Páginas

sábado, 23 de julio de 2022

Ipiñaburu: Flandriatik etorri jakun Santiago

Argazkia: Iker Barrutieta

Ez dakigu nork egin eban. 108 zentimetro luze eta 37 zentimo zabal ditu egur polikromatuan landutako Santiago Apostoluaren irudiak. Adituen esanetan 1500 urte ingurukoa da eta, gaur egun, Zeanuriko Ipiñaburuko parrokian dago, altare nagusian.


Ez da ohizko irudia, Santiago zaldi ganean, ezpata eskuan eta moroak hiltzen. Ez horixe! Zutunik dakusagu apostolua, oinutsik, oin ezkerra zeozer aurreratuta, ebanjelioak zabalik ezkerreko eskuan, erromesaren makila eskoian, kepalea zabala, bieira batez apaindua.

Irudiaren jatorria dala-eta, Jesús Muñiz Petralandak egin dau ikerketa sakona. 500 urte baino gehiago dituan irudia zelan jakin nondik etorri dan? Ikerketa fin eta sakon baten ondoren, aukera bi dagoz: bere sasoian Flandriatik inportatu zen irudi bat, edota langilea, bertokoa izan ala kanpokoa, hango teknikaz ondo jantzia egonik, Europako iparraldeko estilora landu eban bere lana.

Ez da bat ere arraroa hartuemon hau sasoi hartan. Horren lekuko ditugu Arteako San Martinen egindako arotz lana, edota, Bizkaiko Garai parrokian dagoen Andra Mariaren irudia, zahar barritu ondoren ule horia eukala ikusi zana, Europako estilora. Merkataritza zala edota Santiago bidea zala, holako kasu gehiago ere bada gure artean.

Mendi urteera baten edo Zeanuritik egindako paseo baten ez itxi ikusi barik irudi zoragarri hau Santiago Apostoluari eskeinia, gaur egun Ipiñaburuko parrokian dagoena.

                   Jose Mari Kortazar



No hay comentarios:

Publicar un comentario