Etxean,
katekesian edo parrokian erabilteko
abenduko dinamika erreza. 1. astea.
Etxea jagon!
Etxea jagon
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
(Mk 13, 33-37)
Aldi haretan, Jesusek esan eutsen bere ikasleei: Begira,
zagoze zuhur, ez dakizue-eta sasoia noiz dan. Gizon bat urrunera joatean lez
da: etxea iztean, morroiei emoten deutse agintea, bakotxari bere eginkizuna
jarriz, eta atezainari zuhur egoteko agintzen deutso.
Zagoze, beraz, zuhur; ez dakizue-eta etxeko nagusia noiz
etorriko dan: ilunabarrean, gauerdian, oilarrak jotean nahiz egunsentian. Ez
zagiezala lotan aurkitu, ezustean etorrita.
Zuei esaten deutsuedan hau guztiei esaten deutset: Zagoze
zuhur.
Gogoeta:
Mundu amaierari
buruz dabiz berbetan. Hemen bat datoz biblia eta zientzia, egunen baten gure
lurra, gure planetea, guk ezagutzen doguzan legez, amaitu egingo dira.
Horregaitik hona gure deia lur
hau jagoteko, zaintzeko.
Lagungarri
eta akuilu dogu honetan Frantzisko aita santuaren Laudato Si’ entziklika.
Abendualdi
honetan, guztion etxea dogun lur hau jagoteaz hartu daigun ardurea,
kontsumoaren kontra, neurritasun edo austeridadearen alde, ekologiaren alde.
Irudia:
Laudato Sí liburuaren
ale bat eskegi arbolan.
Kanta bat:
No hay comentarios:
Publicar un comentario