Caritas Arratia Merkartean |
Caritas
Arratia alkarteak isil isilik egiten dau
bere beharra. Arratiako parrokia guztietan dauka boluntarioren bat,
nahiz eta gero harrera egiteko bulegoa Igorren kokatuta egon. Gaur egun hamabi
boluntario dabiz bertan beharrean.
Ihazko
datuak, 2014. urtekoak jakin gurean, eurengana hurreratu gara informazio eske.
-Harrera bulego honetan zelako laguntza emoten dozue?
-Caritas Arratia (hemendik
aurrera CA): Sarritan entzutea izaten da egin ahal dogun gauzarik inportanteena
dala. Jesusentzat, pertsonarik inportanteena
pobrea dan moduan, Jesusen jarraitzaileentzat bardin izan behar dau.
Euren alde jokatu, euren beharrizanei irtenbide bat bilatu. Pertsonea
beretatik, aurrera egiteko gai izan daiten bideratu
Jendea larri dator, komunikazio
falta handia dauka. Informazioa emoten deutsagu, nora jo, zer pausu emon…
Beharrizanaren gainean ondo informatu eta gero, diru laguntza be emotera
heltzen gara, horretarako beharrezkoa dogu Arratiako parrokia bakoitzean
boluntarioren bat eukitea.
-Iaz zenbat familia lagundu dozuez dirutan?
-CA: 23 familia.
-Zenbat diru gutxi gora behera?
-CA: Iaz 10.000 euro baino
gehiago.
Parrokietan, urteko lau
kanpainetan egiten diren diru batze edo
kolektetan batzen dana, lehenengo IV. Bikaritzako kutxara eta gero Caritas Bizkaira bialtzen da eta emoten doguzan
laguntza guztiak handik jatorkuz. Horretarako, datuak jarriaz, fitxa batzuk
betetzen doguz. Caritaseko Gizarte Langileagaz hilero batzartzen gara laguntzak
ondo bideratzeko. Esan behar da, Bizkaiko Caritasegaz bat egiten dogula laguntzat emoterakoan irizpide bardinak
erabiliaz.
Baita Mankomunidadeko Gizarte
Langileakaz hartu-emonean egoten gara. Batzarrak eukiten doguz eta kasuak
aztertu ahalik eta laguntza egokienak emoteko.
Udal batzuen laguntza ere
jasotzen dogu
-Beraz ez dozue jatekorik edo erroparik banatzen?
-CA: Hori Caritasen aspaldi
amaitu zan Arratian behintzat. Krisi aldi denpora honetan BALE ak emon dira,
eurak erosi dagien behar dabena. Janaria, beste erakunde batzuk zabaltzen dabe,
ez guk.
Erropen kasuan txartel bat emoten
jake, EKORROPA, Caritasek bultzazten dauzan dendetan erropea erosteko. Denda
horretara edozeinek joan leike, gu geu denda horreik promozionatu nahi baditugu
eta erropea merke-merke erosi eta baita
beharrizanean dagoen familia bateri txartel bat emoten jake dohain edo deskontuaz erosteko.
-Nongoa da laguntza jasoten dauan jendea?
-CA: Euskaldunak, lan barik geratu diranak edo
R.G.I kendu deutsienak, hainbat Españatik etorriak eta hemen bizi
direnak, eta Europatik kanpoko etorkinak ere bai, Marruecos, Argelia, Guinea,
Paquistan, Boliviatik etorriak…
-Hortik aparte beste ekimenik egiten dozue ala?
-CA: Caritas Arratiak bidezko
merkataritza be sustatzen dau. Azokaz azoka, Arratiako herri gehienetan bidezko
merkataritza zer dan eta produktuok jartzen dauz salgai. Mundu zuzenago baten
alde lan hau nahi eta nahizkoa deritxagu.
-Eta kanpainak?
-CA: Hori ere bai, urtean zehar
lau kanpaina egiten doguz, batez ere
parrokietan, gizartea eta justiziazko gaiak landuz. Azkena, adibidez,
“Eskubideak guztion eskura” izenagaz egin genduan abenduan.
Kanpaina honeek egiteko Bizkaiko
beste herrietako Caritasekin koordinazioan gabiz.
-Asmo barririk bai?
-Bai horixe, proiektu barriak
baditugu baina boluntarioak falta jakuz, behin preparazioa jaso ondoren martxak
jartzeko. Ondo etorria izango da laguntzeko prest dagoen edonor.
-Eskerrik asko zuen informazioagitik. Baten batek gehiago jakin gura balu
edo, non aurkitu Caritas:
-CA: Igorreko parrokian daukagu
harrera lokala, astelehenetan han izaten gara goizeko 10etatik 11etara, eta
telefono zenbakia hauxe da: 946315824
No hay comentarios:
Publicar un comentario