Páginas

viernes, 27 de febrero de 2015

Inmigrazioaren gaineko jarrerak: Xabier Aierdi



Xabier Aierdi Zeberioko soziologiaren berbaldia Igorren, otsailaren 27an, barikua, arrastiko 7etan Igorreko kultur etxean.


Arratiara eta Euskal Herrira atzerriko inmigrazio fluxu barriak heldu izanak suspertu egin dauz aniztasunaren inguruko eztabaidak. Aniztasuna interesgarria da teorian, baina batez ere praktikan. Estatu bat, gitxiengo nazional bat eta gizarte inmigranteak eremu soziopolitiko batean koinziditzeak edozein urteera gatx egiten dau, baian hor datza egoera nahasi honen erronka.

Egungo krisi ekonomikoak, hauteskunde kanpaina hasteak, inmigranteen aukako jarreak biztu egin dauz, edo indartu. Orain arte isilik izandako eritxi asko pil-pilean dabiz orain gure artean, gure herrietan, gure Arratian.

Hau guzti hau eta gehiago izango da gaia Zeberiko soziologo honen gidaritzapean, Arratiako Elizak gonbidatuta.

Nor da Xabier Aierdi?

1957.ean jaio zan Zeberion eta udaldiak Mundakan emoten ditu. Soziologia eta  Zientzia Politikoetan eta Kazetaritzan lizentziaduna da. 1994. geroztik Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle, Departamenduko zuzendari eta 2010. uretra arte, “Ikuspegi” Inmigrazioari buruzko Euskal Behatokiko Zuzendarikidea. Gaur egun eta Begiruneko (EHUko Immigrazioaren Ikerketarako Laborategia) zuzendaria dogu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario