Páginas

martes, 7 de junio de 2016

Urtean zeharreko 11. domekea C urtea

Arrotz nintzan eta etxean hartu ninduzuen Ospakizuna Otoitzaldia
Celebración: Fui extranjero y me acogisteis







Arrotz nintzan eta etxean hartu ninduzuen

Sarrera:
Egunon. Gaur Arratiako parrokietan errefuxiatuen egoerea aztertu eta gogoratu gura dogu ebanjelioaren argipean. Frantzisko aita santuak oraintsu holan esan eban: “Gure ateetan jotzen dauen errefuxiatuetako bakoitzak Jainkoaren aurpegia dauka, Kristoren haragia da”. Eskatu daigun ugari Jesusen Espiritua egia honeek guregan gauzatu daitezan.

Abestia:
Goazen alkarturik
biztuta fedea,
argitan zabalik
maitasun bidea.

Zuzentasunez egin dagigun
maitasun bide zabal argia,
gure anaiei lagunduz beti,
emonez eskua ta ogia.

Parkamena:
Gehiegitan ez ditugu errefuxiatuak onartu! Parkatu gure herrien itxikeria eta indiferentzia… Erruki Jauna! Kristo erruki! Erruki Jauna!

Lehen Irakurgaia:
Guztiok gara arrotzak eta erromesak eta guztiok gara senideak. Entzun daigun arretaz Frantzisko Aita santuak Erroman errefuxiatuei esana.

 Frantzisko aita santua Erromako errefuxiatuei:
Zuen samin eta itxaropen esperientziak  -gogoratzen deusku Frantziskok- gogorarazten deusku danok gareala arrotzak eta erromesak Lur honetan, baten batek onartzen gaituela eskuzabaltasunez, batere meriturik barik. Zuen antzera, norbere herritik ihes egin dauan bakoitza (zapalkuntzak, gerrak edo kutsadurak edo basamortutzeak desitxuratutako naturak; edo planetaren ondasunen banaketa bidegabeak  behartuta) senide bat dogu, nogaz konpartitu ogia, etxea, bizia.

Salmoa:
Otoitz hau oihu bat izan daitela. Bakearen aldeko apostua, solidaritzaren aldeko apostua eta horretarako oihukatu deiogun errukitsua dan Aitari, guk ere errukitsuak izan nahi dogula.

Errukitsu, Jainko Aita lez (4)


Bakea eraiki nahi dogu Jauna
Armen kontra maitasunaren arma jarri nahi dogu!
Borrokaren kontra, alkar ulertzearen arma jarri nahi dogu!
Beldurraren kontra zuzentasunaren ausardia jarri nahi dogu!
Bakea oihukatzen dogu, Jauna!
Bakea eraiki nahi dogu, Jauna! 

Errukitsu…

Pozik bizi nahi dogu, alkartasunean.
Aske bizi nahi dogu, justizian.
Kemena eta ausardia nahi ditugu,
biolentziak dakarren beldurra gainditzeko.
Alkartu nahi dogu, bakearen kontrako
gogorkeri guztiak salatzeko.
Ausardia nahi dogu,
bakearen erreinua eraikitzeko.

Errukitsu…



Ebanjelioa:
            Era batera edo bestera sufritzen dagoenarekin, maitasunez eta alkarri lagunduz jokatzen dogunean,  gure gizartea gizakoiagoa egiten gabiz,  Jaunaren Erregetza posible egiten.
            Prestau gaitezan Jesusen berbak entzuteko,  "Aleluia" abestuz.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik    (Mt 25, 31-46)

     Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: «Gizonaren Semea —eta aingeru guztiak Haregaz— aintzaz beterik etortean, bere errege-aurki ospetsuan jesarriko da, eta herri guztiak haren aurrean batuko dabez. Harek batzuk besteakandik bereiztuko ditu, artzainak ardiak ahuntzetatik bereizten dituan lez: ardiak bere eskumaldean ipiniko ditu, eta ahuntzak ezkerraldean.
     Orduan, erregeak esango deutse bere eskumakoei: "Zatoze, nire Aitaren bedeinkatuok; hartu egizue munduaren sortzetik zuentzat prestaturik dagoan erreinua. Gose nintzan, eta jaten emon zeunsten; egarri, eta edaten emon; arrotz, eta etxean hartu ninduzuen; biluzik nengoan, eta jantzi egin ninduzuen; gaixorik, eta bisitatu; espetxean, eta ikustera etorri zineen".
     Orduan, zintzoek erantzungo deutsoe: "Jauna, noiz ikusi zinduguzan goserik, eta emon geuntsun jaten, edota egarri, eta edaten emon? Noiz ikusi zinduguzan arrotz, eta etxean hartu, edota biluzik, eta jantzi? Noiz ikusi zinduguzan gaixorik edota espetxean, eta ikustera joan?"
     Eta erregeak erantzungo deutse: "Benetan dinotsuet: nire seniderik txikien honeetako bati egin zeuntsoena neuri egin zeunsten."

Jaunak esana!

Homilia edo gogoeta

“Gehiegitan ez ditugu hartu –esan eban Aita Santuak. Parkatu, zuen etorrerak exijitzen dauan bizimodu- eta pentsaera- aldaketaren bildurra diran gure herrien itxikeria eta axolagabekeria. Askok ikusten zaitue pisu,  arazo eta kostu neketsu modura. Baina, benetan, dohai bat zarie. Zuek zarie gaizkia eta zuzengabekeria guztion onerako bihurtzen dituan Jainko onbera eta errukior baten testigantza. Izan be, zuetako bakoitza izan daiteke urruneko herriak batzen dituen herrien arteko zubia, kultura eta erlijio ezbardinen arteko topaketa ahalbidetzen dauana, guztiok daukagun gizatasuna berriro aurkitzeko bidea.
“Arrotz nintzan eta etxean hartu ninduzuen” esanez amaitu eban Frantziskok. Aita Arruperen begitasun profetikoari esker sortu zan Astalli Etxea da harrera honen eredu zehatz eta egunerokoa. Bere azken lana izan zan, Asiako errefuxiatuen gune batean. “Eskerrik asko guztioi, gizon zein emakume, laiko zein erlijioso, pastoral eragile zein boluntario. Izan be, zuen egiteekin erakusten dozue bidea ez dala hain bildurgarria, batera egin ezkero. Aurrera egitera animatu nahi zaituet. Urteok gero eta beharrezkoagoa dan ibilbide baten hasiera baino ez dira, alkarbizitza adiskidetsu baterako bide bakarra. Izan zaiteze beti topaketaren edertasunaren lekuko. Lagundu gure gizarteari errefuxiatuen ahotsa entzuten. Jarraitu adoretsu bidean euren alboan; lagundu eiozue eta itxi eizue eurei ere zuei laguntzen: errefuxiatuek bakerako bideak ezagutzen dabez, gerraren usain latza ezagutzen  

Herri otoitza

            Jauna, Zeuk esan deuskuzu: "eskatu eta emongo jatzue, deitu eta zabalduko jatzue". Apaltasun guztiaz eta uste osoz geure eskariak egitera gatortzuz:

-          Elizaren alde: Ebanjelioaren Barri Ona Jesusen antzera iragarri dagien, batez ere une honetan, noraezean dabizen errefuxiatuen alde jokatuz. GUZTIOK ESATEN DOGU:
“Arrotz nintzan eta etxean hartu ninduzuen”
-          Errefuxiatuen alde: bizi daben egoera larrian, hutsik egiten ez dauen Jainkoaren maitasuna somatu dagien eta gu guztion solidaritza iraunkorra euki dagien. GUZTIOK ESATEN DOGU:
“Arrotz nintzan eta etxean hartu ninduzuen”
-          Europako agintarien alde: norbere ongi izatea bakarrik bilatu barik, egoera larrian aurkitzen diren errefuxiatuen bizitza gizakoiagoa izateko bideak bilatu, eta Europa zuzenago bat eraiki dagien. GUZTIOK ESATEN DOGU:
“Arrotz nintzan eta etxean hartu ninduzuen”
-          Munduan ez da egongo bakerik, gure artean hainbeste desberdintasun dagoen bitartean. Ebanjelioan esaten jaku: «Zuzendu  bidezidorrak; goratu daitezala ibarrak, beheratu mendi eta tontorrak; bardindu daitezala konkorrak, zelaitu aldatzak”. GUZTIOK ESATEN DOGU:
“Arrotz nintzan eta etxean hartu ninduzuen”
-          Hemen alkartuta gagozanon alde: errefuxiatuen alde beste batzuen egin beharra dala pentsatu barik, geure ahalmenak jokoan jarri dagiguzan. GUZTIOK ESATEN DOGU:
“Arrotz nintzan eta etxean hartu ninduzuen”
Jainko Aita errukitsua: lagundu eiguzu errefuxiatuen ahotsa entzuten eta ahal dogun neurrian geure bihotzak eta ateak zabaltzen, hauxe eskatzen deutsugu Jesukristo zure semearen bitartez. Amen

Sinboloak
-Ondo etorri errefuxiatuak banderola
-Despertadore bat joten: gure indiferentziatik izartuteko
-Kartela egun hau iragartekoa
-Ogi ardoak

Oharra diru batzeari 
Guk ez dogu eukiko etxe bat errefuxiatuentzat, baina bai dirua alkabanatzeko, euren bizitza duinago egiteko, baita gure harrera ona emoteko sarritan gure berba eta iritxiekaz. Gaur batzen dan dirua Caritasen bitartez, errefuxiatuentzat izango da. Eskerrik asko.

Azken oharra
            Datorren zapatuan, hilaren 18an izango doguz Arratiako Errogatibak Urkiolara. Ospakizuna goizeko 11:00etan hasiko da. Autobusean joan-etorria edo etorria agin gura dozuenok, emon izena eta euro bana sakristian. Gaur da azken eguna izena emoteko autobusean joateko.



Azken agurra
            “Arrotz nintzan eta etxean hartu ninduzuen” Behin eta barriz esan dogu  gaur ebanjelioko esaldi hau, orain eguneroko bizitzan gauzatzea gelditzen jaku. Gure pentsakerak, konbertsio beharrizana  daukala konturatu gara. Jaunaren laguntza izan daigula. Horretarako hartu daigun bere bedeinkapena.

 Abestia: Lurreko pobreenak, larri ta oihuka, ta haien negar samina Jaunaren ahotsa.

Ezaugarria

Oharra: hau egin daikegu eliza barruan, gogoeta amaitu ondoren adibidez, edo ospakizuna amaitu ostean kalean…
Meza ostean kalera urten eta alkarri eskua emonda korroan. Argazkikoen antzera. Pertsonak  hesi bat osotzen dogu. Korro bat gitxi bada egin bi, bat bestearen barruan, edo hiru...
Irakurri zeozer edo kantatu (salmoa adibidez)
Amaitzean, jarraitu eskuak lotuta, baina apur-apurka hasi eskuak jasotzen,... (abisatu batzuei besoak igoten hasi daitezan)
Hau egiten dogunean gure korrora sartzea erreztu egiten dogu. Ateak zabaltzearen gestoa izan gura dau honek.
http://thumb10.shutterstock.com/thumb_large/724060/190035287/stock-vector-happy-couple-hands-up-vector-190035287.jpg


http://thumb10.shutterstock.com/thumb_large/724060/190035287/stock-vector-happy-couple-hands-up-vector-190035287.jpg






 





Iturria: ERREFUXIATUOK, PARKATU GURE HERRIEN ITXIKERIA ETA AXOLAGABEKERIA: Frantzisko aita santua, 2016/04/19.«Refugiados, perdonen la cerrazón y la indiferencia en nuestras sociedades» dice el Papa Francisco.19/04/2016.

Bideo bi:
Migrar no es delito: https://vimeo.com/157126381


Arrotz nintzan eta etxean hartu ninduzuen
Sarrera:
Egunon. Gaur Arratiako parrokietan errefuxiatuen egoerea aztertu eta gogoratu gura dogu ebanjelioaren argipean. Frantzisko aita santuak oraintsu holan esan eban: “Gure ateetan jotzen dauen errefuxiatuetako bakoitzak Jainkoaren aurpegia dauka, Kristoren haragia da. Eskatu daigun ugari Jesusen Espiritua egia honeek guregan gauzatu daitezan.
Ante la grave situación que viven los refugiados, queremos reflexionar, tomar conciencia para descubrir en ellos el rostro de Cristo sufriente y abrir las puertas de nuestro corazón ante sus necesidades.
Que el tomar parte en esta eucaristía nos impulse a ser solidarios con quienes llaman a nuestra puerta.

Abestia:
Goazen alkarturik
biztuta fedea,
argitan zabalik
maitasun bidea.

Zuzentasunez egin dagigun
maitasun bide zabal argia,
gure anaiei lagunduz beti,
emonez eskua ta ogia.

Parkamena:
Gehiegitan ez ditugu errefuxiatuak onartu! Parkatu gure herrien itxikeria eta indiferentzia… Erruki Jauna! Kristo erruki! Erruki Jauna!

Lehen Irakurgaia:

 El Papa Francisco les pide perdón: «Refugiados, perdonen la cerrazón y la indiferencia en nuestras sociedades» Escuchemos con atención

Frantzisko aita santua Erromako errefuxiatuei:
Zuen samin eta itxaropen esperientziak  -gogoratzen deusku Frantziskok- gogorarazten deusku danok gareala arrotzak eta erromesak Lur honetan, baten batek onartzen gaituela eskuzabaltasunez, batere meriturik barik. Zuen antzera, norbere herritik ihes egin dauan bakoitza (zapalkuntzak, gerrak edo kutsadurak edo basamortutzeak desitxuratutako naturak; edo planetaren ondasunen banaketa bidegabeak  behartuta) senide bat dogu, nogaz konpartitu ogia, etxea, bizia”.
Salmoa:
Otoitz hau oihu bat izan daitela. Bakearen aldeko apostua, solidaritzaren aldeko apostua eta horretarako oihukatu deiogun errukitsua dan Aitari, guk ere errukitsuak izan nahi dogula.
La paz es don y la paz también  se construye siendo solidarios. Pidamos al Señor que nos de un corazón misericordioso como el suyo.
Errukitsu, Jainko Aita lez (4)

Bakea eraiki nahi dogu Jauna
Armen kontra maitasunaren arma jarri nahi dogu!
Borrokaren kontra, alkar ulertzearen arma jarri nahi dogu!
Beldurraren kontra zuzentasunaren ausardia jarri nahi dogu!
Bakea oihukatzen dogu, Jauna!
Bakea eraiki nahi dogu, Jauna! 

Errukitsu…

Pozik bizi nahi dogu, alkartasunean.
Aske bizi nahi dogu, justizian.
Kemena eta ausardia nahi ditugu,
biolentziak dakarren beldurra gainditzeko.
Alkartu nahi dogu, bakearen kontrako
gogorkeri guztiak salatzeko.
Ausardia nahi dogu,
bakearen erreinua eraikitzeko.

Errukitsu…

Ebanjelioa:
            Dios se hace presente, cuando volcamos nuestro amor en el hermano y así  vamos construyendo el Reino que Jesús quiere construir con nosotros.
             Era batera edo bestera sufritzen dagoenarekin, maitasunez eta alkarri lagunduz jokatzen dogunean,  gure gizartea gizakoiagoa egiten gabiz,  Jaunaren Erreinua posible egiten.
            Prestau gaitezan Jesusen berbak entzuteko,  "Aleluia" abestuz.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik    (Mt 25, 31-46)

     Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: «Gizonaren Semea —eta aingeru guztiak Haregaz— aintzaz beterik etortean, bere errege-aurki ospetsuan jesarriko da, eta herri guztiak haren aurrean batuko dabez. Harek batzuk besteakandik bereiztuko ditu, artzainak ardiak ahuntzetatik bereizten dituan lez: ardiak bere eskumaldean ipiniko ditu, eta ahuntzak ezkerraldean.
     Orduan, erregeak esango deutse bere eskumakoei: "Zatoze, nire Aitaren bedeinkatuok; hartu egizue munduaren sortzetik zuentzat prestaturik dagoan erreinua. Gose nintzan, eta jaten emon zeunsten; egarri, eta edaten emon; arrotz, eta etxean hartu ninduzuen; biluzik nengoan, eta jantzi egin ninduzuen; gaixorik, eta bisitatu; espetxean, eta ikustera etorri zineen".
     Orduan, zintzoek erantzungo deutsoe: "Jauna, noiz ikusi zinduguzan goserik, eta emon geuntsun jaten, edota egarri, eta edaten emon? Noiz ikusi zinduguzan arrotz, eta etxean hartu, edota biluzik, eta jantzi? Noiz ikusi zinduguzan gaixorik edota espetxean, eta ikustera joan?"
     Eta erregeak erantzungo deutse: "Benetan dinotsuet: nire seniderik txikien honeetako bati egin zeuntsoena neuri egin zeunsten."

Jaunak esana!
Homilia
“Gehiegitan ez ditugu hartu –esan eban Aita Santuak. Parkatu, zuen etorrerak exijitzen dauan bizimodu- eta pentsaera- aldaketaren bildurra diran gure herrien itxikeria eta axolagabekeria. Askok ikusten zaitue pisu,  arazo eta kostu neketsu modura. Baina, benetan, dohai bat zarie. Zuek zarie gaizkia eta zuzengabekeria guztion onerako bihurtzen dituan Jainko onbera eta errukior baten testigantza. Izan be, zuetako bakoitza izan daiteke urruneko herriak batzen dituen herrien arteko zubia, kultura eta erlijio ezbardinen arteko topaketa ahalbidetzen dauana, guztiok daukagun gizatasuna berriro aurkitzeko bidea.
«‘Era extranjero y me acogieron’ —concluyó Francisco. Sí, el Centro Astalli es ejemplo concreto y cotidiano de esta acogida que nace de la visión profética del padre Pedro Arrupe. Fue su canto del cisne, en un centro de refugiados en Asia. Gracias a todos ustedes, hombres y mujeres, laicos y religiosos, agentes y voluntarios, porque demuestran en los hechos que, si se camina en compañía, el camino da menos miedo. Los animo a seguir. Treinta y cinco años son solo el comienzo de un recorrido que se vuelve cada vez más necesario, única vía para una convivencia reconciliada. Siempre sean testimonio de la belleza del encuentro. Ayuden a nuestra sociedad a escuchar la voz de los refugiados. Sigan caminando con valentía a su lado, acompáñenlos y también déjense guiar por ellos: los refugiados conocen las vías que llevan a la paz, porque conocen el olor acre de la guerra».
Herri otoitza
            Jauna, Zeuk esan deuskuzu: "eskatu eta emongo jatzue, deitu eta zabalduko jatzue". Apaltasun guztiaz eta uste osoz geure eskariak egitera gatortzuz:

-          Elizaren alde: Ebanjelioaren Barri Ona Jesusen antzera iragarri dagien, batez ere une honetan, noraezean dabizen errefuxiatuen alde jokatuz. GUZTIOK ESATEN DOGU:
“Arrotz nintzan eta etxean hartu ninduzuen”
-          Por los refugiados: para que en medio de la situación angustiosa que viven, perciban la presencia amorosa de Dios Padre de misericordia y la solidaridad permanente de los que tenemos todo lo necesario para vivir dignamente. GUZTIOK ESATEN DOGU:
“Arrotz nintzan eta etxean hartu ninduzuen”
-          Europako agintarien alde: norbere ongi izatea bakarrik bilatu barik, egoera larrian aurkitzen diren errefuxiatuen bizitza gizakoiagoa izateko bideak bilatu, eta Europa zuzenago bat eraiki dagien. GUZTIOK ESATEN DOGU:
“Arrotz nintzan eta etxean hartu ninduzuen”
-          Mientras exista tanta desigualdad entre los que viven en la abundancia y los que carecen de lo necesario para vivir dignamente, no podrá reinar la paz entre nosotros. Recordemos las palabras del evangelio “Allanad los senderos, elévense los valles, desciendan los montes y colinas, que lo torcido, se enderece, lo escabroso se iguale”    GUZTIOK ESATEN DOGU:
“Arrotz nintzan eta etxean hartu ninduzuen”
-          Hemen alkartuta gagozanon alde: errefuxiatuen alde beste batzuen egin beharra dala pentsatu barik, geure ahalmenak jokoan jarri dagiguzan. GUZTIOK ESATEN DOGU:
“Arrotz nintzan eta etxean hartu ninduzuen”
Jainko Aita errukitsua: lagundu eiguzu errefuxiatuen ahotsa entzuten eta ahal dogun neurrian geure bihotzak eta ateak zabaltzen, hauxe eskatzen deutsugu Jesukristo zure semearen bitartez. Amen
Sinboloak
-Ondo etorri errefuxiatuak banderola
-Despertadore bat joten: gure indiferentziatik izartuteko
-Kartela egun hau iragartekoa
-Ogi ardoak
Oharra diru batzeari
                        La colecta de hoy será destinada a los refugiados a través de Cáritas. Gracias por vuestra solidaridad.
Azken oharra
            Datorren zapatuan, hilaren 18an izango doguz Arratiako Errogatibak Urkiolara. Ospakizuna goizeko 11:00etan hasiko da. Autobusean joan-etorria edo etorria agin gura dozuenok, emon izena eta euro bana sakristian. Gaur da azken eguna izena emoteko autobusean joateko.


Azken agurra
Hemos reflexionado y orado con el tema de los refugiados. Que a lo largo de los días vayamos tomando  conciencia de la grave situación en que se encuentran nuestros hermanos y actuemos según nuestras posibilidades en la creación de un mundo más humano.
“Arrotz nintzan eta etxean hartu ninduzuen” Behin eta barriz esan dogu  gaur ebanjelioko esaldi hau, orain eguneroko bizitzan gauzatzea gelditzen jaku. Gure pentsakerak, konbertsio beharrizana  daukala konturatu gara. Jaunaren laguntza izan daigula. Horretarako hartu daigun bere bedeinkapena.
Abestia: Lurreko pobreenak, larri ta oihuka, ta haien negar samina Jaunaren ahotsa.




No hay comentarios:

Publicar un comentario