Páginas

lunes, 10 de junio de 2019

Igorre: Antonio Santuen Gurutze-tokia: Angel Larrea Beobide



      Zer da Gurutze-tokia? Gurutze-tokiak bideen ondoan eraiki egiten ziran. Zergaitik? Bidearen gane aldean jarten ziran. Bidegileak aurretik pasatzerakoan, belaunikoz jarri ziran, eta otoitz eginez, santuei babesa eskatuten eutsien. Babesa? Bai, bideetan lapurrak, ezbeharrak, istripuak, etabar agertu edo gertatuten ziralako, batez be Gasteiza joian norabidean. Leku menditsuak bakartiagoak eta arriskutsuagoak izaten ziran.

Ojanguren argazkia

    XVIII. mendean hasita ezagututen dira Igorren Antonio Santuen adbokazinoak, eta Paduako Antonio Deunarena da gehien ospatuten dana. Santu bien irudiak be XVIII. mendekoak dira: umeen jagolearen figura rokoko da, hau da, barroko aurreratua eta ona kalidadearen aldetik; eta animalien jagolearena, barrokoa eta kalidade duinekoa. Orduko garaian, Barroko estilo artistikoa nagusi bihurtu zan Bizkaian.

   Gurutze-tokia esaten jakon Antonio Santuen tenpluari, ez baina ermita. Ermita edo baseleizak auzoetako zerbitzu erlijiosoa betetako altzau ziran. Antonio Santuen Gurutze-tokia parrokiaren inguruan eraiki zan, Andra Mari eleizearen zerbitzu eta beharrizanetarako, esate baterako prozesinoak egin behar ziran momentuetarako edo obra handiak egiten ziranean eleizean,  Antonio Santuen tenplua erabilten zan mezak eta emoteko. Urteak joan, urteak etorri, XVIII. gizalditik aurrera zabaldutako bide barriak zirala-eta, beste funtzino hau be hartu eben gurutze-tokiak, Antonio Santuen adbokazinoen bitartez: bidegileentzako zerbitzu erlijiosoa.

                                                                                              Angel Larrea Beobide   




Sabías que…


         …durante la guerra civil cayó una bomba en la ermita, por lo que ésta tuvo que ser reparada en 1940 en el tejado, bóveda, entarimado, pórtico y escaleras, y su importe fue de 7.000 pesetas?

Angel Larrea: Igorre, pág. 149

No hay comentarios:

Publicar un comentario