entzuna egin nahi izaten zaiela. Arrazoizkoa
al da
jarrera hori? Gizon edo emakume izatea al da jarrera hori?
Ostrukarena
egitea ezin eman da gauza humanotzat.
Halere
jarrera ezkor horiek ez dira mundu osoa
Behin
batean poz handi samar bat eman nion Pagolari. Santo Domingo
Errepublikako
telebistak igandero aireratzen zuen eta du Pagolaren homilia.
Bestetik,
zenbat hizkuntzatara itzultzen dela iruditzen zaizue astero-
astero
homilia hori? Hona. Nik dakidala, hauetan: euskara, katalana,
galiziera,
portugesera, italiera, frantsesa, ingelesera.
Asteazken
eguerdirako Pagolaren asterokoa e-postaz bidaltzen ez badut,
baditut
solaskideak lakonikoki idazten didatenak: «Ez du jaso Pagolarena».
Horietan
bat Estremadurako apaiz bat: bere web orrian garaiz zintzilikatu
nahi izaten
duelako. Eta nik bidaltzen diedan askok beren bezero edo
solaskideak
dituzte. Benetan gauzatzen da testu honekin «eman ta zabal
zazu» hura.
Badira nire
web orrian aztarrika ibiltzen direnak ere; gehienak, nik uste,
Pagolaren
testuaren bila.
Honekin
guztiarekin ez nuke aditzera eman nahi, Pagolaren testua guztiz
ezinbestekoa
denik. Ezta nahikoa denik ere. Adibidez, aspaldi honetan,
Pagolaren
homiliarekin batean, Jose Luis Sicreren iruzkina edo
komentarioa
ere bidaltzen dut euskaraz eta gaztelaniaz.
Lekuko
batzuk Biblia muintzat hartzearen alde
Bakar
batzuk soilik.
● «Liburu
Santuetan, zeruan dagoen Aita bidera irteten zaie bere seme-
alabei,
maitasunez, beraiekin hitz egiteko» Dei Verbum, 21).
● Jesus
ezagutu eta maite duena, huraxe benetan zoriontsu. “Bere
gaixotasuna
Jesus duena ez da sekula sendatuko” (Ibn Arabi mistiko sufi
handiak
esana).
●
«Fededunei Liburu Santuetara iristeko aukera erraza eman behar zaie»
(Dei Verbum
22).
●(ez dakit
norena den segidako hau) Azken aldi honetan biderkatzen ari
diren
ibilbideak baino irizpide baliotsuagoak dira Biblia kristauki
irakurtzeko
giltzarriak. Giltzarri horiek aurkitzeko, Itun Berriak datu asko
eman
dizkigu, ikusteko, Jesusek eta lehen bi belaunaldiek nola irakurri
zuten
Biblia. Lukasen tradizioak (Lk eta Eginak), adibidez, lau giltzarri
eman
dizkigu; lauki honetan laburtzen ahal ditugu:
¬Jesusen
Pazkoaren argian irakurri (Eginak 8,26-39).
¬Testua
begirunez irakurri (Lukas 4,16-30).
¬
Bizitzatik eta bizitzarako irakurri (Lukas 24,13-35).
¬Espirituak
gidatutako elkartean irakurri (Eginak 4,23-31).
Bukatzeko
galdera batzuk
●Hemen gaudenok ez al ginateke gai
izango, nork bere buruari kontatzeko
Samariar
onaren parabola? Apaizak eta lebitarrak egin ez dutena, juduek
heretikotzat
duten samariar batek egin du: bide bazterrean erdi hilik utzi
duten
gizona zaindu, asto gainean hartu eta ostatura eraman. Eta nik? Zer
egiten dut
bide bazterrean utziak direnekin? Eta norbera benetan
konbentziturik
dagoenean, besteei kontatu?
● Edota
Andre Mariari leporatzen diogun Magnificat kantikarena: Jainkoa
goratu,
gizaki pobre honetan jarri ditu Jaunak bere begiak, horregatik
dohatsu
deituko naute, gauza ikusgarriak egin ditu Jainkoak, jende harroa
beheratu
eta apala goratu, ahaltsuak esku huts utzi eta jende goseari ugari
eman,
aspaldi hitzemana zuen hori guztia Jainkoak. Orain Kristogan bete
du.
Nahikoa
nire aldetik.
Dionisio
Amundarain
No hay comentarios:
Publicar un comentario