1.- Otoitza Kreazioaren alde
Frantzisko aita santuak eskaturik
urte bakoitzeko irailaren 1ean.
2.-
Hona aita santuaren entziklikaren giltzarria: Lurra ez dadila bihurtu
zabor-pilo bat.
3.- Aita santuak
«Goratua Zu» entziklika, agiri dramatiko eta alaitzat eman du. Hartan kristauei
eskatzen die, utzi diezaiotela beste alde batera begira jartzeari, gure planeta
jasaten ari den zauriak ez ikusteko, eta zaindu dezatela norberaren ama bezala.
4.-Errealitateari
egiazaletasunez begiratu
Modu aski errealistan
deskribatu du, aditu gehienek jadanik badakitena:
● heriotza
goiztiarrak eragiten dituen kutsadura;
● berokuntza globala,
itsasoaren maila eta mutur-muturreko gertaera meteorologikoak ugaltzearekin
batean;
● gero eta jende
gutxiagok ur edangarri eta segurua;
● janaritako eta
sendakuntzarako beharrezko diren landare eta animalia-espezieak desagertzea;
Gizakiak eragindako
edota, gutxienez, aldeztutako prozesuak dira.
5.- Paul O´Callaghan.
Kreazioaren teologoa
«Ezin pentsatu duzu:
“Beno, ez dugu ezer esango fenomeno honetaz, harik eta seguru egon arte
gizakiaren kulpa dela”. Ezin esango duzu, zeren agian beranduegi izango baita.
Baldin eta probabilitaterik badago, eguratsari eta munduari kalte sendaezina
egiten ari garela, joera hori garaiz gelditzera jo beharra dugu».
6.- Harrapariak
Aita santuak dio, ez
dela arazo ekologiko bat, baizik problema etiko bat. Enpresa batzuek
ingurumenari egiten dizkioten erasoak salatu nahi ditu: garapen-bidean diren
lurrraldeetan egiten dituztenak, beren lurraldeetan ezin egin dituztenak.
Amazonian gertatzen
ari dena da.
7.- Mauricio López
Oropeza. Idazkari Exekutiboa Eliztar Sare Panamazonikoan
«Bizitza beste modu
batean ikusteaz, beste ikuspegi batez, mintzo zaizkigun herriak, lekuz aldatu
egiten dituzte. Haietako asko beren lurraldea galtzen ari dira, beren
nortasunaz gainera».
Agian, horregatik,
zenbait amerikar petrolio-enpresa handik bortizki jo dute entziklikaren aurka,
plazaratua izan aurretik.
8.- Axolarik eza
Aita santuak
deitoratzen du, planeta salbatzen egindako ahalegin asko hil egiten dela, jende
normalaren ardura-gabeziaz.
Jarrerak salatzen
ditu: problema ukatzetik axola-gabeziara doazenak, edota etsipen erosoaz edota
konfiantza itsuaz irtenbide teknikoetan uste izatea.
9.- Kristauei
gogorrago mintzo zaie. «Konbertsio ekologikoa» eskatzen die, «Jainkoaren
egintzaren babesle izateko bokazioa bizi ahal izateko», ez baita, ez
aukerazkoa, ez bigarren mailako arazoa.
10.- Koherentzia
Aktibista ekologistei
koherentzia eskatzen die, kontraesanetan ez erortzeko: «Errealitatean berean
aitortzen ez denean, ez pobre baten, ez giza enbrioi baten, ez pertsona ezgaitu
baten balioa –adibide batzuk adieraztearren–, nekez entzungo dira natura honen
beronen oihuak».
11.- Mundua
kontenplatu
Entziklikak zeruertza
asko zabaldu du, eta dio, problema etikoa delarik, giza bihotzean dagoela
irtenbidea: naturaren edertasunari mirespenez begiratzea proposatzen du,
berezko baliabideen kontsumitzaile edo ustiatzaile bezala ez jokatzeko;
halakoek unean uneko probetsua izaten baitute gidari.
12.- Frantzisko
«Erantzukizuna eskatu
nahi nuke, Jainkoak Kreaziokoan gizonari eta emakumeari gomendatu zien
eginkizunari lotuz: landu eta zaindu bizileku eman zigun baratzea».
13.- Zeure esku duzu
irtenbidea
«Gaur egungo
desorekaren ondorioak gutxitzea, orain berean egingo dugunaren baitan dago»,
idatzi du aita santuak. Horregatik, biziera aldatzea proposatu du, eguneroko
keinu txikiak direla medio:
● papera birziklatu;
● zaborrak bereizi;
● jertse bat jantzi,
berogailua goratu ordez.
14.- Nahiz eta
zenbait jendek uste duen aita santua oker dabilela bere diagnostikoan,
zuhurragoa dela ematen du, pentsatzea, azken aukera dela bide horretatik
jotzea, planeta, berak esaten duen bezala, zabor-pilo bihur ez dadin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario