San
Inazio eguneko Mezatan argi barriak izango ditu Arteako Eleizeak kanpo eta
barru.
Argiteria
sistema osoa barritu dau Arteako Parrokiak eraginkortasun energetikoaren bila.
Bide batez, argindar kontsumoa apaldu eta aurrezteko asmotan egin dira lanok.
Kanpokaldean,
neguan batez ere, eleiz ataria oso ilun agertzen zan herri argiteriak ez
dauelako leku hau argitzen. Hori dala-eta, kanpoan 3 foko barri jarri dira,
lehengo zahar bakarra kenduz.
Barrualdean,
halogenuro metalikodun luminaria zaharrak LED lanpara barridunekin ordezkatu
dira, 15 luminaria hain zuzen ere, eleizearen erdiko nabean, erdikoan,
absidean, altarean eta kruzeroan.
Guztiz
18 luminaria aldatu dira, argitasun hobea eta aurrezte energetikoa lortzeko
asmotan.
Beharraren
kostua parrokiak ordaindu dau eleiztarren laguntzaz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario