Páginas

domingo, 21 de agosto de 2016

Ezkontzaz: Khalil Gibran

Khalil Gibran poetaren poema hau sarritan erabilten da ezkontza ospakizunetan. Ez da erreza euskeraz aurkitzea. Guk hona Patxi Ezkiagaren bertsio bikaina dakargu erabilgarria izango delakoan.



Elkarrekin jaio zineten, eta elkarrekin egongo zarete betiko.
Elkarrekin egongo zarete heriotzaren hego zuriek zuen egunak barreiatzen dituztenean.
Jainkoaren oroimen isilean ere elkarrekin egongo zarete.
Baina utzi espazioak zeuon elkartasunean.
Eta zeruetako haizeek egin dezatela dantza zuen artean.

Maita ezazue elkar, baina ez bihurtu maitasuna lotura. Aldiz:
Izan bedi itaso mugikor zuen arimen ertzetan.
Bete elkarri kopa. Baina ez edan kopa bakarretik.
Eman elkarri zeuen ogia, baina ez jan ogi beretik.
Elkarrekin abestu eta dantzatu eta bizi pozik, baina zaudete bakarrik, lautearen sokak bakarrik dauden bezala, musika berberarekin mugitzen diren arren.

Eman zuen bihotzak, baina ez batak bestearena gordetzeko.
Izan ere, Bizitzaren eskuak bakarrik gorde ditzake zuen bihotzak.
Eta egon elkarrekin zutik, baina ez bata bestearengandik hurbilegi;
tenpluaren zutabeak aparte baitaude, eta haritza eta altzifrea ez baitira bata bestearen itzalean handitzen.

Khalil Gibran, euskeraz: Patxi Ezkiaga

No hay comentarios:

Publicar un comentario