Martxoaren 13an Lemoan Familia mezea izan genduan eta bertan 3 eta
4. mailako katekesiko 17 umek parkamenaren sakramentua ospatu eben lehenengo
aldiz.
Bizikletari onak behar-beharrezkoa dana
bakarrik sartzen dau bere motxilan edo otzaran. Horixe egin genduan
ospakizunean, aurrera egiteko ostopo eta karga diren jarrera ezkorrak
sutara bota eta Jesusen bidetik joaten laguntzen dabenak otzarara sartu.
Jaungoikoak ez dauka zalantzarik
parkatzeko orduan. Parkamena hartzeko baldintzak oso argiak dira: geure
hutsegiteak onartu, damutu eta aurrerantzean holangorik ez egin. Bizitzan
zehar sarri-sarri egiteko moduko ariketa, geure burua eta ingurukoak parkatuta
pozago biziko gara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario