Páginas

miércoles, 5 de octubre de 2016

Gaur aurkeztu da "Gure Aita" liburua Bedian


Bediako udal liburutegian aurkeztu da gaur liburu hau, Arratiako sortako 10.ena.



Urriaren 5ean, eguaztenean, arrastiko 19:30ean, Gure Aita izenburua daroan liburua aurkeztu da Bediako Udal Liburutegian. Idazlan hau Arratiako Elizak kaleratzen dauan Arratia sortako hamargarren alea da.


Argitalpen zaindua, elebiduna, 108 orrialdekoa, Martin Valmaseda Hondurasen dagoan misiolari marianistaren testua eta bere itzulpena biltzen dituana.


Martin Valmaseda liburuaren egileak eta PPC argitaletxeak erraztasun guztiak emon dabez argitalpen pastoral hau aurrera eroateko.


Testua euskeratzeko lan-talde zabalak hartu dau parte: Aitor Etxebarriak, Jesus Mari Agirrek, Jone Ozerinjauregik eta Jose Mari Kortazarrek, danak Aitor Erdoiza itzultzaile profesional eta filologoaren zuzendaritzapean. Ezin da itxi aitatu barik Kepa Intxausti  bertsolaria; berak jarri ditu euskeraz, kapitulu bakoitza laburbiltzen dabezan bertsoak. 


Horrez gain, jatorrizko testua aberastu egiten da hainbat autorek sortutako Gure Aita ezbardinak gehituz:  Bitoriano Gandiagak, Xabier Letek, Patxi Ezkiagak, Asiseko San Frantziskok, Patxi Loidik…


Idazlan honetan Gure Aita otoitza azaltzen da berbaz berba, jatorrizko zentzuna argituz eta gaur egun daukan balioa agertuz.


Azala Xabier Egaña margolariaren —gaur egungo euskal artistarik finenetariko bat— lana da.


Bediako udal liburutegian egin dan aurkezpenen ekitaldian une musikalak be izan dira, Gure Aita desbardinak kantatuz eta errezitatuz.


Liburua Arratiako parrokietan erosi ahal izango da, 5 eurotan.








ARRATIA SORTA

Arratia sorta honako hamar liburuak osatzen dabe:

1.- Jose Mari Kortazar, Maite Zuloaga:  Gurasoekin otoitzean/Para rezar en familia
2.- Joxe Arregi: Jesusen Berri Ona XXI. Menderako/ Jesús, buena noticia para el siglo XXI
3.- Roman Bilbao:         Ipuinak parrokiak arnasbarritzeko/ Cuentos para revitalizar las parroquias  
4.- Jose Mari Kortazar: Palenque bertatik
5.- Arantxa Jaka, Juan Mari Uriarte:     Bakearen Pazkoa
6.- Roman Bilbao:         Ogia zatitzean ezagutzen zaitugu Jauna/ Te conocimos Señor al partir el pan
7.- Autores varios / Askoren artean:      Arratiako errogatibak Urkiolara/Rogativas de Arratia a Urkiola
8.- Juan Mari Uriarte, Jorge Muriel, Txemi Santamaria:  Gaurko familia eta ebanjelioa/Familia actual y evangelio
9.- Autores varios / Askoren artean:      Arratiako altxorra
10.- Martin Valmaseda: Gure aita/Padre nuestro 

No hay comentarios:

Publicar un comentario