Igorreko KT 03 eta KT 04 umeak eta gurasoak Diman dagoan Arratiako Mankomunitateko Egoitzara joan gara bisitan. Hona hemen kronika labur bat.
Egoitzara sartu orduko aukerea izan dogu txirulakaz joteko pieza ensaietako eta talde argazki bat egiteko.
Egoitzan hainbat kidegaz egon gara, batzuk bertan bizi direnak, beste batzuk eguneko zentroan dagozanak.
Lehenengo KTko umeak kantatu eta txirulaz eta sasofoiz doinu batzuk eskeini dabez.
Ondoren, bertakoak, beste kanta batzuk eskeini deutsiez umeei eta gurasoei, adibidez Begoñako Andra Mari.
Tarte musikala amaitzeko otoitz bat egin dogu, Gure Aita danok batera abestuz.
Gazte taldeko Andrea eta Nuriak jolas batzuk antolatu dabez umeakaz batera, eta inbitazioa egin deustie, zapatuan sei terdietan jolas gehiago egiteko famili ospakizunaren aurretik.
Umeek etxean egindako eskulan politak oparitu deutsiez bertakoei. Parrokitik karameloak eta pastak eroan doguz bertako bizilagun eta beharginei.
Eta eguna amaitzeko, egoitzako arduradunek pikoteo bat oparitu deutsie KTko familiei.
Arrasti ederra igaro dogu, orain etxean sakondu behar dogu egindako bisitea!
No hay comentarios:
Publicar un comentario