Páginas

lunes, 31 de agosto de 2015

Gure gorreria sendatu Curar nuestra sordera: Jose Antonio Pagola

José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain

Israelgo profetek sarritan erabili ohi zuten «gorreria» hitza metafora probokatzailetzat, herriak Jainkoari bere bihotza itxi eta eragozpenak jarri izana adierazteko. Herriak «baditu belarriak baina ez du entzuten», esaten ari zaio Jainkoa gorreria hitz horren bidez. Horregatik, profeta batek bihotz-berritzeko deia egin die guztiei, hitz hauekin: «Jende gorra, entzun eta aditu».

domingo, 30 de agosto de 2015

Divorciados, comulgad en paz: Joxe Arregi

Después de encontrar 50 cadáveres de migrantes en la bodega de una barcaza cerca de Sicilia, después de hallar 71 cadáveres descomponiéndose en un camión cerrado y abandonado en una autopista de Austria (¡Horror, Europa! ¿Vas a perder del todo tu alma y tu nombre?), después de naufragar y perecer cientos de africanos ante la costa de Libia…, me da vergüenza escribir sobre la comunión de los divorciados vueltos a casar. Me pesa y avergüenza, y pido perdón por hacerlo, pero lo haré. También ésta es una historia de dolor, aunque sea menor.

jueves, 27 de agosto de 2015

Igorreko parrokia & Hona bildots eztia



HONA BILDOTS EZTIA
egiazko ogia
zerutik da jatsia
Jainko maitia.

lunes, 24 de agosto de 2015

Gutuna Erromako Gotzainari Carta al Obispo de Roma


Teologo-talde bat, 20 lagun, elkartu da. Aita santuari gutun bat sinatu duen milioi erdi bat lagunen eskaria «osatu nahiz»: berriro ezkondu diren dibortziatuei jaunartzea ez baimentzeko eskatuz milioi erdi horrek gauzatu duena «osatu nahiz». Teologoek erregutzen diote aita santuari, adoretsu joka dezala, errukiari lehentasuna ematen lider izanez, Ebanjelioaren Espirituari erantzunez, eta beren sostengua eskaintzen diote.
Un grupo de 20 teólogos se moviliza para "completar" la propuesta que ha recopilado cerca del medio millón de firmas que piden al Papa que no permita acceder a la comunión a los divorciados-as vueltos a casar. Los teólogos instan al Papa a que manifieste valentía y lidere la misericordia, respondiendo al Espíritu del Evangelio, y les manifiestan su apoyo.
Puedes unirte a su petición mediante el enlace, al final.


Ez lotu itsuki giza tradizioei No aferrarnos a tradiciones humanas: Jose Antonio Pagola

José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain

Ez dakigu ez non ez noiz gertatu zen liskar hau. Soilik, Jesusek bizi duen giroa iradoki nahi du ebanjelariak: lege-maisuek, tradizioen betetzaile estu diren horiek, maitasunaren Profeta den Jesusek beren bizitzan sarrarazi nahi lukeen berritasunari itsuki uko egiten dioten horiek inguraturik bizi duen giroa.

domingo, 23 de agosto de 2015

Bihar hasiko da XXXI. Gogoeta Astea Loiolan

Astelehenean hasiko da XXXI. Gogoeta Astea.
XXXI. Gogoeta asteak kristau pentsamendurako lekua izan nahi du, gaur egungo pertsonari eta gizarteari begiratu eta fedearen eta kulturaren arteko elkarrizketa egin nahi duen gunea.
Ebanjelioaren Poza Elizan eta Gizartean: XXXI Gogoeta astea

martes, 18 de agosto de 2015

Lemoako Azurrekan San Lorentzo Jaia 2015



Gure inguruko beste hainbat ermitetako moduan Lemoan be abuztuaren 10ean San Lorentzo santuaren jaia ospatu zan Azurreka auzunean. Arratian lau lekutan hain zuzen ere!

Argazkietan ikusten dan moduan, hainbat pertsona batu ziren bertan. Lehenego mezea eta ostean lagun arteko kontuak, musikea eta jokoakaz primeran pasatu eben.

lunes, 17 de agosto de 2015

Bedia: San Roke 2015

San Roke ermitea Bediako Eroson


Abuztuaren 16an San Roke eguna gogoratzen dogu. Bedian, Eroso auzoan,  ermita bat dago bere izenean. Urte guztietan 12etan batuten gara Santuaren izenean Meza Santua ospatuteko. Urte honetan be bai hainbat gende egon gara eta giro onean festa hau ospatu dogu.

Zergatik gelditu Elizan? ¿Por qué nos quedamos? Jose Antonio Pagola



José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain

Azken urte hauetan analisi eta azterketa asko egin izan da kristau-elizek gizarte modernoan bizi duten krisiaz. Irakurketa hori beharrezkoa da zenbait datu hobeto ulertzeko, baina ez da aski gure erreakzioa zein izan behar duen bereizteko. Joan ebanjelariak dakarren pasadizo honek lagundu diezaguke krisi hori ebanjelio-sakontasun handiagoz interpretatzeko eta bizitzeko.

domingo, 16 de agosto de 2015

Zeanuri Andra Mari Eguna 2015

Andra Mariaren Zeruratzearen jai nagusia ospatu da Zeanurin Meza Nagusian.

miércoles, 12 de agosto de 2015

Mezara joatea osasun iturri



London School of Economics (LSE) elkarteko eta Herbeheretako Erasmus Unibertsitateko Medikuntza Zentroko ikertzaileek ikerketa bat egin dute,  zenbait aktibitate sozialek Europako adineko jendearen depresio-sintometan duten eraginari buruz. Eta ondorioztatu dute elkarte edo erakunde erlijiosoetan parte hartzeak gutxitu egiten dituela sintoma depresiboak; alderdi edo erakunde politiko batean parte hartzeak, ordea, (herri mailako elkarte politiko batean, adibidez) eragin kaltegarria duela adimen-osasunean. Kirol- eta gizarte-mailako elkarteetako kide izateak epe laburreko onurak dakartza, baina ez du eragiten epe luzean.

martes, 11 de agosto de 2015

Bedia: San Lorenzo 2015



San Lorentzo orain dela urte asko parrillan erreta hil zan 258 urtean abuztuaren 10ean. Leku askotan ospatzen da bere festa. Bedia da herri horretako bat. Murtatzako auzoan  San Lorentzo ermita dago eta han batzen gara bere auzokoak eta Bediako gentea eta beste herri batzuetakoak ere. Aurten 12etan izan da meza eta gure ospatzailea Antonio Linaza izan da, hainbat gente egon gara eta giro oso ona egon da, bikaina.

lunes, 10 de agosto de 2015

Zeanuri: Otzemendiko Lontzo Santua 2015

Amama eta lobea mezatara deitzen
Argazkiak: Petra Uriarte



Otzemendiko Lontzo Santua
argituz dator iluna.
Eguerdian kanpaiak jota...

domingo, 9 de agosto de 2015

Lemoako parrokia & Gure bide erakusle


Bideoa: Iker Barrutieta
Abestia: Juanjo Elezkano

viernes, 7 de agosto de 2015

Bila dabilena: Rufino Iraola

“Animalia arrazionala” da gizakiaren definizio nagusia, eta ofizialki bakarra. Baina norbaitek deitu izan dio “animalia erlijiosoa” ere, besteren batek “animalia politikoa; Unamunok “animalia sentimentala” deitu zion. Nik esango nuke gizakia, batez ere, “animalia bilatzailea” dela. Irriken eta desiren morroi dago, eta horiek agintzen diotenaren bila dabil, barrua asetzeko, idazten dau Rufino Iraolak bere blogean.

martes, 4 de agosto de 2015

Lemoa: San Inazio eguna 2015

San Inazio ermitean jai handia ospatzen dabe lemoaztarrek. Hona aurtengo San Inazio eguneko argazki sorta zoragarria.

lunes, 3 de agosto de 2015

Jesus erakargarri Atracción por Jesús: Jose Antonio Pagola



José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain

Joan ebanjelariak behin eta berriz errepikatzen ditu indar handia duten esapideak eta irudiak, kristau-elkarteei buruan sartzeko, ezen Jesusengana hurbildu beharra dutela, hura bizi berriaren iturri dela aurkitu nahi badute. Bizi-arnasa da Jesus, lehenago ezagutu izan duten ezerekin konpara ez daitekeen modukoa.