Hileta eleizkizuna eguenean, azaroak 23, 12:00etan Urkiolan.
Berba barik itxi gaitu barriak. Joseba hilda aurkitu dabe. Bere bihotzak ezin eutsi hainbeste aldakuntzari. 47 urte Urkiolan emonda, Don Bittorreri aurrea hartu deutso zeruko bidean. Antonio laguna be senide barik itxita. Domekan egin jakon omenaldiaren barri emon genduan sarerra bategaz hemen. Manu Etxebarriaren bertsoak eta Inocencio Ojangurenen argazkiekaz.
Eskerrik asko Joseba, egun handira arte!
Josebaren heriotzaren barri izan ostean, Manuk egindako kopla zaharra eta bederatzi puntukoa:
Domekan egin jakon herri omenaldi eta eskerrak emoteko mezea Urkiolako taldeari. Hona Manu Etxebarriak botatako bertsoak. Arratiako Elizaren partez be gure esker ona!

Eguzkitik goi argia
edurretik
ur garbia
gure
Joseba gaurtik hasita
zeruko
izar barria.
***
Agur
t´erdi Joseba
danon
izenean
gure artetik joan
zoazenean.
Lan asko egin dozu
misio bidean
Ekuadorren eta
Urkiola aldean,
kristautasunean
alaitasunean
zintzotasunean
euskaltasunean,
orain Jaunagaz beti
bake-pozean.
Agur t'erdi Urkiola eta eskerrik asko
Domekan egin jakon herri omenaldi eta eskerrak emoteko mezea Urkiolako taldeari. Hona Manu Etxebarriak botatako bertsoak. Arratiako Elizaren partez be gure esker ona!
Urkiolan mende erdiz
egiten lan ederrak
misiolari guztioi danon
partez eskerrak.
1-.
Ekuadorren
misiolari euskal talde handia
lagunduaz
irakasten kristau bide barria
mugabako
maitasunak biztutako argia
beti
izan da zuontzat Jainkoaren grazia.
Urkiolan mende erdiz
egiten lan ederrak
misiolari guztioi danon
partez eskerrak.
2-.
Ekuadorren
amaituta Urkiola aldean
euskaldunon
misiolari egunero lanean
maitasuna
beti zuon bihotzeko atean
herritarrak
zuzenduaz beti bizi-pozean.
Urkiolan mende erdiz
egiten lan ederrak
misiolari guztioi danon
partez eskerrak.
3-.
Urkiolan amaiturik zuon behar gozoa
pozez bete deuskuzue gure herri osoa
orain
arte egindako lan eder ta sendoa
lekuko
lez geratzen da oinarrituz geroa.
Urkiolan mende erdiz
egiten lan ederrak
misiolari guztioi danon
partez eskerrak.
4-.
Abadeak
egin jakuz urteokaz eskastu
eta
horrek egoera neurri baten aldatu
halan da be Urkiola ez jakunez amaitu
eleiztarrok egin daigun Urkiolan jarraitu.
Urkiolan mende erdiz
egiten lan ederrak
misiolari guztioi danon
partez eskerrak.
Juan Manuel
Etxebarria Ayesta ( 2017- 11-19 )
No hay comentarios:
Publicar un comentario