La Olivako monastegiaren eleizearen atarian |
Argazki guztiak ikusteko klikatu hemen
Urteera goizeko 8etan izango da Txoko Sagarna aurrean.
Tuterara heldu orduko hamarretako ederra egiteko geratu gara bide ertzean.
Mezea Tuterako Klarisen Monastegian. Ederto baten hartu gaitue, pozarren. Bertan bisitatu doguz Durangoko eta Indusi-Dimako klaretar bi. Meza kantatua ospatu dogu eta mojak eurak egiten dabezan krema osasungarriak erosteko aukera izan dogu. Eskerrik asko eurei!
Bazkal aurretik, Tuterako katedrala eta parte zaharra ikusi eta bertatik paseatzeko aukera izan doguz. Eguraldia lagun toki ederrak ezaguzteko edo gogoratzeko aukerea izan dogu.
Bazkaria Tuteran bertan, La Parrilla jatetxean. Bete bete eginda urten dogu.
Arrastian Olivako Monastegia bisitatu dogu. Gregorio, Urrestilako lekaidea izan dogu gidari. Monastegia, eleziea, klaustroa... Bere bizitza be ezagutzeko aukera izan dogu, nobela bat idazteko modukoa.
Itzultzean paradatxo bat egin dogu bidean, pozarren bueltatuz Arratiara.
Datorren urterako autobus handitxoagoa enkargatu beharko dabe antolatzaileek!
Eskerrik asko euroi!
No hay comentarios:
Publicar un comentario