Martiaren 2an, Igorreko kultur etxean Lander Intxaustik, “Laudato Si” Aita santuaren entziklikaren inguruan, berbaldi interesgarria eskeini deusku. Hona hemen laburpena.
Arratiako Garizumako ekitaldien barruan, Frantzisko Aita
Santuak 2015 urtean idatzi eban “Laudato si’ entziklikaren aurkezpena hari
moduan hartuta, gaur egungo gizarte eta harreman ereduei buruzko hausnarketa
egingo dau Lander Intxaustik, herritar kristau arrunt baten ikuspuntutik.
Landerrek berak dinoan moduan, Ingurumenaren problematikaren aurrean gizaki eta
kristau moduan dogun erantzukizuna, bakarkakoa eta kolektiboa, nabarmendu
beharra dago, jarrerak eta jokabideak aldatzeko eta elkartasunean oinarritutako
iraunkortasun eredu bat eraikitzeko.
Nor da Lander
Intxausti?
Lander Intxausti Arriolabengoa Zientzietan (Biologia
atalean) lizentziaduna eta Biologian doktorea da. Gaur egun Begoñako Andra Mari
Irakasleen Unibertsitate Eskolako zuzendaria da.
Bere irakaskuntza jarduera Matematikaren didaktikaren
arloan garatzen dau, eta ikerketa arloan matematikaren didaktikan eta biologia
arloan egiten dau lan.
¿Pueden las religiones ayudar a superar la crisis ecológica?
El 2 de marzo en la Kultur Etxea de Igorre se desarrolló una charla sobre Laudato Si' El cuidado de al casa común, a cargo de Lander Intxausti. Aquí transcribimos las notas de la conferencia a cargo del ponente.
LAUDATO SI’
Zer nolako mundua utzi nahi diegu gure
ondorengoei, hazten ari diren umeei?
Lander Intxausti
Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate
Eskola
Izenburu honekin
aurkeztera natorkizuen hitzaldi honi hasiera eman aurretik, pare bat ohar egin
nahi dizkizuet, espektatibak neurrian egon daitezen guztiontzako:
1.
Aurkeztuko
dudana ez da Frantzisko Aita Santuaren entziklikaren analisi teologiko bat, ez
naiz teologian aditua, eta edozein kasutan, zeregin hori ez dagokit niri. Era
berean ez da zientziaren esparrutik egiten den analisi edo epai bat ere ez,
nire hausnarketa pertsonalak baizik.
2.
Nire
interesa ez da hitzaldi lehor bat ematea, elkarrizketa bat sortzea baino eta
horregatik asko eskertuko dizuet edozein momentutan moztea, galderak egitea edo
zuen hausnarketak nirekin partekatzea. Hitzaldi formatua izan behar du eta hori
errespetatuko dugu (behintzat goizeko zatian) baina ahal bezain beste
debatearen formatura hurbiltzea nahiko nuke, edo hobe esanda hausnarketa
partekatuaren formatura.
Izan ere,
hitzalditxo honen xede xumea, entziklika irakurri eta sakon aztertu ondoren,
kristau, biologo eta irakasle arrunt baten hausnarketak eta zalantzak argitara
ematea eta partekatzea baino ez da.
Horrenbestez,
nire enfokea ez da dokumentuaren analisi tekniko bat, baizik eta hiritar arrunt
baten ikuspuntutik niretzako bereziki esangarriak diren gakoak eta ideiak
azpimarratzea baizik.
Nire hausnarketa
hau hemen zaudetenetako baten bati gogoetan egiteko eta gogoeta hori
partekatzeko lagungarri edo erabilgarri suertatzen bazaio, nire zeregina
betetzat emango dut eta poz-pozik bueltatuko naiz etxera. Gauzak horrela,
eskerrik asko Arratiako pastoral barrutiari,
etortzeko gonbidapen-erronka honengatik.
[2. DIAPOSITIBA]
Nire hitzaldia bi
bloke handitan banatuko dut, lehenengo Laudato Si’ entziklikaren inguruko
hausnarketa bat aurkeztu nahiko nizueke, eliza eta ingurumenaren arteko
harremana eta entziklika bera irakurtzeko erabilgarriak izan daitezkeen gako
batzuk aztertuz. Bigarren bloke batean entziklika berari buruz hausnartuko dut,
zergatik eta zertarako idatzi den, zer den esaten duena, eta horrekin batera
esaten duenari buruko begirada bat egingo dugu oso gainetik.
Nire hitzaldi hau
amaitzeko nire ustez entziklika honek planteatzen dituen eta bereziki
esangarriak diren sei erronka aurkeztuko ditut, sintesi moduan.
Berriro ere
azpimarratu nahi dut nik aurkezten dudan hau nire gogoetaren ondorio apala
baino ez dela, eta apaltasun horrekin partekatzen dudala, gai honi buruz
iritzia izan dezakeen zuetako beste edozeinek egin dezakeen modu beretsuan eta
ez ikuspuntu akademiko batetik. Hori ez da baita nire asmoa.
[3. DIAPOSITIBA]
1. Abiapuntua
Hitzaldi hau
hainbat aldiz ematea eskatu didate elizbarrutian, eta entziklika bertako 61.
puntuko esaldi honekin hastea gustatzen zait: Errealitatea zintzotasunez begiratuta, guztion etxea oso kaltetuta
dagoela ikusten dugu. Izan ere, Frantzisko Aita Santuaren baieztapen honek
modu argian zabaltzen baitigu bidea gogoetarako; modu zehatz batean gainera,
gizakiaren eta ingurumenaren arteko harremana fedearen betaurrekoekin
begiratzeko hain zuzen ere. Aita Santua bera da, bere magisteritzako dokumentu
goren batean, kristau pentsamendua zizelkatzen duen dokumentu potolo horietako
batean, ingurumena ardatz hartzen duela.
Era berean, oso
aipagarria suertatzen zait titulua bera, Laudato
si’ Asiseko Frantziskoren Izakien
Kantikakok estrofaren lehen hitzak. Burura datozkigun lehenengo bi ideiak
nahiko nabarmenak dira
·
Aita
Santuak bere izena Asisko Frantziskogandik hartu zuen
·
Asiseko
Frantziskok gizakia, fedea eta ingurumenaren arteko loturaren garrantzia utzi
zigun bere ondare nagusi moduan.
Niretzako badago
hirugarren ideia bat, izenburuaren hizkuntzarekin lotuta dagoena, seguruenik
hizkuntza gutxitu baten hiztun izateak sortzen didan sentimenetik: Laudato si’
umbrieraz dago idatzita, italieraren dialekto zahar bat, oso erabilera
mugatukoa, herri xumearen hizkuntza, eta ez lingua
francak bat.
Izenburua bera
eta dokumentuaren idazkera aztertuta, irakurterraza delako, oso ondo antolatuta
dagoelako, dokumentu laburra delako, sakona baina argia delako… Badirudi Aita
Santuak dokumentu honen hedapena ahalik eta handiena izatea bilatzen duela, edozeinek
irakurri, ulertu, hausnartu eta eztabaidatzeko dago sortuta, hau da, herri
xeheari eskuragarri zaio erabat dokumentua bera eta bertan jasotzen diren
hausnarketa eta planteamenduak.
[4. DIAPOSITIBA]
2. Eliza eta ingurumena
Ingurumenaren
hausnarketa kristau hausnarketan barneratzea arrakastaz lortzeko, halabeharrez
izan behar da eskuragarria edozein kristau arruntentzako. Are gehiago
ingurumenarekiko duen harremanak bere bizitzaren esparru guztiak baldintzatzen
dituelako, horretaz jabetu ez arren.
Hala ere,
historian zehar, Elizaren pentsamenduan ingurumenarekiko harremana ez da pisu
handiko gai bat izan, hein handi batean, gizarte zibilean ere hausnarketa hori
ez delako presente egon duela urte gutxira arte. Besteak beste, politikaren
munduan lehenengo ekarpen esangarria arlo honetan Theodore Roosvelt-ena izan
daiteke XX. mendeko lehenengo hamarkadan eta gizarte mailan mugimendu
ekologista XX. mendearen 50 hamarkadan sortu zen.
Elizak, erakunde
zaharragoa izanda, historia luzeagoa dauka arlo honetan, hala ere gai hau ez da
bereziki presente egon beren hausnarketan edo doktrina ofizialean. Bibliako
Genesis liburuko erreferentziak kenduta, kristau tradizioko ingurumen
kontzientziaren lehenengo erreferentzia Asiseko Frantzisko bera dugu, 1225
urtearen inguruan idatzi zuen Izakien
kantikarekin. Bertan Jainkoari eskerrak ematen dizkio kreazioko elementu
eta bizidunengatik.
Hurrengo
erreferentzia aipagarria 7 mende beranduago aurkitzen dugu, jadanik XX.
mendearen bigarren erditik aurrera
·
Paulo
VI Aita Santuak Populorum progressio entziklikan
baliabide naturalen ustiatze neurrigabeak natura kaltetu dezakeela salatzen du,
eta gizakia horren biktima izan daitekeela.
·
Joan
Paulo II Aita Santuak eraldaketa
ekologiko globala aldarrikatu zuen: mundua hobetzeko gizakion bizimodua,
ekoizpen-ereduak eta kontsumo-ereduak aldatzearen beharra eta benetako giza
garapenak natura ere kontuan hartu beharko lukeela.
·
Benedikto
XVI Aita Santuak ere ideia horrekin bat egin zuen, naturaren degradazioa bizikidetza
eredurekin lotuta dagoela azpimarratzerakoan.
Lau erreferentzia
nagusi horiek dira Laudato Si’ entziklikaren aurrekariak Eliza katolikoan.
Beste modu batera esanda, orain arte ez da egon Elizaren magisteritzan
ingurumenaren gaia eta gizakia eta ingurumenaren arteko lotura ardatz hartzen
dituen dokumenturik, edo nik behintzat ez dut lortu topatzerik.
[5. DIAPOSITIBA]
3. Laudato si’ entziklika irakurtzeko hiru gako
Dokumentu hau
irakurtzeko edo aztertzeko orduan, nire ustez badaude oinarrizko hiru gako
bereziki aipagarriak direnak, eta moduren batean lagungarriak izan daitezkeenak
dokumentua bera kokatzen laguntzeko. Hein handi batean, hitzalditxo honen
zergatia gako hauek zuekin partekatzea da, hausnarketan lagungarri izan
daitezkeelakoan:
1.
Laudato
si’ entziklika ekologiari buruzko hausnarketa bat da gizakia ardatz moduan
hartuta.
2.
(1)
Naturarekiko ardura eta erantzukizuna, (2) pobreekiko justizia, (3)
gizartearekiko konpromisoa eta (4)barne-bakea banaezinak dira.
3.
Jainkoaren
kreazio errespetatzea eta zaintzea gure erantzukizuna da.
Utzidazue, gako
hauetako bakoitza modu sakonagoan garatzen.
1. Ekologiari buruzko hausnarketa gizakia ardatz hartuta
Beste modu batera
esanda, dokumentu hau ez da ekologismoari buruzko txosten bat, gizakia eta
ingurumenaren arteko harremanari buruzko hausnarketa bat da, beti ere
Jainkoaren kreazioan gizakiak duen zentraltasunean oinarrituta. Hau da, gizakia
ez da sistemako beste pieza bat, sistemaren pieza nagusia baizik, eta horrek
ondorio garrantzitsuak ditu, besteak beste erantzukizunari dagokionean. Horrek
ez du inolaz ere esan nahi ingurumena gizakiaren eskura dagoen baliabideen
biltegia denik, ezta gutxiago ere.
Gizakia sistema
osoaren zati da, bertatik biziraupenerako ez ezik bizimodu duinerako
baliabideak eskuratu beharra dauka, baina errespetutik eta iraunkortasunetik
egin behar da. Hain zuzen ere, bere zentraltasun horrek ematen dion
erantzukizunagatik. Horregatik hain zuzen ere iraunkortasuna gizadiaren
interesekoa da, epe luzerako bizilekua eta baliabideak izateak datozen
belaunaldiei biziraupena ziurtatzen baitie.
Baliabideen
erabileran iraunkortasuna ziurtatzeko, ezinbestean beste bide batzuk bilatu
behar dira ekonomia eta garapena ulertu eta gauzatzeko. Horrek berdintasun
ezari aurre egin beharra eragiten du. Herri eta gizaki guztiek baldin badaukate
eskubidea modu iraunkorrean garatzeko, duintasunean eta justizian oinarritutako
harremanak ezarri beharko dira.
Gainera,
indarrean dagoen garapen ereduarekin oso lotuta daude teknologiaren ondoriozko
harreman eta botere-forma berriak: kolektibotasunez mozorrotutako
indibidualtasun berriak (sare sozialak, adibidez) eta hutsune teknologikoa,
nabarmenenak aipatzearren. Giza duintasunean oinarrituta dagoen garapen eredu
iraunkor eta jasangarri batek derrigorrez eskatzen du planteamendu hori
aldatzea eta baita bere ondorioz garatzen ari diren gizarte eredu berriak
aldatzea ere.
[6. DIAPOSITIBA]
2. Naturarekiko ardura, pobreekiko justizia, gizarte-konpromisoa eta barne bakea banaezinak dira.
Hau da,
errealitate beraren aurpegi desberdinak eta elkarren osagarriak dira. Alde
batetik gizakiaren eragina ingurumen arazoetan ukaezina delako, eta eragin
horren ondorioengatik kaltetuenak herrialde pobretuak direlako.
Bestetik, inoiz
baino argiago ikusten dugu mundua sistema bat dela, konektatuta dagoela
Lovelock-en “Gaia” teoriaren harian. Horrek ikuspuntu lokala, norbere
interesgune hurbilei mugatuta dagoena, gainditzea eskatzen du eta ikuspegi
zabalago bat ezartzea, planeta mailako eraginei erantzuna emateko, planeta
mailako hausnarketa eta lankidetza behar direlako.
Eta hori
guztiarekin lotuta, erabilgarritasun hutsetik haratago, naturaren galerak
dakarren berezko arazoa ere kontuan hartu beharrekoa da.
[7. DIAPOSITIBA]
3. Jainkoaren kreazioa errespetatzea eta zaintzea gure erantzukizuna da
Gure
erantzukizuna da, batetik tradizio judo-kristauaren kreazioaren baitan, gizakia
kreazio horren tontorrean dagoelako (Gn 1: 26)
eta horrek bere garrantzia dauka (Mt 6: 30), baina kreazioaren
tontorrean egoteak ez du esan nahi gizakia kreazioaren jabea denik, ezta
gutxiago ere (Lb 25:23), baina bai bere ardura hartu behar duela (Erm 8:19).
Hori dela eta,
nork bere jokabidea ingurumenera begira jarri behar du eta horren ondorioz nork
bere bizi-ereduak eta kontsumo-ereduak eraldatu egin beharko ditu,
errealitateari aurre egiteko eta kreazioarekin bat egiteko (Erm 8:19).
Abiapuntua aldatu beharra dago gainera, ikuspegi indibidualak alde batera utzi
eta pentsamendua eta jokabidea ikuspegi kolektibora begira jarri, komunitatea
garen heinean eta ez gizabanako isolatuak (1 Kor 1:10; Erm 12:16; Heb 10:24-25)
[8. DIAPOSITIBA]
4. Laudato si’ entziklikaren aurkezpena
Entziklika hau
aurkezterakoan, niretzako bereziki deigarriak diren lau aspektu
nabarmendu nahiko nituzke:
1. Posizio ideologiko-politikoa
Dokumentu honek
ingurumenaren problematikari begira posizio ideologikoa hartzen duen berariazko
lehenengo dokumentu ofiziala da, Aita Santuaren magisteritza delako. Gainera
Elizaren Gizarte Doktrina osatu eta eguneratu egiten du ikuspuntu hau
barneratuz.
2. Gizarte ereduaren kritika
Entziklika hau
ingurumenaren problematika hari moduan hartuta gizarte-ereduan hausnarketa eta
kritika egiteko tresna bat da. Ez da dokumentu aseptiko deskriptibo huts bat.
Gizakiek ingurumenarekin duten harremana aztertzen du eta horren ondorioz,
gizakiek beraien artean duten harremana.
3. Kristauentzako argibidea bakarrik ez
Elizaren
dokumentu ofizial bat izanik, kristauontzako argibide edo orientabidea da,
horretan ez dago zalantzarik. Eliza katolikoak dozenaka entziklika dauzka eta
eliz komunitatearen kokapen ideologikoa ahalbidetzen dute. Hala ere, kasu
honetan, eta lehenago esan dudan moduan, dokumentuaren izenburua umbrieraz adierazita
egoteak eta testuaren idazkera estiloak
irisgarritasuna bilatzen du. Edozeinentzako eskuragarri egotea, eta
edozein hiritarri bere hausnarketan laguntzeko.
4. Zientzia eta fedearen arteko elkarrizketa
Eskuragarri izan
dudan elizaren dokumentazioa begiratuz gero, testu honetan aurkitu dut modu
esplizitu eta zuzenean lehenengoz ezagutza zientifikoa egiazkotzat emateaz
gain, fede hausnarketa sakon bat egiteko abiapuntu moduan erabiltzea. Zientziak
eta fedeak plano desberdinetan funtzionatzen duten arren eta errealitatearen
galdera eta beharrizan desberdinei erantzuten dieten arren, dokumentu honek
argi erakusten du hausnarketa eta elkarrizketa topagune bikaina direla bi
esparruak bateratzeko, eta bi arloek elkar aintzatesteko.
[9. DIAPOSITIBA]
5. Laudato si’ nondik norakoak
Entziklika hau
aurkezteko lehenengo eskaera egin zidatenean, hitzaldi hau prestatzerakoan
burura etorri zitzaidana zuetako edozeini etorriko litzaizukeena izan zen.
Nirea ez den dokumentu ba aurkeztu behar badut, derrigorrez hiru galdera hauei
erantzun beharko diet: zergatik idatzi den, zetarako idatzi den eta zer esaten
duen. Hala ere, konturatu zaretenez, oraindik ez diet modu zuzenean galdera
horiei erantzun. Izan ere, interesgarriagoa eta erabilgarriagoa iruditzen zait
lehenengo testuinguruari buruzko hausnarketa zabal bat eskaintzea eta ondoren
dokumentu beraren azterketa zehatzagoa egitea. Orain ekingo diogu horri.
Zergatik?
Zergatik
erabakitzen du Aita Santuak ingurumenaren problematikan oinarritutako
entziklika bat idaztea? Gutako edozeini bi arrazoi orokor erraz bururatzen
zaizkigu:
4.
Ingurumenaren
degradazioa eta horrekin lotutako problematika guztion ardura direlako eta
guztioi eragiten digutelako.
5.
Aurrekoari
erabat lotuta, konponbideak lortzeko, guztion jarrerak eta ondoriozko
jokabideak aldatu beharra dagoelako. (LS 14)
Jarreren kontu
honetan geratuko naiz, bereziki interesgarria iruditzen zaidalako ingurumenaren
degradazioa ukaezina dela erakusten duten ebidentzia zientifikoen aurrean,
gizartean erabat barneratuta dauden jarrerak onargarritzat ematerainoko
egunerokotasunean murgilduta gaudela erakusteko. Arazo horien aurrean Aita
Santuak berak lau jarrera deskribatzen ditu:
6.
Arazoaren
negazioa: “Ez dago klima aldaketarik” “Negutegi efektua gezurra da”
7.
Indiferentzia:
“Niri berdin zait klima aldaketaren arazoa, prozesua mantsoa da eta ni biziko
naizen aldian ez da oso larria izango…”
8.
Etsimendua
eta honi lotutako erosotasuna: “Klima aldaketa moduko mundu mailako arazo hain
handi baten aurrean, nik ezin dut gizabanako moduan ezer ere egin”.
9.
Konponbide
teknologikoengan konfiantza itsua: “Lehenago edo beranduago zientzialariek
asmatuko dute makinaren bat klima aldaketa leheneratzeko”.
Jarrera horiek
zalantzan jartzeko pizgarria izateko bokazioa du dokumentu horrek, jarrera
aldaketa gabe ez delako posible inolako eraldaketarik.
[10. DIAPOSITIBA]
Oinarrizko bi
zergati horiekin batera, kristau moduan, beste hiru arrazoi ere bururatzen
zaizkit gutxienez entziklika hau idatzia izateko:
10.
Jainkoaren
kreazioa ona delako (Gn 1:31), zaindu eta mantentzeko ardura daukagulako (Gn
2:15; (Ex 23:10), Jainkoak egin digun mailegua delako (Lb 25:23).
11.
Gure
erantzunkidetasuna (Mt 25: 35-40; Lk 3:10-11) eta kreazioarekiko ardura orain
eta etorkizuneko belaunaldiekin gauzatu beharra dago (Gn 1:28).
12.
Kristau
espiritualtasunean dimentsio honen aldarrikapena egin beharra dago, ez
apaingarri soil baten moduan, baizik eta espiritualtasun beraren erroa delako,
Asiseko Frantziskoren izakien kantikan, edo 128. Salmoan jasotzen den moduan.
[11. DIAPOSITIBA]
Zertarako?
Zertarako
argitaratzen du Aita Santuak Laudato Si’ entziklika? Nire uste apalean, osoko ekologiaren oinarriak ezartzeko,
Joan Paulo II.ak eta Benedikto XVI.ak modu apalagoan aurreratzen joan diren
hausnarketa eta horri lotutako espiritualtasuna sendotasunez garatzeko.
Oinarri horiek
ezartzearekin hiru arlo argitzea bideratzen da:
13.
Gaur egungo gizakiok (XXI mendeko gizakiak)
mundu honetan (Jainkoaren kreazioan) dugun leku zehatza eta horrek dakarren
arduraz jabetzea
14.
eta
ondorioz, inguratzen gaituen errealitatearekiko ditugun harremanak sakontasunez
aztertu eta ulertzea, materialtasun hutsetik (ustiagarritasunetik) nabariki
haratago.
15.
eta
hirugarren arlo bat, berriro ere kristauontzako berariazkoa dena: kristauok
nola bizi eta ulertu behar dugun ingurumenaren eta gizakiaren arteko harremana.
[12. DIAPOSITIBA]
Zer esaten du?
Hitzaldiaren
hasieran aurreratzen nizuenez, orain arte aurkeztutako guztia, aurrean duzuen
kaleko hiritar arrunt honen hausnarketak dira, eta horregatik erabat eztabaidagarriak
dira. Geratzen den azken zati honetan dokumentuaren aurkezpen formalago bat
egingo dut.
Gaian sartu
aurretik, dokumentua bera irakurtzera animatu nahi zaituztet, zintzotasun osoz
uste baitut dokumentua bera oso irakurterraza eta ulerterraza dela eta
hausnarketarako tresna oso baliagarria dela. Gomendio hori indartzeko aurkezten
dizuet testuaren egitura eta edukien oinarrizko deskribapen hau.
Laudato Si’
entziklika dokumentu labur bat da: 246 puntu biltzen ditu sarrera eta 6
ataletan egituratuta:
[13. DIAPOSITIBA]
1. Gure etxeari gertatzen ari zaiona
Lehenengo atal
honetan ingurumen arazoen analisi argi bat egiten da ikuspuntu tekniko
zientifikotik. Gaur egun giza jardueren eraginez sortzen den ingurumenaren
kaltetzeak dituen oinarrizko sei arloren azterketaren bidez:
16.
Kutsadura
17.
Klima
aldaketa
18.
Uraren
arazoa
19.
Biodibertsitatearen
galera
20.
Aurreko
guztien ondorio zuzena den gizakiaren bizi-kalitatearen galera.
Aurretik esan
dudan moduan, azpimarratzekoa da ezagutza zientifikotik eratorritako errealitatearen
irudia hartzen dela abiapuntu moduan eta horrek zientzia eta fedearen arteko
elkarrizketan aurrerapauso nabarmena suposatzen duela.
[14. DIAPOSITIBA]
2. Kreazioaren ebanjelioa
Bigarren atal
honetan ingurumen problematika kristau pentsamenduan inkorporatzeko
fundamentazio teologikoa egiten da lau hausnarketa-ardatzen inguruan:
21.
Kreazioarekiko
ardura kristau fedearen zereginen baitan dago.
22.
Gizakiaren
harremanak elkarrekin lotuta dauden hiru dimentsiotan ematen direla: jainkoa –
hurkoa – lurra, hirurak sistema bakarrean bateratuta.
23.
Izaki
bakoitzak berezko lekua, funtzio eta zeregina dauka Jainkoaren kreazioan,
guztiak daude elkarrekin «konektatuta» eta elkarren beharra dute kreazioaren
osotasuna lortu ahal izateko.
24.
Lurra
guztiok jaso dugun oinordetza izanik, guztion artean partekatu beharra dago
beragandik lortutako «fruituak», eta honek lotura zuzena dauka gure kristau
pentsamenduko elkarkidetzarekin. (Heb 13:16; Mt 25, 34-36. 40; Lk 10, 27 eta
batez ere Jn 13:34).
[15. DIAPOSITIBA]
3. Krisi ekologikoaren giza jatorria
Hirugarren atalak
gaur egun nagusia den gizarte ereduaren kritika eta salaketa egiten du
oinarrizko hiru aspektutan:
25.
Teknologiaren
garapenak sortzen dituen gizarte-desberdintasunak eta gizarteen arteko
teknologia hutsunea (brecha tecnológica).
26.
Eredu
teknokratiko menderatzaileak epe laburreko mozkina bilatzen du, ondorioei
erreparatu gabe.
27.
Gehiegizko
antropozentrismo indibidualista: norbere bat-bateko eta berehalako beharrizanei
erantzuten ez dion guztia baliogabea da erabat.
[16. DIAPOSITIBA]
4. Osoko ekologia
Laugarren atal
honek kristau fedearen eredu ekologikoa eta bere osagaiak aurkeztu eta azaltzen
ditu, beti ere gizakiaren garrantzia eta garrantzia horrek ematen dion
erantzukizuna azpimarratuz. Oso azaletik aipatuta, osoko ekologiaren osagaiak
honako hauek izango lirateke:
28.
Ingurumen,
ekonomia eta gizarte ekologia
29.
Kultura
ekologia
30.
Egunerokotasunaren
ekologia
31.
Ondasun
komuna
32.
Belaunaldien
arteko elkartasuna
Nire ustez, atal
honetan sakontasunez murgiltzeko gizarte mailan «ekologismoak» duen aktibismo
eta nabardura politikoa alde batera utzi beharra dago, eta «ekologia»
terminoaren etimologiara joan beharra dago: οἶκος (oikos = etxea) eta λογία (logia =
ikasketa) hau da guztion etxea zer den
eta horri buruzko hausnarketa, edo beste modu batera esanda, kristau
pentsamenduan nola ulertzen dugun guztion etxea.
[17. DIAPOSITIBA]
5. Argibide eta jarraibideak
Bosgarren atal
hau nazioarteko komunitateari begira dago idatzita. Goi mailako agintariengan
eragiteko eta ingurumen politikaren inguruan Eliza Katolikoak ezartzen duen
posizio ideologikoa aldarrikatzeko. Oinarrizko bost planteamenduren inguruan
egiten da aldarrikapen hori:
33.
Gobernantza
globalerako akordio baten beharra
34.
Politika
eta ekonomia epe laburreko ikuspuntu batetik ateratzeko beharra, guztion etxearekiko
erantzunkidetasuna modu eraginkorrean sustatzeko.
35.
Eztabaida
zintzo baten beharra osoko garapena bultzatzen duten prozesuak identifikatu
ahal izateko.
36.
Gizakiaren
osotasunari begira dauden politika eta ekonomia baten beharra.
37.
«Aurrerapena»
birdefinitzearen beharra gizaki guztien bizi kalitatearen benetako hobekuntza
lortu ahal izateko.
[18. DIAPOSITIBA]
6. Hezkuntza eta espiritualtasun ekologikoa
Azken atal
honetan izenburuak berak adierazten duen moduan hezkuntzan eta
espiritualtasunean ingurumenaren gakoa txertatzeko iradokizun zehatz eta argiak
aurkezten dira. Hezkuntzari dagokionez, oinarrizko hiru ardatzen arabera:
38.
Ingurumenarekiko
iraunkorra den eta berdintasunera bideratuta dagoen beste bizi eredu baten eta
beste kontsumo eredu baten beharra.
39.
Hezkuntza
ereduaren oinarrian ingurumenaren eta gizadiaren arteko harremana aliantza
moduan ulertu behar da (eta ez baliabide-ustiatzaile harreman huts baten moduan)
40.
Esparru
guztiei eragiten dien eraldaketa ekologikoaren aldarrikapena.
Horiekin batera,
atal honek espiritualtasunari eta erlijiotasun ekologikoaren erronka sakona
aurkezten du: ingurumenaren eta gizakiaren arteko lotura horretatik abiatzen
den Jainkoarekiko harremana hain zuzen ere.
[19. DIAPOSITIBA]
6. Entziklikak planteatzen dituen erronkak
Hitzaldi honi
amaiera emateko, berriro ere nire hausnarketa pertsonala berreskuratuko dut
zuekin partekatzeko. Amaiera moduan nire ustez, entziklika honek planteatzen
dizkigun oinarrizko erronkak aurkeztuko dizkizuet. Seguru nago gela honetako
bakoitzak bere erronka multzo jakin bat aterako lukeela, baina susmoa daukat
bateratuz gero adostasun handia lortuko genukeela.
Edozein kasutan,
dokumentuaren azterketa egin ondoren, nire ustez sei erronka garbi agertzen
dira. Erronka horiek elkarrekiko lotura handia dute eta bakoitzaren gainean
luze hitz egin ahalko genuke (hala nahi izanez gero, eztabaidan sartu gaitezke
kontu horrekin). Aurkezpena erraztearren eta amaitzen joateko, modu
telegrafikoan zerrenda moduan aurkeztu ditut nik identifikatzen ditudan sei
erronka horiek:
1.
Kultura
aldaketa globala: ingurumena eta berari lotutako problematika diskurtsoan ez
ezik praktikan ere kontuan hartu beharra dago.
2.
Krisi
kultural sakon batean egonik, aurre egiteko modua ohitura eta jokabideak
aldatzea da eta horretarako derrigorrez beste bizimodu baten aldeko apustua
egin beharra dago.
3.
Osoko
ekologiaren ikuspegia eskuratu beharra dago indarkeria, aprobetxamendu hutsa
edo norberekeriaren logika maltzurra hausteko.
[20. DIAPOSITIBA]
4.
Gai
honi buruzko elkarrizketa eta eztabaida zabaldu eta sakondu egin behar da,
gizarteratu egin behar da eta egunerokotasunean integratu, horrela lortuko
baita botere politiko, ekonomiko eta soziala dutenei presioa egiteko aukera
zabaltzea.
5.
Nazioarteko
komunitateak posizioa finkatu behar du gai honen inguruan, bestela ez da
aurrerapauso esangarriak lortzeko aukera handirik egongo.
[21. DIAPOSITIBA]
6.
Fedearen
ikuspegi kontenplatiboan oinarritu eta mundua barnetik begiratu behar da:
Jainkoak izakiok elkarrekin erlazionatzeko ezarri dituen loturak identifikatu
eta aintzat hartu eta horrekin norbere sormena eta gogoa piztu.
[22. DIAPOSITIBA]
No hay comentarios:
Publicar un comentario