Felix Larrondo abadearen laguntzaz ospatu dogu aurtengo garizumako otoitzaldia. Felixek lagundu deusku taldekako plegariak egiten, baina batez be, Markosen ebanjelioko pasarte batzutan Jesusegaz bat egin, bere jarrerak ikusi, ikasi, errukiaz eta haserreaz, eta gure bizitzan blai egiten itxiz.
Jendearen jarrerak, isiltasunak eta atentzioak asko lagundu dabe otoitz giroa ez galtzen, Igorreko kapilan egon garan ordu bietan.
Bakarkako otoitzaldiak danon arteko komunikazioaz aberastu doguz. Alkarregaz Gure Aita abestuz amaitu dogu otoitz goiz hau.
Hona erabili doguzan otoitz bi:
.........................................
Martxoak 10, zapatua, 10:00-12:00 Igorreko parrokian otoitzaldia Felix Larrondo, abadeak lagunduta:
Jendearen jarrerak, isiltasunak eta atentzioak asko lagundu dabe otoitz giroa ez galtzen, Igorreko kapilan egon garan ordu bietan.
Bakarkako otoitzaldiak danon arteko komunikazioaz aberastu doguz. Alkarregaz Gure Aita abestuz amaitu dogu otoitz goiz hau.
Hona erabili doguzan otoitz bi:
Legena
(Mk 1, 40-45)
Legenduna ikusterakoan
dardaraka hasi
eta atzean zegoena asmatu
zenuen,
bazterketa basati bat.
Arnasari ere eutsi zenion
galdetu aurretik:
Zer nahi duzu egitea?
Unearen premia zerbait
egitea zen,
izarren aurka izanik ere
zerbait egitea haren alde.
Zenbat aldiz injustiziaren
aurka deiadarka
eta gizartea aldatu gurean,
eta maitasuna kutxan
gorderik!
Zenbat aldiz “maitasuna”
ahoskatu
baina sentimendu ergel eta
hutsean geratzen gara
ekinean hasi beharrean!
Ahaztu egiten dugu zure bihotza
odoletan dagoela
sistemak baztertu zuen
legenduna ukitu zenuenean,
legea, araua eta hiria
puskaturik
maitasunaren maitasunaz.
Bihotza zabalduko dugu
baina ez diogu utziko
antolatzeari,
zuk nahi duzun moduan.
Maitasuna ausarta da,
baina bideak behar ditu,
nahiz eta hiritik kanpora
atera bideok Zurekin batera.
Baina aurretiaz senda
gaitzazu gure legenatik. Amen.
Otoitz
egitera ihes egiten zuen (Mk 1, 35.39)
Etxetik ihes egiten zenuen
goizaldean
mintzodun isiltasunean
barneratzeko.
Iheska, zarata eta
multzokeriatik iheska
Ama lurraren sakon sakonera
jaitsiz,
Misterioaren bakartasunera,
Zure Maitasunaren
sustraietara,
maitatuaz eta maitatua
izanaz,
entzun eta
Ama-Aita deritzagun
horrekin bat egiteko.
Txoriek kantu hotsa
beheratu zuten
zure isiltasunaren indarraz
jabetzean.
Zuhaitzek poliki makurtu
zituzten adarrak
zure bakartasuna
zaintzearren.
Eta Zu leizeratu egiten
zinen.
Eta horra hor sakonetik
sortzen samurtasuna eta adorea.
Gau eta bekatuaren
ilunpeetan
Gizadi berriaren pazko
egunsentia
pixkanaka argitzen,
eta Ama lurra zurekin
batera kinka larrian
hildakoen piztuera ernetze
bidean.
Ikasle gizajoak,
korrika zure bila zure
gordelekuaren misterioa ulertu gabe!
Seme eta Aitaren bakardade
zoriontsua,
haiek baino ez dakitena
isiltasunean hizketan!
Goizero nahi nuke basoraino
zuri jarraitu,
zure isilpekoak entzun
eta goizaldetik zurekin
abestu
samurtasun eta adore
solidarioaren kanta!
.........................................
Martxoak 10, zapatua, 10:00-12:00 Igorreko parrokian otoitzaldia Felix Larrondo, abadeak lagunduta:
“Markosekin otoitzean
XXI. Mendean” Otoitzaldia euskeraz eta erderaz zuzendua izango da. Igorreko parrokian.
El sábado 10 de marzo, de 10:00 a 12:00 en la parroquia de Igorre, retiro de oración. Nos acompañará Felix Larrondo.
Retiro de oración con el evangelio de Marcos.
La direción del retiro será bilingüe.
Nor da Felix Larrondo?
Felix Larrondo (Erandio Goikoa, 1960) Bilboko Eleizbarrutiko abadea da.
Teologiaz gain, pedagogia ikasketak egin dauz.
Lurralde Bikarioa izan da bi aldiz, VI. bikaritzan,
Gaur egun abade dago VI. bikaritzan, Berango eta Neguriko San Inazio parrokietan batez be.
No hay comentarios:
Publicar un comentario