Bizkaian altuerarik handienean
ospatu da mezea Igiriñako ermitanSan Inazio egunez
Klikatu hemen argazkiak ikusteko!!!
Argazkiak: Asier Astigarraga & Segundo Oar-arteta
Katedral naturala dogun Gorbeiaren magalean, 1.119 metrotara, Bizkaian altuerarik handienean mezea ospatuko da, datorren astelehenean garagarrilaren 31n, eguerdiko 12:00etan, Elurretako Amaren baselizaren ondoan. Oraintsura arte domeka eta jai egun guztietan ospatzen zan mezea, uda-sasoian; gaur egun, San Inazio egunean baino ez.
Katedral naturala dogun Gorbeiaren magalean, 1.119 metrotara, Bizkaian altuerarik handienean mezea ospatuko da, datorren astelehenean garagarrilaren 31n, eguerdiko 12:00etan, Elurretako Amaren baselizaren ondoan. Oraintsura arte domeka eta jai egun guztietan ospatzen zan mezea, uda-sasoian; gaur egun, San Inazio egunean baino ez.
Aurten be abestuko da zeanuriztarrek hango Andra Mariari egindako
himnoa, Andra Maria Igiñakoa deritxana.
Ospakizunean gogoan izango dira aurten hildako mendigoizale eta artzain
guztiak. Amaitzeko, San Inazio martxa kantatuko da eta ondoren, Zeanuriko
Udalak ohiko barauskarri ezaguna eskainiko
dau: ardao zuria eta gailetak. Txistulariek euren doinuekaz alaituko dabe giroa
toki zoragarriotara bertaratuko diran guztientzat.
1929 |
Debozino edo fede handiagoko
edo txikiagoko mezak izango dira; doinuz hobeto lagunduak edo ez…, baina ez
jako inor gailenduko altueran Elurretako
Amaren baselizatxoan ospatuko
danari. Ehunka lagun, mendizale eta artzain tarteko, batuko dira mezea
ospatzera eta hamaiketakoa partekatzera. Zuia, Orozko, Galdakoa, Zornotza,
Bilbo eta Arratia osotik etorritako jendea batzen da urtero landa-mezatan,
gehienak tontorreko kurutzeari joan etorria egin ostean.
Baseliza txikia
Edurretako Amaren baseliza porlanez eginda
dago, upel bobeda modura eraikia, hegi harritsu baten sartuta. 3 x 2,225 metro neurtzen
dau, eta atean jarritako burdin hesi batek ixten dau.
1943 |
1924an, Areatzan abade egoan
Eulogio Gorostiaga zeanuriztarrak hauxe idatzi eban, Gurutzi Arregik Ermitas de Bizkaia lan eskergan (II.
liburukian, 406. orrialdean) gogoratzen deuskunez: “Baseliza hau oraintsukoa da; bere eskaintza egin zan Arraban egoan
beste baten oroigarri, artean zelai honetan sendategi bat egoala”. XIX
mendearen amaieran egindako kapera dauka gogoan Gorostiagak, Zeanurin baseliza
modura hartu ez zana. Ondoren, joan dan gizaldiaren hasieran bertan behera itxi
zan.
Baselizatxo
hau benetan txikia zan, barruan bi lagunentzako tokia baino ez egoan-eta. Hori
dala-eta —halaxe gogoratzen deusku Gurutzi Arregik— On Benito de Atutxak
baseliza handiagoa egiteko baimena eskatu eban “txangozale eta inguru haretako bizilagun apalentzat”. Planoak be
gordetzen dira Labayru Ikastegian; baita baimen-eskaria eta dirua batzeko
propaganda-batzordearen datuak be; baina ahalegina bertan behera geratu zan.
Jon Urutxurtu
Ojanguren argazkia. Data barik |
POBREZIAREN AURKAKO ALDARRIKAPEN
OZENA
Jesuiten fundatzailea, Loiolako
Iñazio gogoratzen dan egun honetan, Frantzisko aita santuagaz —gaur egungo
jesuitarik ospetsuena— bat egingo da Gorbeiako ermitan, aita santuak berak
deitutako Pobreziaren Aurkako Lehen Mundu
Egunaren oihu argia aldarrikatuko da eta.
Gai
honi buruz Angel Mari Peñagarikano bertsolariak egindako bertsoak kantatuko
dabez bertaratutakoek. San Inazioren martxa, Edurretako Andra Mariaren
ereserkia, eta pobreziaren aurkako bertsoak entzungo dira beraz aurten
Gorbeian.
-1-
Ez dakit ondo osatzen garen
sinesmenez edo fedez,
Aita Santuak esan dauena
ausnar dagigun mesedez,
gaurko mundua ipini dogu
hankaz gora ta aldrebes,
pobreak holan geratu dira
ez laguntza ta ez babes,
mundu hontako ondasun gehien
gitxi batzuk jaten dabez.
-2-
Aspalditxoan aita Francisco
dabil esan eta esan,
zelan gagozan irakur leike
goizeroko gure prentsan,
batzuek gosez , aldiz besteak
milloi ederrak despentsan,
dirurik gehien gastatzen baita
armetan eta defentsan,
mundu txiki hau danona da ta
zabalak izan gaitezan.
-3-
Batzuk daukie sabela eta
ta beste batzuk sakela hutsik
ta gatxa zerbait jatea.
Eskuzabala izatea ez da
“Kristaua naiz” esatea.
Kristautasuna ez da bakarrik
mezetara joatea,
kristautasunak oinarri dauka
behar dabenei emotea.
Angel Mari
Peñagarikano
No hay comentarios:
Publicar un comentario